1B maila
Medikuntza Natura
ALERGIAK
At aza honet an alergien sintomak zeintzuk ziren et a nola aurre egin ikasiko dugu Horret arako: Bideo p asarte et a testu idatzi baten bidez alergiarik arruntenak zeintzuk diren, et a haien sintomak et a erremedioak nolakoak diren jakingo dugu, et a informazio horret an oinarritut a gutun bat idatzi behar izanen dugu aholkuak emateko.
ATAZAK
PROZEDURA: A ataza: alergiak Atazaurrea: alergiei buruz dakitena galdetu Alergiei buruz dakitena galdetuko diegu: noiz edukitzen diren, zein mota dauden, sintomak,...
Ataza: alergiei buruzko bideoa ikusi eta aukera anitzeko galderak erantzun “Alergiak” bideo-pasartea ikusiko dugu (DB. 29/ 3665-3666-3667). Aukera anitzeko galderen ariketa binaka egingo dute (3. or.).
Feedbacka: ariketa zuzendu Bideoa berriro ipiniko dugu zuzenketa egiteko. Denon artean zuzenduko dugu.
B ataza: alergikoa, bai, baina zeri? Atazaurrea: hiztegia lantzeko hitz gurutzatuak egin “Hitz gurutzatuak” banaka egingo dute (4.or.). Denon artean zuzenduko dugu.
Ataza: alergiei buruzko informazioa irakurri eta egoerak emanda ezagun bati gutuna idatzi Informazio orriak bakarka irakurriko dituzte (5. eta 6. orr.). Egoerak banatuko ditugu (7. or.), eta banaka gutuna idatziko dute. Gutuna bukatutakoan bakoitzak jasotako egoera zein eta nolako aholkuak idatzi dituen kontatuko du.
Feedbacka: gutunak zuzendu Gutuna ondokoari pasako diote zuzen dezan, kolore zehatz batekin egiteko esango diegu. Irakasleak gutunak jasoko ditu zuzentzeko.
Atazaostea: Alergia dutenentz jakiteko inkestatxoa egin Inkesta banatuko diegu denek egin dezaten (8. or..) Emaitzak klaseratuko ditugu eta ondorioak aterako ditugu: alergikoak direla atereaz gero, zeri izan daitekeen, noiz gertatzen zaien,....
Gramatika eta diskurtsoa: “-tzearren”, “-en arabera” eta “-(e)la eta” landu Gutunaren eredua irakurriko dute eta gezurra identifikatzen saiatuko dira (9. or.). Ereduan azpimarratuta dauden egiturei erreparatzeko errango diegu, eta ikasle bakoitza berak idatzitako gutunean egitura horiek sartzen saiatuko da. Ozenki bakoitzak egindakoa irakurriko du, eta guztion artean zuzendu egingo dugu.
2
ALERGIAK Bideoa ikusi ondoren ea galderak ongi erantzuten dituzun
1.- Euskal Herrian pairatzen diren alergiarik arruntenak honako hauek dira: a) polena, akaroak, zizak eta animalien ileak b) polena, akaroak, onddoak eta txakurren ileak c) polena, armiarmak, onddoak eta etxeko animalien ileak d) polena, akaroak, onddoak eta animalien ileak
2.- Zein da alergologoaren izena? a) Axun Aranzabal b) Atxen Azunzabal c) Atxen Aranzabal d) Arantza Arantzabal
3.- Noiz botatzen dute polena gramineek? a) martxoan eta apirilean b) maiatzean eta ekainean c) apirilean eta maiatzean d) ekainean eta uztailean
4.- Zer da polena? a) loreek ugaltzeko emititzen duten partikula bat b) landareek ugaltzeko emititzen duten partikula bat c) landareek udaberrian emititzen duten partikula mota bat d) landareek bizitzeko emititzen duten partikularik ezagunena
5.- Urkiari eta banano faltsuari alergien sintomak noiz sumatzen dira? a) ekainean eta uztailean b) eartxoan eta apirilean c) udazkenean d) maiatzean eta ekainean
6.- Zer dira akaroak? a) leku itxietan eta lehorretan bizi diren mikroorganismoak b) hautsean eta alfonbretan bizi diren armiarmak c) leku itxietan eta hezeetan bizi diren mikroorganismoak d) izugarrizko armiarmak
7.- Zer egin behar da akaroen alergiaren aurka? a) humidifikadoreak jarri b) izarak ur hotzetan garbitu c) kasurik gogorrenetan botikak eta txertoak erabili d) artilezko koltxoiak erabili
3
ALERGIKOA,
BAI, BAINA ZERI?
Definizioak irakurri ea hitz gurutzatuak betetzen dituzun. Hitz guztiak alergiekin loturik daude.
A A
1
N
2 3 4
Z
K 5
6
M K 7
M
A. Udaberri eta udazkenean jende askok pairatzen duena 1.- Alergikoentzat urtarorik bortitzena 2.- Landareek ugaltzeko emititzen duten partikula 3.- Katarroaren sintoma bat. 4.- Armiarma familiako mikroorganismo alergikoa. 5.- Maiatzean eta ekainean polena botatzen duen landare mota 6.- Sudurretatik jendeari dariona 7.- Arnas aparatuaren gaixotasuna
4
ALERGIEI AURRE
EGITEKO AHOLKUAK
Alergiei aurre egiteko gomendio hauek arretaz irakurri
POLENARI ALERGIA DIOTENAK - Saia zaitez goizeko 5etatik 10ak bitartean eta iluntzeko 19etatik 22ak bitartean kaleko ekintzak murrizten . - Mendiko irteerak saihestu eta sintomak dituzun bitartean ariketa gogorrik ez egin. - Gauez leihoak itxita eduki. Autoan leihatilak itxita ibili. Autoko aire girotuari filtroak jarri. - Polen kontzentrazio handiena dagoen egunetan etxe barruan egon ahalik eta denbora gehiena. Kalera ateratzeko eguzkitako betaurrekoak jantzi. - Ez erre, tabakoak arnas bideak sumintzen ditu. - Polen asko dagoen egunetan arropa etxe barruan lehortu, kanpoan uzten baduzu polena bertan harrapatuta geldi daiteke. - Atzerrira joan behar baduzu, saia zaitez bertako polenaren egoerari buruzko informazioa jasotzen . - Polenik ez dagoen tokiak aukeratu oporretarako. Hondartza leku ona da. - Alergologoak agindutako botikak hartu.
AKAROEI ALERGIA DIETENAK - Hautsa pilatzen duten gauza guztiak saihestu (moketak, alfonbrak, tapizak, gortina lodiak, eta abar). - Filtro egokiak dituen potentzia handiko xurgagailu bat pasa altzari eta koltxoietatik. - Hautsa kentzeko oihal heze bat erabili. - Maindireak astero 60ºC-ko ur beroarekin garbitu. - Etxe barruan hezetasuna ekiditen saiatu. - Etxea egunero airatu. - Saiatu etxean ile edo lumadun abererik ez izaten. - Koltxoi eta burukoetan zorro bereziak jartzea baliagarria izan daiteke. - Apar sintetikozko koltxoiak edo material akrilikozkoak (poliuretanoa) izatea komeni da. Saihestu artilea edo lumak. - Tarteka akarizida bat erabili, horrek etxeko akaroen maila murrizten lagunduko dizu.
5
ALERGIEI AURRE
EGITEKO AHOLKUAK
ERAGILEAK ETA GAIXOTASUNAK Alergiak sortzen dituen gaixotasun ohikoenak -
Asma. Errinitisa. Konjuntibitisa. Ekzemak. Urtikaria. Anafilaxia. Beherakoa edo gonbitoak.
Zeri izan diezaiokegu alergia? -
Hautsaren akaroei Polenari. Abereen epitelioari. Atmosferako onddoei. Janariei eta jakien kutsatzaileei (Anisakis). Metalei. Kosmetikoei. Lan arloko produktuei. Intsektuen pozoiari. Medikamentuei.
6
EGOERAK Jasotako informazioa eta egoera kontutan harturik lagun edo senitartekoari gutuna idatzi pairatzen ari den alergiari aurre egiteko aholkuak emanez
. Zure lagun Iñaki duela gutxi ile-apaindegi batean lanean hasi da. Bidalitako azken gutunean udaberrian sekulako katarroa harrapatu duela esan dizu. Batez ere eztula eta muki jarioa da bere sintomatologia. Idatz iezaiozu zure ustez zein den bere alergia esateko eta ekiditeko aholkuak emateko.
Zure lagun Miren Iparraldeko baserri batera bizitzera joan berri da. Bidalitako azken gutunean, udazkenean ekzemak atera zitzaizkiola esan dizu. Abereekin lan egiten du. Idatz iezaiozu zure ustez zein den bere alergia esateko eta ekiditeko aholkuak emateko.
Zure mutil lagunari asko kostatzen zaio etxea garbitzea. Bidalitako azken gutunean gaixotu egin dela eta urtikaria izugarria atera zaiola esan dizu. Idatz iezaiozu zure ustez zein den bere alergia esateko eta ekiditeko aholkuak emateko.
Zure aita etxe zahar batera joan da emakume zahar bat zaintzera. Bidalitako azken gutunean udazkena iritsi denean errinitisa atera zaiola esan dizu. Idatz iezaiozu zure ustez zein den bere alergia esateko eta ekiditeko aholkuak emateko.
Zure arrebak aspaldian ez du artilezko koltxoia aldatu. Bidalitako azken gutunean hazkurarekin hasi dela esan dizu. Idatz iezaiozu zure ustez zein den bere alergia esateko eta ekiditeko aholkuak emateko.
Ameriketatik etorri berri den lehengusua mendira joaten eta paseatzen hasi da udaberri aldean. Bidalitako azken gutunean konjuntibitis bortitz bat azaldu zaiola esan dizu. Idatz iezaiozu zure ustez zein den bere alergia esateko eta ekiditeko aholkuak emateko.
Iloba txikiari txakur bat oparitu diote. Bere amak bidalitako azken gutunean gizagaixoari arnasa hartzea kostatzen zaiola eta berak ez dakiela zer egin esan dizu. Idatz iezaiozu zure ustez zein den bere alergia esateko eta ekiditeko aholkuak emateko.
Zure ama egunero mendira joaten da. Bidalitako azken gutunean udazkenarekin batera muki- jarioa eta errinitisa agertu zaizkiola esan dizu. Idatz iezaiozu zure ustez zein den bere alergia esateko eta ekiditeko aholkuak emateko.
Lorategi batean lanean hasi den neskalagunak bidalitako azken gutunean udaberrian doministiku besterik ez duela egiten esan dizu. Idatz iezaiozu zure ustez bere alergia zein den esateko eta ekiditeko aholkuak emateko.
7
ALERGIA,
BAI, BAINA ZERI?
Galdera hauek erantzun ea alergikoa zaren
Udaberriko alergiak izaten al dituzu? (JABIER AGIRRE ) Benetan alergikoa zaren edo ez jakiteko modu bakarra osasun azterketa zehatza egitea den arren (eta, ahal bada, espezialista baten eskutik), ondorengo sintomak baldin badituzu, baliteke alergia izatea. 1- Begiak
- Azkura sarritan izaten al duzu? - Malko jariorik? - Begiak gorritzen al zaizkizu? - Begietan hondarra duzula dirudi? 2- Sudurra
- Azkura sarritan izaten al duzu? - Eta sudurreko jarioa, ura botako bazenu bezala? - Katarrorik izan gabe, doministikurik egiten al duzu? - Sudurra itxita izaten al duzu? 3- Arnasbideak
- Eztula izaten al duzu katarrorik eduki gabe? - Arnasa hartzean txistu hutsik bai? - Zailtasunak arnasa hartzeko? 4- Egoera orokorra - Nekatuago al zaude udaberrian? - Sukarrik ba al duzu arrazoirik gabe? - Udaberriko depresiorik izaten al duzu?
Emaitzak Batu itzazu baiezko erantzunak. > 0tik 4ra: ez zara alergikoa. > 5etik 9ra: alergia arina. > 10etik 14ra: alergikoa zara, hitz egin sendagilearekin. Argibide gehiago: Alergia eta immunologiako Espainiako Elkartea (www.polenes.com) 8
ARIKETA Irakurri eredu hau eta saia zaitez letra lodiaz dauden egiturak zuk egindako gutunean ezartzen. Gezur bat idatzi dugu, zein da?
2005/ 12/ 17 Kaixo laztana! Zure azken gutuna atzo jaso nuen eta irakurritakoaren arabera akaroei alergia diezula sumatu dut. Medikuarengana ez duzula joan nahi aipatzen duzu, eta hori dela eta, auzoko naturista batekin mintzatu naiz, eta aholku batzuk eman dizkit zuri errateko. Kontutan hartu udazkenean gaudela eta hau dela, hain zuzen ere, akaroak ugaltzeko urtarorik onena, lehortasuna dela eta. Zure egoera hobetzearren hauexek lirateke zure egin beharrekoak: egunero etxeko hautsa kendu behar duzu, hobe trapu umel batekin, izarak garbitzen dituzunean tenperatura altuan egin, akaroak desagerrarazteko. Aipatzen didazunaren arabera zure sintomak ez dira oso larriak baina okerrera joanez gero, botikara hurbildu eta alergien aurkako botikak eskatu. Homeopatikoak ere izan daitezke. Ea zure arazoa konpontzen den negua ailegatzean.... Beno maitea besarkada bat Pello
9
ZUZENKETA ORRIA
Aukera anitzeko galderen erantzunak: 1.-d 2.-c 3.-b 4.-b 5.-b 6.-c 7.-c
Hitz gurutzatuak A. Alergiak 1. Udaberria 2. Polena 3. Eztula 4. Akaroak 5. Gramineak 6. Mukia 7. Asma
Gezurra: Udazkena ez da urtarro lehorra hezea baizik
10
BIDEO 1.
PASARTEAK ETA ENTZUNGAIAK
BIDEO PASARTEA: ALERGIAK (DB
29/ 3665-3666-3667)
Iraupena: 10’40’’ - Hori da... ez da txantxetan hartzeko kontu hau e? - Ez, ez da. Alergia gainera... oraintxe da denboraldia, maiatza eta ekaina izaten dira hilabeterik txarrenak, batez ere,alergia dutenen... duten pertsonentzat. - Hori landareei dagokienez, hau da, polena eta halako gramineak eta halako zerak. Batez ere alergiak, hola, arruntenak edo, hemen, behintzat, polena, akaroak eta animalien ileak izaten dira. - Eta gu Atxen Arantzabal alergologoarekin egon gara. - Poliki, poliki esan du... - Bada ez bada, e? - Hantxe izan gara eta hark hori esan digu, lau alergia arruntenak horiek direla, batez ere hemen, inguru honetan, eta askotan doministikuka hasi eta, edo, burutik behera muki dariola gabiltzanean eta katarro bat iruditzen du baina komenigarria da kontsulta bat egin eta medikuarengana joan eta hark ikusten baldin badu hobe dela, alergologoarengana bidaltzen du. Azken batetan jende asko dabil, egia da... - Gero eta gehiago - Hazia piko horren beldurra dezente dagoela, pneumonia umeen artean omen dabil dezente, katarroa eta muki jarioa eta horrelakoak bai... - Hori akaso... - Bada ez bada e? - Kontu handia.. - Politak badira, ba, baino gaiztoak ere bai. - Bai, horiek dira...nola dira? Graminateak Llantianak eta horiek duten polena, behintzat, klaro, hau haizearekin...hauek zabaldutako polenarekin alergia du jende askok eta beste batzuk akaroenak. Lehenengo polenak eginen dugu, ikusiko dugu nola den, ze sintomak dituen eta aholku ematen dituen Atxen alergologoak. - Polena da partikula bat landareak emititzen dutena ugaltzeko. Landareetan dago eta beraz haizeak mugitzen duenean arnasten dugu, eta kontaktuan hartzen dugu, bai begietan, bai sudurrean edo bai bronkioetan. Hauek adibidez, honek badu, bai, hauek dira Gramineak. Graminea mota asko daude. Hau beste bat da, hau beste bat, jausiko naiz, jausiko naiz... eta hauek dira arruntenak. Hauek normalean bere polena egoten da maiatzean eta ekainean eta egun hauetan alergikoek edukiko dituzte sintomak. - Hau beraz eta honek, beno nik uste det askotan (aber hartzen dudan) oso lore koloretsua eta zirela polenenak baina hauek ere...graminea hauek ere badute ez? - Bai, normalean sintomak ematen dituztenak dira gramineak koloretsuak ez direnak. Kolore dituztenak erakargarriak dira erleentzat eta orduan erleek eramaten dute polena hori hanken bidez eta orduan ez da egoten polen hori haizean. Hauek, berriz, ez dira erakargarriak eta orduan bertan geratzen da eta orduan emititu egin behar dituzte grano asko. Gero badago jendea alergia diotena adibidez urkiari edo platanoari, falso platanoari eta orduan, ba, horiek edukitzen dituzte sintomak apirilean, martxoan, apirilean. - Ta ze aukera dago hau ekiditeko? Ez dakit, tratamenduak, txertatzea badakit, baina, beno, txertatzea akaso azkeneko pausoa izanen litzateke. Badago berez tratamenduren bat edo? - Azkena ez, baino, beno, da pazientearen arabera. Lehenengo ezagutu behar da zeri diozun alergia. Orduan neurri batzuk hartu behar dituzu ezta? Adibidez ez joatea mendira egun eguzkitsuetan, haizea dabilen egunetan, kotxean leihatilekin itxita hobe, ez ibiltzea bizikletan edo motorrean, erabili betaurrekoak... babesteko, behintzat, da frenoren bat. Ikusten badugu sintomak oso gogorrak direla, ba, mukitasuna eta asma baldin badago, orduan txertoak ipintzen ditugu. -Tratamendu horixe. beno berak emandako aholkuak segitzen ez badira... zaila da, adibidez, halako egunetan etxean, barruan, eta etxea dena itxita, kotxe bazoaz...hori oso zaila da. - Batzuek izaten dituzte izugarrizko erreakzioak eta horiek erabakiko dute etxean egotea. - Beste hau polenarena da eta botikak esan digu badirela eta txertoak ere bai. - Baina beste alergia izaten da, akaroena. Akaro bat nolakoa den ikusiko dugu. Oso, oso txikiak dira. - Lehen Leirek erakutsi dizkigun munstroak eta zerak eta akaroak beldur pelikulako protagonistak izateko modukoak... - Eskerrak txiki txikiak diren akaroak. Hauek ere sintomak eta nola diren, beno, beste polenaren antzeko alergia antzekoa da. 11
BIDEO
PASARTEAK ETA ENTZUNGAIAK
- Akaroak dira alergenorik arruntenak hemen, Euskal Herrian. Hautsean bizi dira eta leku itxitan. Bai alfonbretan, bai moketetan, koltxoietan, almoadetan, leku hezeetan... - Hemen daukagu hezetasun asko, handia hori da, batez ere zonalde honetan, Gipuzkoa aldean edo, eta orduan akaro hauek ugaltzen dira oso errez, oso errez. - Hautsean baina ez ditugu ikusten. - Ez ditugu ikusten. Mikroskopikoak dira akaroak. Armiarma familiakoak dira. - A bai? Ene! Eskerrak ez ditugun ikusten! Akaroari alergia dionak zer nabaritzen du? Ze sintoma du? - Lehen esan dugun bezala, ba, hori da, rinitisa. Orduan mukitasuna, doministikuak, taponamendua, begietako hazkura eta arnas esturik edo eztula. beraz hori nabaritzen badugu sintoma hori izan daiteke edo polenarena edo akaroena. - Polenarena esan dugu udaberri aldean dela batez ere, baina akaroak uste dut gurekin daudela etxean ezta? Urte guztian egon daiteke. - Bai, urtean zehar egon daiteke baina bereziki udazkenean, udazkenean hezetasun gehiago dago eta orduan ugaltzen dira hobeto. - Lehen esan dugu etxean ongi pasa trapua eta berriro hautsa segituan jartzen baldin bada horrek ere segituan hartzen du eta horrek segituan egiten digu? - Bai, bai koltxoietan eta almoadetan oso zaila da handik kentzea hautsa eta orduan... - Ez dauka erremediorik. - Ba, beno, neurri batzuk esaten ditugu: kontaktuan ez egoteko eta hori egin eta gero daukagu botika batzuk eta bakunak. - Eta akaroen alergia diotenek, zer egin behar dute? Etxean, adibidez, aspiradore berezi bat? - Bai, filtro berezi dituzten aspiradoreak. - Potentzia handia duen, akaso eta oso maiz garbitu koltxoiak. - Hori da eta garbitu izarak tenperatura altuetan eta trapu umel batekin kendu hautsa. Ez erabili koltxoi, nola esaten da? Artilezko koltxoiak, sintetikoak eta ez ipini humidifikadoreak. kontrakoa, gauza kontrakoa, jaitsi behar dugu hezetasuna.
12