A capella Musika-obraren interpretazioari buruz, kantu hutsez, instrumenturik gabe. Adagio Lento eta andantearen arteko tempoan. Abiadura horretan jotzen den obra edo obraren zatia. Agitato Adierazle agogikoa da, baina, abiadura adierazi ordez, sosegu falta adierazten du. Agogiko Abiadura-aldaketen bidezko espresioari dagokiona; sarritan partituran idazten ez diren denbora aldaketa txikiak. Akorde Harmonikoki konbinatutako soinu edo nota desberdinen multzoa. Allegro Andante eta vivacearen arteko tempoan. Abiadura horretan jotzen den obra edo obraren zatia (adibidez, sonataren lehen mugimendua allegroa izaten da sarritan). Azentu Konpas bakoitzean indar handiena duen zatia, normalean lehenengoa. Balada Erdi Aroan, dantzarako kantua. Gerora, literatur baladak akonpainatzeko edo giro liriko zein dramatikoa iradokitzeko musika-obra instrumental edo bokala. Balio Nota edo isiluneen iraupen erlatiboa. Bals Alemaniar jatorriko dantza, erritmo hirutarrekoa, lehen aldiak oso azentu gogorra izanik. Bikote-dantza da, pausatua eta etengabeko birahigiduraz dantzatzen dena. Bariazio Motibo edo pasarte batetik abiatuz (eskuarki melodia ez konplexua izaten dena), bertan aldaketa melodiko, erritmiko edo harmonikoak eginez motibo berriak lortzea, betiere jatorrizkoarekiko antza edo kidetasuna erabat galdu gabe. Barroko XVII. mendean hasi eta XVIII. mendearen erdialdera arte doan garaia; Bach eta Haendel dira aro honetako konpositore nagusiak. Bekoadro Nota batek, lehen sostenitu edo bemol baten eragina izanik, bere altuera normala hartzen duela adierazten duen zeinua. Bel canto XVII-XVIII. mendeetan Italian garatutako kantu-estiloa; ahotsaren edertasuna, purutasuna eta birtuosismoa ezaugarri zituena.
Beltza Zuri baten erdia eta kortxearen bikoitza balio duen nota-irudia. Bemol Nota bati semitono bat jaisten dion zeinua (b). Bemol bikoitza ere badago. Bitarte Bi soinuren arteko altuera-tartea (bidun, hirudun, bostun). Diapasoi Ahotsak eta musika-instrumentuak afinatzeko erabiltzen den erreferentziazko nota (la nota hartu ohi da erreferentziatzat, eta gaur egun, 440 Hz-koa da estandarra). Nota hori sortzen duen tresna. Disonantzia Soinu jarrai edo aldiberekoen arteko kontsonantziarik eza, harmoniarik ezaren sentsazioa sortzen duena; horrelako soinuen multzoa. Divertimento Hainbat mugimendu dituen konposizioa, ganberako instrumentu-talde batentzat idatzia. Do Do eskalako lehen nota edo gradua Dominante Eskala diatonikoaren bosgarren gradua edo nota. Erritmo Denbora edo aldi azentudun eta azentugabeen segida ordenatu eta errepikakorra. Eskala Printzipio akustiko edota formula jakin baten arabera mailakatutako notamultzoa. Eskala Soinuen antolaketaren sistema. Espresionismo Mundu-ikuskera emozional eta subjektiboa zuen pintura-mugimendua, XX. mendearen lehen laurdenean sortua; hedapenez, literatura, musika eta zinematografian helburu berberaz sortutako mugimendua. Estudio Batik bat helburu didaktikoz idazten den musika-obra. Fa Do eskalako laugarren nota. Figura Nota. Forte Musika-pasarte bat soinu-intentsitate handiz jo behar dela adierazten duen ñabardura dinamikoa (f).
Fortissimo Musika-pasarte bat oso soinu-intentsitate handiz, fortea baino ozenago, jo behar dela adierazten duen ñabardura dinamikoa (ff). Fuga Estilo kontrapuntistikoa, ahots desberdinak bata bestearen ondoren sartuz tema edo pasarte bera errepikatzean oinarritzen dena. Aurkezpena, garapena eta stretto izeneko hiru zati izaten ditu eta Bachekin izan zuen bere urrezko garaia. Fusa Kortxeaerdiaren erdia, hau da, beltzaren 1/8 edo biribilaren 1/32 balio duen nota-irudia. Gradu Eskalako nota bakoitza. Harmonia Akordeen osaketa, konbinazio eta modulazioaz diharduen teknika eta arte musikala. Hirukotxo Hiru notez osatutako balio bereziko taldea; balio bereko bi noten baliokidea da. Inpresionismo Artistak naturaren aurrean jasotzen duen zirrara zuzenean adieraztea helburu duen XIX. mendearen bukaerako pintura-mugimendua; hedapenez, literatura, musika eta zinematografian helburu berberaz sortutako mugimendua. Intentsitate Soinu batek zein indar-maila hartu duen adierazten digu (beste bat baino indartsuagoa edo leunagoa den). Interludio Obra baten zatien artean interpretatzeko musika-konposizioa. Isilune Soinua eteten den aldia adierazteko erabiltzen den ikurra. Juglare Juglarea, herriz herri gai berri, satiriko edo erotiko-amodiozkoa zuten kantak abesten zituen erdi aktore eta erdi musikaria zen. Kalderoi Nota edo isilaldi baten gainean ezarririk, berau interpretatzaile edo zuzendariak nahi adina luza dezakeela adierazten duen zeinua. Barnean puntu bat duen arku edo zirkuluerdia da. Kantata Akonpainamendu instrumentala duen ahots bakarrarentzat edo gehiagorentzat moldatutako musika-konposizioa, oratorio labur baten edo antzezpenik gabeko operaren estilora moldatua. Kantu gregoriano Eliza katoliko latindarraren musika erritual tradizionala, liturgiako testu
latinezkoak kantatzeko erabilia. Noten arteko jauzi handirik gabea eta erritmo libre eta uniformea duena. Klabe Pentagramaren hasieran ezartzen den zeinua, soinuen izena zehazten duena. Perkusio-instrumentua. Koda Musika lan baten azken zatia. Konpasa markatu Pultsazioen iraupena eskuaz adierazi. Kontzertu Orkestra eta instrumentu solista bat edo birentzat idatzitako konposizioa. Mozarten piano-kontzertuak. Kortxea Beltz baten erdia eta semikortxea baten bikoitza balio duen nota-irudia. La Do eskalako seigarren nota edo gradua. Leitmotiv Konposizio poetiko edota musikal batean errepikatzen den oinarrizko ideia. Lento Tempo geldoan, largoa baino azkarragoan eta adagioa baino motelagoan. Lerro banatzailea Konpasak banatzen dituen lerroa. Lied Instrumentuz akonpainaturik edo laguntzarik gabe, ahots batek edo gehiagok kantatzeko konposizio laburra. Jatorri germaniarrekoa da, eta Erromantizismoan garapen handia izan zuen, bereziki piano eta ahotserako egindakoek (Schubert, Liszt, Schumann, Brahms). Gaur egun mota horretako lanekin identifikatzen da askotan lieda. Madrigal Italian XIV. mendean sortu eta Europan hedatutako musika-konposizioa, ahots batzuetarako egina eta akonpainamendurik gabea. Testuetan gai profanoak erabiltzen dira. Melodia Doinua, elkarren segidako nota edo soinu musikal batzuek osatzen duten multzoa; osotasuna eta izaera berezia dituen nota-segida identifikagarria. Melodikoa Melodia, denboran antolatutako eta erlazionatutako tonuen segida da. Meza Mezako zenbait zatitako (Kyrie, Gloria, Credo, Sanctus, Benedictus, Agnus dei) hitzen gainean moldatzen den musika-lana.
Mezzo-forte Musika-pasarte bat erdibideko soinu-intentsitateaz, forte baino txikiagoaz baina piano baino handiagoaz, jo behar dela adierazten duen ñabardura dinamikoa (mf). Mi Do eskalako hirugarren nota edo gradua. Modu Antzinako Grezian eta Erdi Aroko eliz kantuan, zortzidun baten barruan notak tonu eta tonuerdien segida desberdinen arabera antolaturik dauden eskala-motetako bakoitza; sistema tonalean, gradu modalen (bereziki III.aren) aldaketez sortzen diren eskala-multzo desberdinetako bakoitza (III. gradua maiorra ala minorra izan, modu maior eta minorrak sortzen dira). Musika-irudiak Musika-irudiek funtzio bikoitza dute: soinuaren iraupena eta altuera zehaztea. Pentagraman nola jarrita dauden, horrek adierazten digu zein nota interpretatu behar dugun. Nota Soinu bat adierazten duen silaba edo letra. Pentagraman, soinuaren altuerari dagokion posizio batean eta iraupenari dagokion irudi baten bidez adierazten da; sistema tenperatuan, zortzidunaren barruan bereizten diren hamabi soinuetako bakoitza. Obertura Opera, oratorio eta, oro har, orkestra-obra nabarmenen sarrera gisa egiten den konposizio instrumentala, bereziki XVIII. mendean sonataformaz egin zena. Opera Musika eta antzerkia uztartzen dituen drama; tragedia edo komedia izan daiteke, eta eszenaratzean orkestrak, abeslariek eta abesbatzak hartzen du parte. Konposizio oso luzeak izan ohi dira eta hainbat zatitan banatutakoak. Opereta Antzerki-generoa, zati kantatuak eta mintzatuak txandakatzen dituena eta, maiz, satira edo parodia egiten duena. Opus Obra jakin bat konpositore baten produkzioan kokatzeko erabiltzen den hitza, atzetik zenbaki bat erantsita. Pasio Kristoren nekaldiari buruzko edo Ebanjelioko testuen gainean idatzitako musika-pieza. Pentagrama Idazkera musikalean, bost lerro horizontal paralelo eta distantziakidez osatutako sistema. Notaren altuera bertan duen kokapenaren bidez adierazten da.
Pianissimo Musika-pasarte bat soinu-intentsitate oso txikiz, pianoa baino txikiagoa, jo behar dela adierazten duen ñabardura (pp). Piano Musika-pasarte bat soinu-intentsitate txikiz jo behar dela adierazten duen ñabardura (p). Musika-tresna. Pikatu Notak elkarren artetik bereiziz interpretatu behar direla, gutxi gorabehera beren balioaren erdia besterik eman gabe, adierazten duen ikurra. Notaren gainean idatzitako puntu batez adierazten da. Preludio Obra bat jo baino lehen egiten den musika-pieza idatzi edo inprobisatua. Punttu Nota edo isilune baten ondoren jartzen den ikurra, den baino erdi bat luzeago bihurtzen duena. Rapsodia Erromantizismoan sortutako forma musikala. Herri-musikan oinarritzen den eta inprobisazio-elementuak dituen obra. Re Do eskalako bigarren nota edo gradua. Requiem Eliza Katolikoak hildakoen alde egiten duen meza oinarritzat hartuz eginiko musika-konposizioa. Rondo Sonata klasikoaren azken mugimendua izan ohi zen. Tonalitate berean errepikatzen den lelo batez eta errepikapen horien artean tonalitate desberdinekoak izan ohi diren kopla edo pasarteez osatutako forma musikala. Semifusa Nota irudi motzena; fusa baten erdia balio du. Semikortxea Kortxea baten erdia eta fusa baten bikoitza balio duen nota-irudia. Serenata Gauez eta kanpoan, kalean edota norbaiten etxe ondoan, ematen den musika-saioa, bereziki norbaiten ohoretan egiten dena. Si Do eskalako zazpigarren nota edo gradua. Sinfonia Orkestrarako konposizioa, hiru edo lau mugimendu nahikoa luzez osatua, horietako lehenak sonata-forma izanik. Sol Do eskalako bosgarren nota edo gradua. Solfeatu Musika-partitura bat noten izena esanez eta intonatuz irakurri.
Sonata Konposizio instrumentala; hiru edo lau mugimendu ditu, eta bakarlari edo talde txiki batek jotzeko eginak. Sostenitu Nota bati semitono bat igotzen dion zeinua (#). Tetragrama Lau marra paralelo eta distantzikidez osatutako sistema, kantu lauaren idazkeran erabiltzen zena. Toccata Tekla-instrumentuekin jotzeko musika-obra instrumentala; gai librekoa, fantasia estilokoa eta, normalean, neurri berdineko nota asko azkar interpretatzeko pasartez hornitua. Tonalitatea Tonikaren eskala diatonikoaren soinuek eta graduen arteko erlazio hierarkikoek osatutako multzoa. Tonika Eskala maior edo minorraren lehen gradua, tonalitate baten arabera antolatua dagoen musikaren erdigune tonala dena. Tonu Bidun maiorra osatzen duten bi notaren altueren arteko distantzia. Trobadore Nobleziako olerkari eta konpositorea, eta bere kantak, batez ere, zaldunezko espiritua goraipatzeaz eta amodiozko gaiez aritzen ziren. Vivace Allegro eta prestoaren arteko tempoan. Abiadura horretan jotzen den obra edo obraren zatia. Zortzidun Eskalako ondoz ondoko zortzi notak osatutako bitartea. Zuri Biribil baten erdia balio duen nota, bi beltzen baliokidea.