EUSKAL HERRIKO
Z UHAITZAK
EUSKAL-HERRIKO ZUHAITZAK Egilea: Fernando Pedro Pérez Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du.
A.D.E.V.E. IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEAK DEFENDATZEKO ELKARGOA Argitaratzailea: ADEVE Argazkiak: Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra Garaikoetxea, Alberto Barreiro, Kepa Zalakain. Diseiñua: Mª del Pilar Morrás.
Lehen argitaldia: 2003eko ekainan ISBN: 84-932684-4-5 Legezko gordailua: BI-2274-03
1
Euskal Herriko ZUHAITZAK 17
FAMILIA: PINAZEOAK
LARIZIO PINUA (Pinus nigra)
etan dago banatuta eta hainbat subespezietan diferentziatu da, baina hauek ez dira era naturalez Euskal Herriraino iristen. Izena salzmannii Franco duen subespeziea endemikoa da Penintsula iberiarrean eta Prepirinioan Hueska eta Zaragozako mendi hurbiletaraino aurreratzen da. Bere ezaugarriak dira hosto zaluak, laburragoak eta meheak, 6-16 x 0,08-0,15 cm bitartekoak. Bestalde, subespeie hauetatik beste bi behintzat erabiltzen dira basogintzako birpopulaketan, bata nigra subespeziea, espeziearentzako ezarri diren ezaugarriekin, Europako erdialde eta hegoaldetik datorrena zona submediterraneoan erabiltzen da, bereziki Nafarroan. Bestea, laricio Maire subespeziea da eta salzmannii subespezieak baino hosto laburragoak eta lodiagoak ditu, 8-16 x 0,12-0,19 cm, zaluak eta kurbatuak, kolore gris berdeskakoak; korsika, Sizilia eta kalabriakoa da jatorriz eta kantaurialdeko zona hezean erabiltzen da. Basogintzako landaketan lortu diren emaitza onak ikusita, estimazio ona dauka Euskal Herriko altitude ertaineko mendietan, sail dezenteak okupatuz. Bere egurraren kalitatea ez da beti berdina eta zerrarako nahiz eraikuntzarako erabiltzen da. Inoiz bere erretxina ere ustiatzen da, honen etekina itsas pinuarena baino eskasagoa izanda ere.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: tamaina ertaineko zuhaitza, 30-40 m bitarteko altuetara iritsi daiteke. Eitea konikoa da ale gazteetan, adinarekin adaburua irregular bihurtzen da, azpialdetik irekia eta goialdean trinkoki adarkatua. Enbor zuzena eta zilindrikoa, bihurritu liteke ingurune-baldintzak kontrakoak direnean. Azala leuna eta griseska hasieran, gerora irregularki zartatua eta ezkatatsua, marroi-beltziska edo arre griseska kolorean. Adar gazteak oso ilunak, inoiz beltzak, hortik sortu da izen espezifikoa. Adineko adarrak lodiak eta indartsuak, kolore arre-gorriskakoak eta luzetaraka ildaskatuak. Hostoak faszikuluetan binaka, zuzenak edo pitin bat kurbatuak, luean 10-15 cm-koak, gogorrak, zurrunak eta gutxi ziztatzaileak, kolore berde ilunekoak. Kono arrak subzilindrikoak, 15-20 mm-koak, iaeseriak, adasken puntatik hurbil taldekatuak. Pinuburu helduak aobatu-konikoak, eseriak, batzuetan bakarka baina sarriago 2-3 pinuburuko faszikuluetan; luzean 4-8 cm-koak, heldutasunean kolore marroi ilunekoak, lustredunak. LORATZE: martxotik maiatzera loratzen da, pinuburuak bigarren urteko udazkenean heltzen dira eta pinaziak hurrengo udaberrian sakabanatzen dira. HEADAPENA: espezie hau Mediterraneoa inguratzen duten lurralde-
18
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
19
FAMILIA: PINAZEOAK
ITSAS PINUA (Pinus pinaster)
urteko udaberria arte. ERABILERAK: egurra ale larrikoa eta oso erretxinasua da; zurgintzan erabiltzen da, bere kalitatea izugarria ez bada ere. Beste eskualde batzuetan trementina ateratzen da arbola honetatik: luzetarako ebaki handi batzuk egiten zaizkio eta ebakiaren oinean jarritako lurrontzi bateraino kanalizatzen da erretxina. Trementina destilatuz aguarrasa eta kolofonia ateratzen dira, industria, kimikoan, bernizetan eta perfumegintzan erabiliak; baditu ezaugarri baltsamiko ta antiseptikoak ere. Antzina, bikea ateratzen zen, zura inpermeabilizatzeko erabiltzen zen substantzia bat. HABITATA: nahiago izaten ditu lur hondartsuak. Ongi bertakotu da yxilardi, otadi, harizti ertzak eta lurzoru elkorrak kolonizatuz. Suteak jasandako lurzoruak arin kolonizatzen ditu, beroak pinaburuak zabaltzea eragiten duelako. Bere familiakoa den pinutik erretxina eskuratzen da (honetarako zurtoinean ebakidurak egiten zaizkio). Dunak finkatzeko oso erabilia izan zen. Gaur egun baso ustiapenerako erabiltzen da, Intsinis-pinua baino haziera txikiagoa du, eta zertxobait zaharragoa denean mozten da (40 urte inguruan). Baso ustiapenerako erabiltzen denez, ez dauka desagertzeko arriskurik, kontrakoa baizik, espezie inbaditzaile bat da. HEDAPENA: jatorria Afrikako iparralde-
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko koniferoa da, tamaina handikoa, hogeita hamabost metroko garaiera irits dezakeena.elite dotoreko pinua, altueran 30 metroraino hel daitekeena. Zurtoina zuzena baina Pinus radiatak baino bihurriagoa. Oso adarkaturik egoten ei da, gehien bat goikaldetik eta are gehiago adarratean baldin badago. Zurtoina heldua denean gorri-belzkara da. Hostoak azikulatuak, luzeak eta sendoak dira. Kolore berde iluna dute eta binaka baturik daude. Pinaburuak hurrengo urteko udazkenean heldu egiten dira, ondorengo udaberrian zabaltzeko. Pinaburu handi, luzatuak eta zorrotzagoa den aldean ezkatadunak ditu. Beste pinuekiko azikulen kolore, tamaina, gogortasuna, eta zurruntasunak bereizten ditu; aldi berean azalaren kolorea eta pinaburu luze eta ezkatadunak ere bereizgarriak dira. Izen generikoa, Pinus, zeltikozko pin "haitza" hitzerik bide dator, eta pinu batzuek leku harritsuak kolonizatzeko duten garaitasunari egiten dio erreferentzia. Espezifikoak, pinaster, pinazipinuarekin duen antzari egiten dio erreferentzia. LORATZE: martxotik maiatzera loratzen da eta pinuburuak hurrengo urteko udazkeneak heltzen dira, baina pinaziak ez dira sakabanatzen hirugarren
20
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
an eta Europako hegomendebalean du; aspalditik landatua izan denez, oso zaila zehaztea zeintzuk diren berezko populazioak. Berezkoa dirudi Arabako
leku batzuetan eta gizakiak sartua seguruenik beste guztietan, nola kostaldean hala barnealdean.
21
FAMILIA: PINAZEOAK
INTSINIS PINUA (Pinus radiata)
gabe. Pinu honek isurialde kantauriarrean eratzen dituen masa hedatsuen polena nabaria izaten da udaberriko euriteetan sortzen diren ur-putzuen ertzean. ERABILERAK: paper pasta egiteko erabiltzen zen. Orain, zerrategietan lantzen da. Basoan plantazio-marko txikietan lantzen dira, honela hasierako hazkuntza-abiadura handitzen duelako. Gero inausketak eta garbiketak egingo zaizkio (entresakak direlakoak, non 20 cm. baino gutxiagoko enborrak lortzen diren) azken mozketa denerarte, eta 30 urte inguru dituztenean matarrasa metodoaren bidez. HABITATA: gaur egun, basoen lurraldeak inbaditzen dituen espezie erabiliena denez, hauei asoziaturik ager daiteke. Gehien bat, harizti-baso misto eta Haltzadi Eutrofiko Kantabriarrean. Oso ugaria da. Bere hazkuntza arinagatik gizakiak asko bultzatutako espeziea izan da. Pinu mota honek dakarren arazo ekologiko nagusia ez da espezieak berak eragin dezakeena, denboraz berezko landarediak ordezten dituelako. Arazorik larriena, ekosistema osatzeko denborarik ematen ez zaiola da (osatzen hasten denean moztu egiten dituzte). Gehien bat lurrak zeukan landaredi guztia mozten da matarrasa metodoarekin, landaredi osoa hegaletik behera botatzen bait dute. HEDAPENA: Euskal Herriko isurialde kantauriarrean hainbete landatua izan
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz handia, eite zuzena eta dotorea, 50 metrotaraino hel daitekena. Isolaturik edo taldean agertzeak bere altuera baldintzatzen du, konpetentziak goranzko hazkuntza halabehartzen du. Enborra oso zuzen da, oinarritik (eite isolatua) edo apikaldetik (itxura trinkoa) adarkatzen da. Azikulak meheak eta malguak, kolore distiratsua eta hirunaka agertzen dira. Pinaburuak oinarritik asimetrikoak dira eta 2-5eko bertiziloetan agertzen dira. Zenbait urtetan zehar irauen dute zurtoin edota adarren inguruan. Hosto azikularren beste koniferotatik (Izeia edo zedroa) desberdintzeko, kontutan izan behar dugu pinuek azikulak banaka dituztela eta besteek aldiz taldeka (makroblasto eta brakiblasto izenak ezagutuak). Pinu arruntenen artean Intsinis-pinua desberdindu daiteke azikulak hirunaka dituelako (kanariar pinuan ere horrela agertzen dira baina azikulak luzeagoak eta meheagoak dira). Pinaburuak zurtoin inguruan erradialki kokatzen dira. Gainera, eserita daude eta oinarritik asimetrikoak dira. LORATZE: udaberrian hasieran loratzen da; pinuburuak bigarren udazkenean heltzen dira eta hurrengo udaberrian edo geroago sakabanatzen dira haziak, izan ere pinuburuak ez bait dira irekitzen lurrera erori aurretik: Pinuburuek hainbat urte iraun dezakete itxita hazien ernegarritasuna galdu
22
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
da, ezen gaur egun zona honetako paisajearen izaera erabakitzen duenn baso-zuhaitza bilakatu bait da bera. Berezeko area txikienetakoa duen pinu bat sa, 4.000 Ha gutxi gorabehera San
Frantziskoko (Kalifornia) inguruetan. Hala ere, birpopulaketa artifizialak oparo hedatu du Europako hego-mendebalde, Zeelanda Berri, Australia, Txile eta Hego Afrikan.
23
FAMILIA: PINAZEOAK
PINAZI-PINUA (Pinus pinea)
men helduen aterkiformagatik. HEDAPENA: era naturalean, Mediterraneo guztian hedatzen da. Hala ere, jatorria, seguru asko, Kretako uhartea du, eta handik, Erromako inperio guztian barrena hedatu zen gero. Gure lurraldean ez da askotan ikusi ohi espezie hau, jeneralean apaingarri gisa landatua. Arabako hego-mendebaldean beha daitezke zenbait masa eta ale banaka eta berdin kosta-zirrinda guztian zehar, non jatorri artifizialekoa izanda ere, ongi bisortzen bait da hazitik.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko mediterraneoa, eite zabal eta hedatukoa, hogeite bost metroko garaiera irits dezakeena. Oso azal karakteristikoa du, arre laranjatua eta oso zartatua. Hosto azikularrak ditu, berde grisaxkak, hamabi bat zentimetro luzeoak, eta hiruzpalau urte irauten dute zuhaitzetan.. Fruitua globo-formako konoa da, astuna eta kolore arre distiratsukoa, eta barruan edukitzen ditu pinaziak, gozogintzan eta postregintzan hain estimatuak direnak. Izen generikoak pinu-espezie batzuek lur arrokatsuetan hazteko duten gaitasunari egiten dio erreferentzia, eta izen espezifikoak, pinea, "pinaburua" latinez, pinaziei egiten die erreferentzia. LORATZE: loreak udaberriaren hasieran agertzen dira, arrak horiak eta emeak berdeak, biak ere oin berean, pinaburuak hirugarren urtean heltzen dira eta pinaziak urte bereko neguan edo laugarren urteko udaberrian erotzen dira. ERABILERAK: egurra ona da eraikuntzarako, erdipurdikoa zurgintzarako. Erretxina perfumerian erabiltzen da. Bere etekin handiena pinazi jangarria da, konfiterian eta sukaldaritzan. Mediterraneoko kostaldean, maiz erabiltzen da itsasertzeko dunak finkatzeko eta basoberritzeko. HABITATA: maiz aurkitzen da lurhondartsuetan, kostatik hurbil, eta oso zuhaitz berezia da paisajean, espezi-
24
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
25
FAMILIA: PINAZEOAK
PINU GORRIA (Pinus sylvestris)
pinu honi erretxina atera izan zaio eta bere begi eta kukulu samurrak infusioan erabili dira arnasbideetako afekzioentzat baltsamikoak, diuretikoak eta infekzioaurkakoak izateagatik. HABITATA: eskakizun gutxikoa eta hazkunde bizkorreko zuhaitza izaki, aisa sartzen da pagadi eta edozein hariztitako soiluneetan eta desforestazio-praktikak lagunduta pinu gorriak lursail hedatsuak hartu ditu berarentzat. Aipatutako prozesuaren adibide onak dira Nafarroan Erronkari, Urraul, Zaraitzu etab.etako haranak eta Araban Valderejo, Valdegobia, etab. Pionero-izaera hau ezaugarri paragabea da hainbat zona deforestatu, berreskuratzeko zailak direnak, estaltzen dituelako erosioaren aurka babestuz. Bestalde, bipopulaketarako ere erabilia izan da, emaitza ez beti berdinekin, eta horregatik, lurraldeko parterik gehienetan aurki daiteke pinu hau bai ale banaka, bai masa txiki edo handiagoetan. HEDAPENA: Ia Europa osoan eta Asiako parte handi batean zehar hedatzen da, barietate edo arraza geografiko ugari azalduz; erdialdeko eta mendebaldeko Pirinioetakoari var pyrenaica deritzo. Euskal Herrian daukan banaketa Eskualde submediterraneoko klima argitsu eta joera kontinentalekoak erabakitzen du. Horrela, Arabako mendebaldean aurkitzen da eta, batez ere, Nafarroako ipar-ekialdeko koadrantean hartzen ditu sail dezenteak, 500 eta Ia 2.000 m-ko altitude bitartean.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz garaia, 40 m-ko altuera har dezakeena. Eitea koniko-piramidala gaztetan, jeneralean irregularra izaten da ale helduetan. Enborra zuzena eta zilindrikoa, edota bihurritua kontrato baldintzetan, adar grutxikoa, hauek igartuz eta galduz joaten bait dira behetik gorantz. Azala gris berdeska ale gazteetan, gerora ezkatatsu bihurtzen da eta askatuz joaten da enborraren goialdean eta adarren oinean orri mehe izokin-kolorekoetan; kolore honi esker urrutira ere erraz identifikatzen da arbola hau. Hosto laburrak, 3-7 cm-koak, zabalean 1mm edo zertxobait gehiagokoak, zurrunak eta ziztatzaileak, kolorez berde argiaren eta zuri urdinskaren bitartekoak. Kono arrak aobatu-luzangak edo zilindrikoak, 6-8 mm, kolore hori edo gorriskakoak. Pinuburu txikiak, 3,6 x 2-3,5 cm, konikoak edo aobatu-konikoak zintzilikatuak, laburki pedunkulatuak edo ia-eseriak, berdeak hasieran, arre-horiskak eta mateak heldutasunean; apofisi launak, batzuetan laburki piramidalak kanpoaldean, zilborra motza eta zentratua. Haziak 3-5 mm-koak, 12-17 mm luzeko hegalarekin. LORATZE: maiatzetik ekainera loratzen da eta pinuburuak hurrengo urteko udazkenean heltzen dira. ERABILERAK: bere egur trinkoa, jarkikorra eta ia adabegirik gabekoa oso estimatua da zurgintzan, ebanisterian, eraikuntzan etab; baita erregai gisa ere. Modu generalizatuan izan ez bada ere,
26
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
27
FAMILIA: PINAZEOAK
ALEPPO PINUA (Pinus halepensis)
LORATZE: martxoa eta maiatza bitartean loratzen da, haziak bigarren urteko udan heltzen dira eta hurrengo udaberrian sakabanatu. ERABILERAK: egurra erretxinatsua, kalitate ertainekoa, eta enborrak hain bihurriak eta kaskarrak izanik aprobetxatzeko zaila; zurgintzako pieza txikiak egiteko, trenbideko trabesatarako eta erregai gisa erabiltzen da. HABITATA: terreno oso arido eta degradatuak kolonizatzeko duen gaitasunak ematen dio garrantzia basogintzan. Gainera hazkunde bizkorreko zuhaitza da, baina ez oso urtetsua, ez bait da 200 urtetik gora pasatu ohi. HEDAPENA: itsaso Mediterraneoaren inguruetan hedatzen da, mendi-hegal lehor eta eguterak okupatuz, itsas mailatik hasi eta 1.000 m-ko altitudea gainditu arte. Hemen azaltzen diren pinu guztietatik hauxe da lehortea hobekien jasaten duena, urteko prezipitazioa 300 mm bakarrik izanda ere bizi bait daiteke. Enboko haranean gora sartzen da, Nafarroa eta Arabako hegoaldeko muturretara iritsiz. Azkenaldi honetan, basogintzako birpopulaketan landatua izan da zona oso lehorretan, baita igeltsua duen substratuan ere, beste edozein espeziek baino hobeto jasaten bait du hura.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: garaiera ertaineko zuhaitza, 25 m-ko altueratik pasatzen ez dena. Bere eite eta garaiera aldakorrak izaten dira, bizi den lekuetako ingurune-baldintzen arabera. Ale gazteetan eite piramidala eta oinetik hasita adarkatua izaten da, adinarekin adaburu ireki eta irregularra eratuz. Enborra jeneralean andarkatu edo bihurritua, baldintza onetan zutoin zuzena eman badezake ere. Azala gris hauskara eta leuna ale gazteetan; adineko landareetan zartatu egiten da eta bere tesela luzangoak kolore arre gorriskakoak izaten dira. Adaskak finak eta griseskak, gehienetan hostorik gabe ia beren luzera osoan. Hostoak binaka, inoiz 3-5 hostoko taldeak, finak eta zaluak, 6-12 x 0,07-0,1 cm, punta bigunekoak eta kolore berde ergikoak; normalean, beren bigarren urtean erortzen dira zuhaitzetik. Kono arrak taldekatuak, luzangak, 5-8 mm-koak horiak. Piniburuak 1-2 cm-ko kanduarekin, sarritan errebolutuak, aobatu-konikoak, 6-12 cm luzean eta 4 inguru zabalean, kolore arre horiskakoak; hainbat urte irauten dute zuhaitzean. Apofisi launak dituzte, zilborra motza eta griseska. Haziak griseskak edo beltziskak, 5-7 mm, aobatu-luzangak, 15-25 mm-ko hegal luzearekin.
28
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
29
FAMILIA: PINAZEOAK
IZEI GORRIA (Picea abies)
Eguberrietako zuhaitz tradizionalak, gaur egun ezagutzen dugun moduan, zelten ohitura batean duela jatorria: aurretik pinaziz, huntzez edo gorostiz apaindutako zuhaitz baten enborra erre ohi zuten neguburuko gauean, eguzkiaren berpitzea ospatzeko. HABITATA: ia edozein lurzoru-motatan bizi liteke, baina ez zaizkio komeni haize bortitzen menpe dauden terrenoak, bere sustrai-sistema hain azalekoa izaki erraz erauzia izango litzateke. HEDAPENA: jatorriz, Europakoa da. Balkanetatik hasi eta Eskandinaviako herrialdeetaraino hedatzen da, eta hango baso-masaren ehuneko berrogeitia hamar izateraino iristen da. Erlaiz kantauriarrean erabiltzen da basogintzako birpopulazioak egiteko 550 m baino goragoko altitudean.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko koniferoa, kono-eite oso dotorekoa, hazkunde azkarrekoa eta oso bizi luzekoa. Berezko habitatean, berrogeita hamar metroko garaiera irits dezake. Enbor zuzena du, zerrendaka askatzen zaion azal arre gorrixka batek estaila. Hosto azikularrak ditu, meheak, puntazorrotzak eta zurrunak, kolore berdekoak eta kiribilean paratuak. Lore arrak, txikiak eta hori-gorrixkak, eta emeak, gorrimorexkak udaberrian ateratzen dira, oin berean. Fruitua pinazi zilindro eta zintzilikaria da, kolore aurrekoa umotzean. Izen generikoa grekozko pissa "bikea" hitzetik dator, eta pinuaren jariakin erretxinatsuari egiten dio erreferentzia. Espezifikoa grekozko abios "bizi luzea" hitzetik dator, eta zuhaitzaren bizikortasuna nabarmentzen du, bostehun urtetik gora bizi baitaiteke. LORATZE: udaberriaren hasieran loratzen da eta haziak urte bereko udazkenean heltzen dira. ERABILERAK: zura, balio komertziak handikoa, oso estimatua da "Eguberrietako zuhaitza" produzitzeko, zurgintzarako, ebanisteriarako eta harizko musikatresnak fabrikatzeko, hala nola biolinak. Nabarmentzekoa da Stradivarius ospetsuak zuhaitz honen zurarekin fabrikatu izan direla. Landarezaintzan, aipaingarri moduan kultibatzen da, duen eite ederragatik. Kuriositate moduan, seinalatzekoa da
30
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
31
FAFAMILIA: PINAZEOAK
IZEIA
(Abies alba)
LORATZE: apiril eta maiatzean loratzen da eta pinuburuak urte bereko udazkeneak heltzen dira. ERABILERAK: egur biguna, arina eta erresistentea du; eraikuntzan, ebanisterian eta musika-tresnen erresonantzi kaxak egiteko erabiltzen da. Bere erretxinak ezaugarri baltsamikoak ditu eta helburu berarekin usatzen dira begiak infusioan. HABITATA: ia edozein lurzoru-motatan bizi liteke. HEDAPENA: Europako erdialde eta hegoaldeko mendietako espeziea izaki, Penintsula iberiarrean Pirinioetan lekutzen da eta hala iritsi da nafarroaraino. Iratiko oihana da haren gaur eguneko banaketaren hegomendebaldeko muga.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: garaiera ertain edo handiko zuhaitza, 50 m-ko altuera lor bait dezake. Eitea konikoa, estua eta ia perfektua behar adinako basartean garatzen denean. Zahartu ahala, adaburuarengaina zapalduz joaten da, azkenean subzilindrikoa izatera iritsiz. Sustrai-sistema sendo, haizearen indarrari aurre egiteko aingurapen egokia ematen diona. Enbor zilindriko eta zuzena, oinetik hasita adarkatua bakarka bizi diren banakoetan,baina adarrik gabekoa beheko bi herenetan basartean bizi bada. Azal mehea, griseska, gaztetan nahiko leuna; adinarekin ilundu egiten da behealdean, zartatuz eta teselatan askatuz. Adaskak biziki pubeszent. Begiak normalean zorrotzak, erretxina gabekoak. Hostoak orratz-formakoak, 10-30 x 1,5-2 mm bitartekoak, zaluak eta pitin bat emarginatuak, berdeak gainaldean eta bi estoma-zirrinda ziriska azpialdean; behe-adarretan era horizontal subdistikoan antolatzen dira, orrazi bikoitz baten modura. Kono arrak adaburu guztian banatzen dira baina behealdean dira ugarien; emeak, berriz, zuhaitzen gainaldean aurkitzen dira. Pinuburuak tenteakzilindrikoak, 10-20 x 3-4 cm bitartekoak, berdeak lehenik eta arreak geroago, ezkatak askatu egiten dira heldutasunera iristean, arbolan erraki tentea gertatuz. Haziak hegal handi triangeluar batekoak.
32
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
33
FAMILIA: PINAZEOAK
KAUKASOKO IZEIA (Abies nordmanniana)
Adarrak estai erregularretan paratuak hazten zaizkio, hosto ugarirekin. Hostoak linearrak eta berde distiratsuak izaten dira; fruitua, berriz, kono zilindrikoa eta kolore berdekoa da, eta arrera mudatzen da umotzean. Izen generikoa grekozko abios "bizi luzekoa" hirzetik datorkio, eta espezifikoa Alexander Davidovic von Nordmann botanikari finlandiarrari eskaina da, hark aurkitu baitzuen espezie hau. LORATZE: udaberriaren hasieran loratzen da eta haziak urte bereko udazkenean heltzen dira. HABITATA: ia edozein lurzoru-motatan bizi liteke. HEDAPENA: espeziea, jatorriz, Kaukasoa eta Turkiaren iparekialdekoa da, eta basoak osatzen ditu hango mendialdeetan. ERABILERAK: landarezaintzan, apaingarri moduan erabiltzen da, eite eta hostotza dotoreak dituelako eta ez duelako beharkizun handirik lurraren kalitatearekin.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hazkunde ertaineko eta bizi luzeko koniferoa. Piramide - forma du, oinalde zabalekoa, eta, berezko habitatean, berrogei metrorainoko garaiera irits dezake. Enbor tentea du, azal gris eta leun batez estaila, eta, urteekin, plaka karratu txikietan zartztzen zaio.
34
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
35
FAMILIA: PINAZEOAK
HIMALAIAKO ZEDROA (Cedrus deodara)
nahi du, zuhaitza tenpluetan eta gauza sakratuetan erabili izanari erreferentzia eginez, bai eta haren garaiera handiari ere. LORATZE: udazkenean loratzen da eta pinuburuen heldutasuna eta hazien sakabanatzea handik bi urtetara geratzen da. ERABILERAK: zura gogorra eta aromatikoa du, perfumegintzan erabiltzen den esentzia bat ateratzen zaio. Antzinatean, egiptoarrek momientzako sarkofagoak fabrikatzeko erabiltzen zuten, eta, Asian, tenpluak eraikitzeko erabili izan zuten. HABITATA: jatorria Himalaiako mendebaleko basoetan du, eta XVII. Mendearen erdialdean ekarri zuten Europara. Orduz geroztik, oso ugaria da parke eta lorategietan, oso eite hostotza dotoreak baititu. Afganistango, Kaukasoko eta Turkiaren iparekialdeko mendietan ere naturalizatua dago.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: apaingarrizko koniferoa, hazkunde azkarrekoa eta tamaina handikoa. Berrogeita hamar metrotik gorako garaiera har dezake jatorrio lekuan. Enbor nagusia azal gris eta leun batez estalia du. Adinarekin, azala zartatu egiten zaio eta enborra kakotu. Adarrak zintzilikatzen zaizkion moduan, negartiaren itxura ematen diote, eta horrek bereizten du gainerako zedroetatik. Ezaugarri hori markatuagoa da espezimen gazteetan. Hosto iraunkorrak eta azikularrak ditu, baina oso delikatuak eta gainerako zedroenak baino luzeagoak. Tonu berde bizikoak dira gainaldean, eta bi zerrenda zuri dituzte azpialdean. fruitua kono oboidea da, kolore purpurakoa umotzetan. Izen espezifikoa, deodara, sanskritotik dator, eta "Jainkoari eskainia" esan
36
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
37
FAMILIA: PINAZEOAK
ATLASKO ZEDROA (Cedrus atlantica)
tsua eta aroma sakonekoa, estimatua da eraikuntzan eta zurgintzan. Farmazian eta perfumegintzan erabiltzen den esentzia bat ematen du destilazioz. HABITATA: Europako mendebaldean basogintzako zuhaitz gisa erabiltzen da, baina gure lurraldean nekez aurki daiteke hiri-parkeetatik kanpora. HEDAPENA: jatorriz, Afrikako iparraldeko Atlas mendietakoa da, eta benetako basoak osatzen ditu han. Duen eiteagatik, maiz erabiltzen da lorategi handietan, beste konifero batzuekin batera edota espezimen bakar.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: konifero maiestatikoa, tamaina handiakoa eta hazkunde azkarrekoa. Berrogeita bost metroko garaiera gaindi dezake berezko habitatean. Konoeitea ageri ohi du, adinarekin adaburua zapalduz joaten bazaio ere, eta adarrak horizontalak edo goranzkoak izaten ditu. Haren enbor tenteak, espezimen gazteetan, azal grisaxka du, pitzadura estuekin, eta, espezimen helduetan, arre beltxexka, zimurtuz eta zartatuz joaten dena. Hostoak, iraunkorrak eta orratz puntazorrotzen formakoak, bi zentimetro luze dira eta berde grisaxkak edo berde ilunak. Argazkiko espezimena "Glauca" taldekoa da. Zedro urdin bat da, hostotza gris urdinxka bizikoa, eta landarezaintzan gehien erabiltzen dena da, beste zuhaitzen hostotza berdearen aldean lortzen duen kontrasteagatik. Fruituak kono edo pinazi elipsoidalak dira, baita zilindrikoak ere, eta, umotzean, kolore marroikoak. Izen generikoa, Cedrus, grekozko kedros izenetik datorkio, eta badirudi hitz hori zur erretxinatsuak izendatzeko erabiltzen zutela; atlantica espezifikoak, berriz, jatorriko lekuari egiten dio erreferentzia: Marokoko Atlas mendiak. Lehenengo 5-7 urtetan astiro hazten da eta gerora haziera bizkortu egiten zaio. Bizi liteke 700 urte eta gehiago. LORATZE: irailetik azarora bitartean loratzen da eta pinuburuak bigarren urteko udazkenean heltzen dira. ERABILEAK: haren zura, oso erretxina-
38
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
39
FAMILIA: PINAZEOAK
LARITZA (Larix decidua)
urre-tonu gorrixka batera mudatzen dira udazkenean, erori baino lehen. Izen generikoa erromataren eman zioten, eta laritza edo alertzea esan nahi du. Espezifikoak, decidua, hostoen galkortasunari egiten dio erreferentzia. LORATZE: loraketa udaberrian izaten du, eta indibiduo berean agertzen dira lore arrak -gorriak eta zintzilikariak- eta emeak -tenteak eta horiak-. Fruitua pinazi txiki bat da, lau bat zentimetro luzekoa, kolore arrekoa. Pinaburuak urte berezko udazkenean heltzen dira. Pinaburuak urte bereko udazkenean heltzen dira. HABITATA: lorategietan, apaingarri moduan kiltibatzen da, hostotza leuna eta udazkeneko koloreak dituelako. Era berean, gero eta gehiago baliatzen da basoberritzeetan. HEDAPENA: Europako berezko espezie bat da, eta, Alpeetan, Frantziatik Vienaraino hedatzen da. Karpatoetan ere naturalizatua dago. Egoera basatian, mendiko espeziea da, eta mila eta zortziehun metrotik gorako altitudeetan ere aurki dezakegu.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko konifero dotorea, hazkunde azkarrekoa eta kono-eite estukoa, 40 metroko garaiera irits dezakeena. Enbor zuzenekoa, azal pitzatua eta ezkatatsua du, tonu marroi gorrixkakoa. Zedroenak ez bezala, laritzaren hosto azikularrak leunak dira, kimu luzeetan bakartuak. Kolore berde esmeraldakoak gaztetan eta berde argikoak gero,
40
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
41
FAMILIA: KUPRESAZEOAK
NEKOSTA
(Cupressus sempervirens)
horiak, adasken puntako multzo ugarietan. Kono emeak elipsoidalak edo iabiribilduak,bakartiak edo talde txikietan, berdeak gaztetan, arre-griseskak fruitu bilakatzean; estrobiloak 2,5-4 cm bitartekoak, 8-14 ezkata poligonal eta obtusuki mukronatu eduzi. Hazi txikiak, hegal-aztarna batekin. LORATZE: udaberrian loratzen da eta fruitua hurrengo urteko udazkenean heltzen da, baina luzaro iraun dezake ireki gabe. ERABILERAK: bere egurra ale xehekoa da, oso aromatikoa, ia ustelezina eta oso estimazio handikoa da zurgintzan, ebanisterian, etab. Garai batzuetan bere erretxina lurrinontzietan erretzen zen eta olioa helburu terapeutikoekin erabiltzen zen. HABITATA ETA HEDAPENA: ekialde hurbilekoa berez, artifizialki ugaldua izan da espezie apaingarri gisa (kanposantuak) eta, batzuetan, basogintzako birpopulaketan, ia beti beste espezie batzuekin batera, hala nola Aleppo pinua, zona lehorrenetan.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz garaia, 35 m-ko altuerarainokoa, eite aldakorrekoa, nahiz eta landatzen denean zutabeforma trinkokoak erabiltzen diren. Enborra zuzena eta lodia izaten da; azala mehea, griseska eta leun samarra gaztetan, ulunxeagoa eta luzetaraka idotua gerora. Adineko hostoak ezkata kamuts bihurtuta, 0,5-1 mm bitartekoak, berde ilunak, batak bestea teilak bezala estaliz, eta bizkarrean erretxinguruin bat edukiz. Kono arrak 5-8 mm-koak, oboideak,
42
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
43
FAMILIA: KUPRESAZEOAK
MONTERREYKO NEKOSTA (Cupressus macrocarpa)
Izen generikoa, Cupressus, grekozko kypros hitzetik datorkio: Zipreko uhartearen izena da, garai batean nekostaz populatua baitzegoen. Macrocarpa izen espezifikoak "fruitu handia" esan nahi du, eta, noski, nekosta honen tamaina handiari egiten dio erreferentzia. LORATZEN: neguaren bukaera aldera loratzen da eta hurrengo udaberrian heltzen dira pinuburuak. ERABILERAK: egurra kalitate onekoa izan arren, ez da gehiegi erabiltzen, bere adabegi ugariek eragotzen dutelako. HABITATA: asko hedatua izan da artifizialki; gure lurraldean haizebabes-hesiak egiteko landatu da kostaldeane ta birpopulaketarako, bereziki Eskualde mediterraneoko zona aridoetan. HEDAPENA: espezie arraroa da, Kaliforniako Monterrey ingurukoa jatorriz. Basoak osatuz hazten da hango itsaslabarretatik hurbil. Argazkiko barietatea, "Golderest", kultibarra da, jatorria landarezaintzan duena, eta oso deigarria gertatzen da hostoen kolore apartagatik, urrehori distiratsukoak baitira. Adarrak oso aproposak dira lore-lanak prestatzeko.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko eta hazkunde azkarreko koniferoa, kono-eite irekikoa eta tamaina txikikoa, hamar metrotik gora hazten ez dena. Azala arre gorrixka du, eta hostoak ezkata-formakoak eta txikiak, kolore berdekoak, punta zorrotzekoak eta sortetan paratuak. Beste espezie batzuen bereizgarri moduan, oso hosto aromatikoak ditu, eta zukutzean, limoiaren eta berbenaren esentzia jaraiatzen du. Fruituak kono txiki biribilak dira, ezkata-formakoak eta kolore arrekoak umotzean.
44
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
45
FAMILIA: KUPRESAZEOAK
LAWSON NEKOSTA (Chamaecyparis lawsoniana)
ten dituena eta, gainera, lurraren kalitateari buruz beharkizun gutxikoa, maiz erabiltzen da landare-hesi garaiak jartzeko. HEDAPENA: jatorriz, kaliforniako iparmendebaldekoa eta Oregongo hegomendebalekoa da, eta XIX. Mendearen bukaeran ekarri zuten Europara. Basogintzan birpopulaketarako erabiltzen da zona kantauriarrean, bereziki Bizkaian, argirik pasatzen ia uzten ez duten formazio oso trinkoetan.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko koniferoa, piramideeitekoa. Espezimen kultibatuetan, hogei metroko garaiera iristen du, eta berrogeita hamar bat metrokoa egoera basatian, jatorriko eskualdetan. Enbora azal arre purpura eta ezkatatsu batez estaila izaten du. Hostoak, iraunkorrak eta ezkata-formakoak, oso txikiak eta punta-zorrotzak ditu, gainalde berde ilunekoak eta azpialde argiagokoak, eta alternatuta paratzen dira sorta zapaletan. Fruitua kono biribildu bat da, oso txikia (zortzi bat milimetrokoa), ezkataduna eta kolore arrekoa umotzetan. Izen generikoa grekozko Chamae "nanoa" eta Kyparisos "nekosta" hitzetatik datorkio; Lawson espezifikoa, berriz, Europara ekarri zuen botanikari inglesaren izena da. LORATZE: martxo-apiril aldera loratzen da eta fruituak urte bereko udaudazkenean heltzen dira. ERABILERAK: egurra zuri-horiska da, ale oso xehe eta uniformekoa. Zura, gogorra baina lantzen erraza, oso estimatua da hegazkin eta itsasontzien fabrikazioan eta ebanisterian. HABITATA: landarezaintzan, apaingarria delako erabiltzen da, baina gaur egun, altitudeko zonak basoberritzeko ere estimatua da, horietan ez baita ondo ateratzen pinuekin basoberritzea. Nola hazkunde azkarreko espeziea baita, poluzioa eta inausketa ongi jasa-
46
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
47
FAMILIA: KUPRESAZEOAK
IPAR-ORREA (Juniperus communis)
ke arbola baten gainean bat, bi eta hiru urteko fruituak aldi berean. HABITATA: terreno-mota guztietan etortzen da ongi, itsas mailatik hasi eta 2.000 m-ko altituderaino; gure herrian erdialdeko eta goi-mendiko espezie bezala portatzen da, hiru subespezietan banatuta. HEDAPENA: berezko banaketa-areak ia Ipar-hemisferio osoa hartzen du.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaiska betiberdea, 15 m-raino zuhaitz izatera iritsi daitekeena, tentea edo etzana, dioikoa. Eite oso aldakorrekoa, enbor zuzen, lodia, salbuespenez 1 m-ko diametrorainokoa, jeneralean oinetik hasita adarkatzen dena; azala gris arreska, mehea, zirrinda finetan askatzen dena. Hostoak hirunako bertiziloetan, gazteak erikoideak eta adinekoak azikularrak, zurrunak eta ziztatzaileak, 10-20 mm bitartekoak, launduak, gainaldean estoma-zirrinda zuriz hornituak; zirrinda hau oso gutxitan aurkitzen da nerbio fin batek oinean zatitua; sarritan aurkitzen da nerbio fin batek oinean zatitua; sarritan argizari-geruza zuri-urdinska batez estalita azaltzen dira. Oin arretan kono oso ugari, hosto-galtzarbean bakarka, horiskak, oboideak edo zilindrikoak, ezkatak hainbat bertizilotan antolatuta edukiz; ezkata bakoitzak 3-7 polen-zaku. Oin emeetan kono-ezkatak mamitsuak eta elkarri soldatuta egoten dira eta ondorengo fruitua biribildua edo oboidea (galburua) izaten da, 6-10 mm-koa, gaztetan berde argia eta beltz urdinska heldutasunean, hau ere argizari-gerruzaz estaila. 3 hazi luzanga eta angelutsu eduki ohi ditu. LORATZE: udaberrian loratzen da eta fruituak bigarren edo hirugarren urtean heltzen dira; hori dela eta, aurki daitez-
48
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
49
FAMILIA: KUPRESAZEOAK
TUIA
(Thuja occidentalis)
gero, sagar-usain leun bat botatzen dute. Fruitua kono txiki eta luzanga bat da, tonu horikoa, umotzean arrea mudatzen dena. Izen generikoa grekozko Thus Aintsentsua hitzetik bide dator, eta zurak erretzean botatzen duen aromari egingo lioke erreferentzia. Espezifikoak, occidentalis, jatorriko lekuari egiten dio erreferentzia. HABITATA: ia edozein lurzoru-motatan bizi liteke. HEDAPENA: jatorriz, Ipar Amerikako ekialdekoa da, eta biziaren arbola edo zedro zuria esaten diote han. ERABILERAK: oso zur aromatikoa eta erresistentea baitu, basoustiapenean baliatu ohi dute, eta oso espezie estimatua izan dute hango indigenek piraguak eta totemak egiteko. Ameriketako espezieen artetik, Europara ekarritako lehenbiziloetakoa izan zen, aurrena izan ez bazen. Hemen, zuhaitz apaingarri moduan erabiltzen da, bai eta landare-hesiak jasotzeko ere, ongi jasaten baititu inausketa eta hiriko poluzioa. Ezaguten dira berrogeita hamar barietate ezberdin bederen, batzuk kolorezko hostotza dutenak, eta are forma nanoa dutenak ere. Haren hostoak asmaren kontrako tratamendu homeopatikoetan erabiltzen dira, eta gaur egun, minbiziaren kontra dituen propietateak estudiatzen ari dira.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko konifera, adaburu estukoa eta konikoa, hogei metroko garaiera irits dezakeena. Enborra azal marroi laranjatu batez estaltzen zaio espezimen gazteetan, eta adinarekin, gris marroixka bihurtzen zaio, banda estuetan pitzatzeaz gain. Ezkata-formako hostoak ditu, oso txikiak, berdeak eta aromatikoak. Igurtziz
50
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
51
FAMILIA: FAGAZEOAK
HARITZ KANDUDUNA (Quercus robur)
Bizi iraupen handiko espeziea da, 600 urtez bizi daiteke, batzutan 1000 urte baino gehiagora heltzen delarik, Gernikako arbola zaharra bezala. Batzordeen bilerak, akelarreak, druiden batzarrak, eta izaera animista duten beste errito batzuk, haritzen inguruan egiten ziren. Haritzak, Arteak eta beste bizi iraupen handiko zuhaitz batzuk bezala, jakituri handia eta harmonia dute eta bidaltzen duten energia igarri daiteke, pertzepzio eta lasaitasun apur batekin. Haritzak leku garrantzitsua betetzen du mitologian eta herriko tradizioetan; beharbada, aspaldi batean janari-iturria izan zelako gizakientzat, eta horrek antzina-antzinatik gurtzea ekarri zuelako. Antzinako Grezian eta Erromako Inperioan, Zeus eta Jupiter jainkoei sagaratua zegoen; zelta, germano eta eslaboentzat, beren jainkoak baso eta zuhaitz jakin batzuetan gurutzen baitzituzten, haritza zen zuhaitz beneratu nagusia. Gainera, uste zuten haritzak sorgin eta deabruengandik babesten zituela, eta, horregatik, hainbat kulturatan, haren adarrak etxeetako ateetan esekintzen zituzten. LORATZE: zuhaitz urtabezkoa da, apiril-maiatzean loratzen dena; ezkurak irail-urrian heltzen dira. ERABILERAK: itsasuntzien eraikuntzan, trenbidetrabesak eta etxeen eta baserrien habeak egiteko oso erabilia
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: gure haritzetatik handiena da, 40 metroraino altuera lor dezakeena. Elite sendo eta dotorea du, adaburu zabal eta erregularra. Zurtoina tentea, laburra eta azal arre eta zartatua du. Hostoak erorkorrak eta lobulatuak dira. Lore arrak gerba motako infloreszentzietan eta emeak pedunkulu luze eta fin batetatik 2-3 aletako taldeetan zintzilik ditu. Fruituak, ezkurrak, intxaur motakoak dira eta pedunkulu luze baten txertatua hazten dira. Bere familiakoa den Ametzak (Quercus pyrenaica) hostoak lobulatuak ditu, nerbio nagusia ikutzera heltzen dira eta azpialdea ile ugariz estaila du (urkitzean beluskara dela ematen du). Haritz amerikarraren (Quercus rubra) hostoak askoz handiagoak dira eta lobulen ertza zorrotzagoa da. Haritz kandugabea (Quercus petraea) antzekoena da, desberdintzeko ezkurrak aztertuko ditugu, hauek pedunkulu gabeko adasken gainean eserita daude. Bestalde, hostoak, aurikulatuak (txertatzea atzera ematen da, alde bakoitzera lobulu batzuk utziz eta bihotz forma emanez) izan beharrean kuneatua da (hostoa zuzenean peziolotik irtetzen da). Izen espezifikoa, robur, latinetik dator, eta gogorra edo zaila esan nahi du, hori baita haritz honen zuraren ezaugarri nagusia.
52
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
53
FAMILIA: FAGAZEOAK izan da. Bere egurra erregai ona da eta ikatza bero-ahalmen handikoa, burdinoletan asko erabili izan zen. Hala ere, bere interes nagusia babesarena da, ingurune hezeen haran eta mendien espezie klimaxa bait da. Bere egurra kalitate paregabekoa da, kolorez arre-horiska, ale xehekoa, gogorra eta astuna. Ezkurra ere ona da aziendak bazkatzeko, bereziki txerri-aziendentzat. HABITATA: Euskal Herri hezearen
espezierik propioena da. Harizti azidofiloko eta Harizti-Baso Mistoaren espezie nagusiena da. Haltzadi Eutrofikoan eta Artadi Kantabriarrean, ordea, espezie laguntzailea da, bertako luzorua hezea eta sakona da. Europako da jatorriz, eta, garai batean baso handiak baziren ere, desagertuz joan dira; batik bat, lehengo garaietan zura itsasontziak egiteko erabili zelako, oso ondo jasaten baitu ura. Lurzoru azidoak eta hezeak maite ditu, aldizka istiltzen direnak barne, Euskal Herriko isurialde kantauriarreko eta iragapeneko haran submeditar askoen gisakoak. Garai bateko hariztien lekuan gaur egun labore-lurrak, belardiak eta konifero-sail landatuak aurkitzen dira, eta haiek bazter-lurretan murriztuta geratu dira. H E D A P E N A : Europa hezean dago banatuta; berez, berau izan zen gaur egun gehieenbat laborantzan erabiltzen diren sail hedatsuak estaltzen zituen zuhaitz karakteristikoa.
54
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
55
FAMILIA: FAGAZEOAK
HARITZ KANDUGABEA (Quercus petraea)
eta karloko ezkatak konkordunak, behealdekoak bederen, dituena. Penintsula Iberiarrean, eta bereziki, haren ipar-ekialdean izan da seinalatua, eta Euskal Herrian dauzkan aipamenak, Nafarroako eskualde submediteraneoari daude lotuta.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: gorputz handiko zuhaitza, 40 m-rainoko altuera eta adaburu zabal eta erregularra dituena. Enboz zuzena eta azal zartatua, hauskara edo arreska. Adaskak ilegabeak eta lustredunak, lentizela ugariz hornituak. Hostoak erorkorrak, espatulatu-lantzeolatu eta abobatu bitartekoak, 5-20 x 2-15 cm, gingildunak, oinaldean kuneatuak, mintzaireak; gainaldean berde ilunak eta ilegabeak eta azpialdean argiagoak, nerbioen galtzarbean ileren batzuekin; txortena ilegabea, 10-25 mm, gaineko aldean kanalikulatua. Gerba arrak 3-9 bcm-koak eta lore bakoitzak 5-6 gingil ziliatuzko perigonia eta 5-8 estanbre; lore emeak 25eko taldeetan, urteko adasketan eseriak edo ia-eseriak, estilo oso labur eta oinetik dibergenteekin. Glandea 12-15 x 8-15 mm-koa, kolore horiskakoa, eseria edo 15 mm-rainoko kandu zurrun eta ilegabearekin; karloa 6-12 x 9-15 mm-koa eta bere ezkatak obatu-lantzeolatuak, aplikatuak, ialaunak edo behealdekoak konkordunak batzuetan. Landare polimorfoa da eta bi subespezie bereitzen dira bere baitan, bata subespezie "petraea" da, hostoetan 58 nerbio sekundario pare eta karloko ezkatak gutxi-asko launak dituena, eta bestea subespezie "huguetiana", hostoetan 7-10 nerbio sekundario pare
56
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
LORATZE: april-maiatzean loratzen da eta ezkurrak irailaren bukaeran eta urrian heltzen dira. ERABILERAK: ezkurrak janari ona dira txerri-aziendarentzat eta bere hostoak ere erabili izan dira, ihartu ondoren, neguko ganadu-bazkatarako. Egur oso gogorra du, kolore horiskakoa eta ale xehekoa, zurgintzan, ebanisterian, eraikuntzan etab. oso estimatua; hortik datorkion balio handiagatik biziki ustiatua izan da eta, nola nekez hazten den, beraren basoak atzeraka joan dira, haren lekua hazkunde bizkorragoko espezieekin, hala nola pago eta pinu gorriarekin, birlandatzen zen bitartean.
HABITATA: substratuari dagokionez, oso hertsia ez izan arren, zoru silizeo harro etaaireatuak ditu gogokoen. HEDAPENA: Europako erdiz mendebaldean ugariki dago hedatuta eta Asiako mendebal-ertzeraino ere iristen da. Batzuetan baso-masa puru dezenteak eratzen ditu, baina normalagoa da bera aurkitzea sakabanatuta edo zuhaizti txikiak eratuz pagadi, pinudi edo haritz kandudunaren hariztietan, sarritan beronekin hibridatuta. Euskal Herrian altitude ertaineko mendian aurkitzen da batipat, mendihegaleko zenbait baso eratuz, Zalama eta Gorbeako mazizoetatik hasita Erro eta Irati ibaien haran-buruetaraino.
57
FAMILIA: FAGAZEOAK
ZINGIRA HARITZA (Quercus palustris)
eite ederragatik, hostotza trinkoagatik eta udazkeneko kolore apaingarriengatik erabiltzen da. ERABILERAK: bere egurra kalitate ertainekoa da.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitz dotorea, hazkunde azkarrekoa, kono-eite hedatukoa, adaburu trinkoa eta adar-mutur eroriak dituena. Jatorriko lekuan, IparAmerikako baso zingiratsuetan, hogeita hamar metroko garaiera irits dezake. Enbor zuzena du, azal liso eta arre grisaxka batez estaila. Hostoak sakoni lobulatuak ditu, punta fineko hortzetan bukatuak. Tonu berde argi distiratsua dute, eta urre-kolore edo purpura ederretara mudatzen zaie udazkenean. Izen generikoari bi jatorri ematen zaizkio. Autore batzuek zeltikozko Kaërquez "zuhaitz dotorea" hitzetik eratortzen dute, horrela izendatzen baitzuten galoek haritza. Beste batzuek, berriz, grekozko kerkaleos "gogorra" hitzetik, zuraren nolakotasunari erreferentzia eginez. Espezifikoak, palustris, berezko habitatari egiten dio erreferentzia: zona heze edo zingiratsuak. LORATZE: loreak gerba zintzilikari berde-horietan paratzen dira, udaberriaren bukaeran. Gero, haien lekuan, fruituak ateratzen dira: ezkur txiki eta biribilak dira, kupula zabal eta axal batez estailak. HEDAPENA: jatorria Kanadako hegoekialdeko eta Estatu Batuetako ekialdeko baso zingiratsuetan badu ere, gaur egun, oso zabaldua dago Europako ekialdean eta erdialdean, basoberritzeko landatu izan baita. Landarezaintzan,
58
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
59
FAMILIA: FAGAZEOAK
ARTEA (Quercus ilex)
Fruitua, ezkurra, intxaur motakoa da. bi subespezie bereizten dira, hala ere, badira hainbat trantsizio-forma, erabakitzen ez oso errazak. LORATZE: udaberrian loratzen da eta ezkurrak udazkenean heldu egiten dira. ERABILERAK: bere egurra gogorra eta astuna da, baina lehortzean bihurritu eta pitzatu egiten da eta, horregatik, ez du estimazio handirik; sutarakok, ordea, oso preziatua da eta berdin izan zen ikazgintzarako, lanbide honen usarioa galdu zen arte. Bere ustiapen nagusia erregai moduan erabiltzeko izan da, gure mendietatik bero-ahalmen handieneko egurra omen da. Probetxua ateratzeko, oinarritik mozten da, behekaldetik zenbait kimu atera daitezen (zuhaiska-erako eitea), urte batzuen buruan motzten dira, bakarra utziz. Bere azala zurraketa lanetarako erabiltzen da; fruituak eta hostotza, abereen janarirako; Bere egurra eraikuntza hidraulikoetan, aipaingarri moduan, etab. Gainera, erabilpen ornamentala, sendagarria, lurzoruen babesarako eta magikoa ere badu. HABITATA: artadi Kantabriarreko espezie nagusia da. HEDAPENA: berau da zuhaitz nagusia eskualde mediterraneoan eta bertan baso hedatsuak eratzen ditu, nahiz eta gaur egun baso hauek suntsitzear dauden.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: oso arrunta den zuhaitza da, adaburu zabal eta berde ilun kolorea duena; zurtoina ere ilun kolorekoa du. Hosto iraunkorrekoak diren beste haritz batzuekin erratu daiteke; Abaritzarekin (Quercus coccifera), honek hosto txikiagoak ertz arantzatsuak eta ezkurrek ezkata zorrotzak dituzte; Artelatzarekin (Quercus suber), azala lodia, kortxo-itxurakoa eta suberifikatua du . Penintsulako mesetan tipikoa den artea, beste espezie bat da: Quercus rotundifolia. 25-30 metroraino altuera izan dezakeen zuhaitza. Eite bereizgarria du, zuhaiska-erakoa izan daiteke baldin eta mendi garai edo baxu baten hazi bada. Adasken loditasunaren arabera nahiko zuzena eta luzea izan daiteke. Azalak kolore hauskara du eta oso zartatua du. Adaburua oso dentsoa da eta hosto larrukaren kolore iluna isladatzen du. Horiek, berde kolorekoak, leunak eta gainaldetik disdiratsuak dira, azpialdetik, berriz, ile ugari izaten dituzte eta honek kolore argiagoa eta ez hain disdiratsua izatea eragiten du. Hosto iraunkorrak dira eta hauen itxura, oinaren adinaren, dentsitate eta eguzkiztapenaren araberakoa da. Lore arrak, gerba erako infloreszentzia bere-horietan bildurik daude; emeak, aldiz, banaka edo talde txikitan bildurik.
60
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
61
FAMILIA: FAGAZEOAK
ARTELATZA (Quercus suber)
honetatik, garrantzi handia dauka Penintsula Iberiarreko hego-mendebaldeko koadrantean, bertan estaltzen dituen sail handietan, usaera honetaz aparte, txerri-azendak ezkur-larrean mantentzen bait dira; etahonen azkurra artearena bezain gustokoa ez badute ere, urtearen parte handi batean daukate janaria prest, arbola honen fruktufikazioaldi zabalari esker. Kortxoaren ordez material plastikoak indarrez sartu diren arren, beraren zenbait ezaugarri ez dira batere imitatzeko errazak eta geratzen zaizkio oraindik hainbat eta hainbat erabilera zipotz, material isolatzaile, oinetako eta abarren industrian. HABITATA: aukeran substratu silizeoak hartzen ditu, zoru harro eta iragazkorrak, noiz edo noiz marga eta kararri ikuzietan azaltzen bada ere. HEDAPENA: eskualde mediterraneo eta mendebal-atlantikoetako espeziea da, berez, itsasoaren eraginez gozatutako klima duten lekuetan bizi ohi dena; dena dela, antzinatik kultibatua izan denez, zaila da bere jatorrizko banaketa-area erabakitzea. Euskal Herrian kostaldeko muinoak zaplastatuz aurkitzen da, Armintzatik Bizkaian hasi eta Aturri ibaiaren bokaleraino, bere banaketa-arearen ipar-mugaraino ia iritsiz; ez du eratzen baso mardulik, soilik zuhaitz-unadak han-hemenka; erakuskari ederrenak ZarautzGetariako eta Aturri ibaiaren bokaleko zonetan ikus daitezke.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: adaburu zabal eta tamaina ertainezko zuhaitza, altueran 25 -30 m-rainokoa. Enbor lodia eta azala lodi, arol eta zartatua bihurtuz; kortxoa aprobetzatzen denean, enbora kolore gorri ilunekoa geratzen da. Adaskak eta begiak pubeszenteak edo tomentudunak. Hostoak larrukarak, iraunkorrak, obatu eta luzanga bitartekoak, 2,5-10 x 1,2-6,5 cm, gainaldean berde ilunak eta glabreszenteak, azpialdean tomentu hauskaraz estailak, dauzkate 5-7 nerbio sekundario pare, ertz sinuatu-horztuna eta txorten tomentuduna, 6-20 luzekoa. Gerba arrak 4-8 cm luzekoak, meheak eta etenunerik gabekoak, kolore horiska eta erraki ileluzae dutelarik, adasken puntatik kopuru aldakorrean zintzilik; loreak oso txikiak eta hauen perigonioko 5-7 piezak obatuak eta iledunak. Lore emeak bakarka edo talde txikietan, beren 3 estiloak laburrak, oinetik dibergenteak eta erreflexuak. Glandea 25-45 x 11-18 cm bitartekoa, heldutasunean gaztainkolore gorriskakoa; kanduazurruna eta tomentuduna, 5-40 mm-koa. LORATZE: apiril-maiatzean loratzen da, nahiz eta batzuetan uda-barneraino iritsi loraldia. Ezkurrak urte bereko udazken edo neguan heltzen dira gehienak, azkenekoak hurrengo udaberriraino atzeratuz. ERABILERAK: artelatz ugari dagoen lekuetan ohizko lanbidea izaten da haren azala kortxotarako aprobetxatzea. Alde
62
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
63
FAMILIA: FAGAZEOAK
ERKAMETZA (Quercus faginea)
eta azala griseska edo arreska, ezkatatsua eta biziki zartatua; adaskak kolore arre-gorriskakoak, lentizela zuriskaz hornituak eta ile izarkara gutxi-asko iraunkorrez estaliak; begi tomentudunak. Hostoak martzeszenteak, luzanga eta obobatu bitartekoak, 3-10 x 1,5-5 cm, ertzean horztunzerradunak, hortzak, jeneralean, zurrunak eta ia-ziztatzaileak izanik; subkoriazeoak, gaztean ile izarkaraz estailiak, gerora janzkia galdu egiten dute gainaldean, kolore berde ilun lustreduna hartuz; baina, azpialdea, kolore hauskarakoa, estalita geratzen da ia beti ile labur eta aplikatuz; txortena 4-20 mm-koa, subzilindrikoa, tormentuduna edo gutxi-asko glabeszentea. Gerba arrak 2-4 cmkoak, erraki gutxi asko iledunetik 4-5eko taldean zintzilik; loreek 5-6 pieza ileluzeko perigonioa eta estanbre-kopuru aldakorra. Lore emeak nakarka edo talde urrietan, estigma errebolutuko 2-3 estilo
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: eite ertaineko zuhaitza, altueran 20 mrainokoa eta adaburu biribildua duena; hala ere, baldintza desfaboragarrietan, hala nola, lurzoru-eskasia edo basoberaren ustiaketagatik, zuhaiska izaerara murriztuta geratu ohi da. Enborra zuzena edo bihurria
64
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
65
FAMILIA: FAGAZEOAK askekoak. Glandea 15-35 x 10-20 mm-koa, gaztain-kolore argikoa, eseria edo 25 mm-rainoko kanduan; karloa 7-15 x 12-22 mm-koa eta beraren ezkatak aplikatuak, tormentudunak eta, behealdekoak, pitin bat konkordunak. LORATZE: apiril edo maiatzean loratzen da eta ezkurrak urte bereko irailean hasten dira heltzen. ERABILERAK: bere egurra kalitate onekoa da eta eraikuntzan erabila izan da, baina gaur egun nekez aurkitzen dira zerratzeko moduko banakoak; nagusiki sutarako egur eta ikazgintzarako ustiatzen da eta, horregatik, basobera eran mantentzen da;
lanbide hauen atzerakada dela eta, zenbait lekutan ari dira pixkanaka birsortzen erkameztiak. HABITAT: espezie hau ere polimorfa da eta plastizitate handikoa, klima desberdinen arabera moldatuz; esaterako, inguru arido eta desfaboragarrietan zeagoak izaten dira eta leku heze eta gizenagoetan gurentzen diren handienak, berriz, handiagoak eta ez hain larrukarak. Gainera, landare gazteen eta enborreeko aldakaitzen hostoak estuagakoak eta hortz enborreko aldakaitzen hostoak estuagoak eta hortz zorrotzagokoak izaten dira beti. HEDAPENA: Penintzula Iberiarreko `parterik handienean eta Afrikako iparraldean dago hedatuta, klima mediterraneo edo submediterraneoko lekuetan, eta edozein motatako substratutan eratzen ditu basoak aukeran zoru buztintsu edo kararrizkoak nahiago izanda ere. Gure Herrian, bere banaketa-area potentziaka zirrinda latitudinal, zabalera aldakorreko batek okupaatzen du, iparraldeko hariztien eta hegoaldeko artadien iraganunean. Gaur egun baso-aztarna batzuk geratzen dira, gehienak gazte-aldikoak, eta lekuko bakartiak, labore-lur hedatsuen artean barreiatua edo sastrakadietan, zeintzuk koniferoz, adibidez larizio pinuz, birpopulatuta bait daude noizbehinka.
66
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
67
FAMILIA: FAGAZEOAK
AMETZA
(Quercus pyrenaica)
baina ez beste haritzen kalitate berekoa, izan ere hezetasun-aldaketekin pitzatzeko joera du eta, gainera enborrak sarritan irregularrak izan ohi dira; batez ere, trenbidetako trabesa eta paloetarako erabiltzen da, baita itsasuntzigintzan ere. garrantzia izan zuen, ugari zegoen lekuetan, sutarako egur eta egur-ikatza egiteko ere. Ezkurrak mikatzak izan arren, balio du aziendak bazkatzeko, batez ere txerrientzat. HABITATA: baso gutxi-asko hedatsuak eratzen ditu lurzoru silizeo edo azidifikatuetan, Arabako eta Nafarroako eskualde submediterraneotik hasi eta eskualde atlantiko euritsuenetaraino, berton haritz kandudunari lekua kenduz zoru hareatsu eta solteenetan. Gaur egun oraindik kontserbatzen dira amezti hedatsuak, nahiz eta haietako asko, artifizialki gaztetuak izan direlako, heldutasun-bidean egon; hala gertatzen da Ega ibaiaren haran-buruan, uren banalerroko mendien hego-isurialdean eta nafarroa atlantikoko enklabe silizeoetan; kostaldeko eskualdeetan ere badaude baso-sail nahiko handiak, larratzeak eta, batez ere, etengabeko suak erasota ateratzen dituen puja eta zepaka berri ugariei esker irauten du bizirik. HEDAPENA: banaketa-arearen erdialdea Penintsula Ibericarrean dago, Frantziako mendebalderaino eta Marokkoko iparralderaino iritsiz.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: garaiera ertaineko zuhaitza, altueran 25 m-rainokoa eta adaburu zabalekoa; erraz ematen ditu aldakaitzak sustraitik eta batzuetan zuhaiska estoloidun bihurtuta geratzen da. Enborra zuzena edo irregularra, adar ugarikoa eta azala lodia eta zartatua; adaskak eta begiak tomentu trinkodunak. Hostoak erorkorrak edo martzeszentzeak, ingeradan obobatuak edo luzangak, 8-16 x 5-13 cm. pinatilobatu eta pinatipartitu bitartekoak, sub-mintzaireak, gaztean ile izarkaraz trinkoki estailak; adinarekin ileak galdu egiten dira, partez bederen, gainaldean, kolore berde iluna hartuz, azpialdean, ordea, tormentu trinko hauskarak irauten du; txortena 5-25 cmkoa, erdizililndrikoa eta tormentuduna. Gerba arrak 5-10 cm-koak, erraki iledunarekin, adasketatik kopuru aldakorrean zintzilik; loreek perigonioan 5-8 lazinia hirtsutu eta 6-12 estanbre. Lore emeak, 1-4, eseriak edo kandu laburrekoak eta haietan 3 estilo aske, arkutu-dibergenteak. LORATZE: maiatzean loratzen da eta ezkurrak urte bereko udazkenean heltzen dira. Sarritan hibridatzen da haritz kandunarekin eta ez da harritzekoa bien bitarteko ezaugarriak dituzten banakoak aurkitzea elkarrekin bizi diren lekuetan; Quercus x andegavensis izena eman zaie. ERABILERAK: bere egurra ona da,
68
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
69
FAMILIA: FAGAZEOAK
PAGOA
(Fagus sylvatica)
gintzaren lekuko. Zuhaitz apaingarri gisa ere kultibatzen da, batez ere atropunicea, hostoak kolore purpura bizikoak dituena. HABITATA: pagoaren basoetan hainbeste nagusitzen da bera, ezen masa ia espezie bakarrekoak eratzen bait ditu. Euskal Herrian estaia menditarraren ezaugarria da eta gaur egun,oraindik ere, sail dezenteak estaltzen ditu berau elialdetik mendebaldera zeharkatzen duten mendietan. Pirinioan izeiarekin elkartzen da eta isurialde kantauriarrean haritz kandudunarekin nahasi arte jaisten da. HEDAPENA: Europako erdialde eta mendebaldean bizi da, klilma samur eta hezeko eskualdeetan, udako lehorterik eta izozte berantiarririk gabekoetan.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz gorpuztsua, altueran 30 m edo gehiagokoa, adaburu aobatu edo biribildukoa. Adarrak horizontalak edo tenteak, ugariak, itzal oparoa ematen duen hostajez jantzita. Azal leuna, kolore hauskara edo zuriskakoa. Begiak arregorriskak. Hostoak, 5-9 cm bitartekoak, obatu eliptikoak, berritan ile zetakara oso karakteristikoz ertzean hornituak, kolore berde argikoak, adinarekin ilunduz. Lore arrak, oso ugariak, hostoekin batera irekitzen dira, 5-6 cm-ko pedunkulu luzeetan zintzilik. Lore emeak pedunkulu laburretan, geminatuak, batzuetan bakarka edo hirunaka. Fruituak izaten ditu 1-3 hur, lustredunak, luzangoak, ebakidura triangeluarrekoak, angelu oso nabariekin zurezko karlo batetan gordeta, izanik berau kanpotik ezkatatsua eta barnetik ile luzekoa, 4 ikuskutan irekitzen dena. LORATZE: udaberrian loratzen da eta pagatxak udazken-hasieran heltzen dira. Zuhaitz urtabezekoa da ezpairik gabe, urte batzuetan haziak erruz emanez eta beste batzuetan ia batere ez. ERABILERAK: egurra zuria edo marroi argia izaten da, gogorra eta testura fin uniformekoa, ebanisterian etazurgintzan oso estimatua. Beraren ikatza ere estimazio handikoa da eta oraindik ere ikus daitezke gure mendietan pago lepatuen formazioak, garai bateko ikaz-
70
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
71
FAMILIA: FAGAZEOAK
GAZTAINONDOA (Castanea sativa)
Fruituak (intxaurrak) zuhaitzean daudenean, binaka edo hirunaka bildurik daude kupula arantzatsu berde batean. Garai egokia denean, zuhaitz osoan zehar hazten diren, kupula erantzatsuak daudela ikusiko dugu. Hostoak ere nahiko bereizgarriak dira; itxura semilantzeolatua dute eta ertza zerratua. LORATZE: udaberriaren erdialdea loratzen da eta gaztainak udazkenean heltzen dira. ERABILERAK: bere egurraren ezaugarriak, haritzaren egurraren antzekoak (begibistan ez ditu radio medularrak aurkezten), oso ona da eraikuntza, zurgintza, ebanisteritza, upelagintza, etab-erako. 100 urte inguruko
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz handia eite dotorekoa, erregularra eta zuzena. 35-40 metroraino altuera izan dezakeena. Adaburua zabala eta biribildua du. Zurtiona zuzena izaten du, lodia eta laburra. Azala gaztetan leuna eta gorri kolorekoa eta zahartzean aldiz, griszilarrestatua eta zartatua du. Hosto sinpleak, txandakatuak eta erorkorrak ditu (batzutan martzestenteak). Hostoen, pezioloa laburra, ertz zerratua eta itxura luzanga-lantzeolatua dute. Kolore berdea dute eta udazkenean, berriz hori-larua. Loreak udan zehar garatzen dira; lehenak emeak, gerba arren oinarrian garatzen direnak.
72
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
73
FAMILIA: FAGAZEOAK mozketa txanden bidez aprobetxatu egiten da. Bere makilak druiden kulturaren parte dira. Gizakion kontsumoari begiratuz, bere fruitua den gaztaina bereizgarria da. Honetarako, landaketa ingurune zabala izan behar du. Zuhaitzak adaburu zabala lor dezan inausketak egin behar dira, honela eguzkistapen azalera handitzen du. Landaketa-inguruneak zabalak izanik, oinaren bizitzairaupena luzatu egiten dugu. Gaztainak oso elikagai ona dira, nahiz eta liserigaitzak izan, eta Euskal Herri atlantikoko janari tradizionaletako bat izan dira.
HABITATA: nahiz eta bertokoa ez den espeziea izan, hainbat urtez bertan egon ostean, bertako landare-asoziazioetan lekukotu egin da. Lurzoru silizeoak, aberatsak, ehundura ez oso konpaktoa, ezta hezeegik edo lehorregiak direnak nahiago dituzte. Garairik onenean dagoen Harizti azidofiloan eta Harizti-Baso Mistoan aurkitu daiteke. Bertan bere ugaritasuna eguzkistapenak eta lurzoru motak balditzatuko dute. Ongi hazten da klima heze eta epeletako zoru azidoetan, udako lehorte gogorrik eta izozte berantiarrik. HEDAPENA: dirudienez Elialdeko Mediterraneokoa da jatorriz, baina oso antzinatik aurkitzen da Penintsula Iberiarrean sartuta. Gaztainadien laborantza oso hedatuta egon zen Euskal Herriko isurialde kantauriarrean mende honen lehen erdirarte, baina gaur ez dira aztarna batzuk besterik geratzen, tintak eta txankroal ekarritako hondamendiaren poderioz. Gaur egun arbola-unada txiki batzuk besterik ez da aurkitzen, zuhaitz basatituak eta zepatik jaiotako puja kaskarrak, duela hamarkada batzuk arte muino kantauriarren parte handi baten adierazgarri izandako gaztainadi haien lekuko.
74
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
75
FAMILIA: JUGLANDAZEOAK
INTXAURRONDOA (Juglans regia)
lik dauden infloreszentzietan baturik daude (gerba erakoak). Emeak aldiz, urteko adasken puntan jaiotzen dira, 2-3 ale txikiko taldetan. Loraketa hamabost urtetik gorako espezimenetan agertzen da, lore txiki apetalo eta berde-horixkekin, eta espezie dioika da. Fruitua, hain ezaguna dugun intxaurra da, bilduki berde eta mamitsu baten narnean dago, taninotan oso aberatsa dena. Geroago hazia, jangarria dena, babestuko den bigarren bilduki gogor eta zurakara agertuko da. Intxaur
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto erorkorreko zuhaitza, itxura sendo eta enbor lodia duena. Adaburu biribildua, ondo garatutakoa eta adar lodi nagusi ugariz eratutakoa. Enbor lodia; azal lodia eta grisaska, adinarekin gainetik zartatzen dena. Hostoak handiak eta konposatuak dira, 5-9 foliolo lantzeolatuz osatuak; hauetatik terminala albokoak baino handiago izaten da. Hostoak, apurtzean oso bereizgarria den usaina du. Lore arrak eta emeak ezberdinak dira: arrak aurreko urteko adarretan zintzi-
76
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
77
FAMILIA: JUGLANDAZEOAK hauek udaren azkenaldera eta udazkenean hazten dira. Bai hostoak, bai fruituak determinatzaileak dira. Hostoek duten azken foliolo handiagoagatik eta jariatzen duten limoi usainagatik soilik erratu daiteke bere familiakoa den intxaur beltzarekin (Juglans nigra). Dena dela, Juglans nigrak 11-12 ertz zerratudun folioloz osaturiko hostoa du eta Juglans regiak aldiz, 5-9 ertz leundun folioloz osatutakoa da. Izen generikoa latinezko lovis glans esapidetik datorkio, eta, hitzez hitz, "Jupiterren ezkurra" esan nahi du, horrela izendatzen baitzituzten erromatarrek intxaurrak. Izen espezifikoak haren eite bikain edo "errogezkoari" egiten dio erreferentzia. LORATZE: apiril-maiatzean loratzen
da, hostoak zabaltzen dituen aldi berean, eta intxaurrak udaren azkenaldera eta udazkenean heltzen dira. Baratzezainek eta ortu txikien jabeek espezie hau zaindu dute ekoizkorra delako. Honegatik espezie hau zenbait gunetan arrunta bada ere, alde ez hain nahasietan eskasagoa da. ERABILERA: zuhaitz honen ia atal guztietatik probetxuko zerbait eskura daiteke; bere adaburu dentsoak itzala ematen du, egurra ebanisteritzan eta desenroiloan oso preziatua da, ikatza eta abar luze bat ere lor daiteke. Intxaurrak zapore honekoak eta oso energetikoak dira. Honez gain, ematen duten olioa hasieran jangarria da baina gero zaharmindu egiten da. Kinke eta zuzietan ere erabilgarria. Azaletik, intxaur-tinta ateretzen da, beste zur batzuk tindatzeko erabiltzen dena. Aipaturikoaz gain, mendikuntzan ere beste zenbait aplikazio ditu, eta sustrai adarkatuak garrantzi handikoak dira lurzoruen babesan. HABITATA: ez du asoziazio berezirik baina Baso-Misto eta Haltzadietan agertzen da. Normalean oinak banaka edo multzo txikitan agertzen dira, hala ere, beste espezie batzuei loturik ager daiteke auzune inguruetan. Oro har, lurzoru mota ez da mugatzailea, baina oso trinkoak direnetan ez da ageri. HEDAPENA: jatorriz, Asiako hego-mendebaldekoa da, baina Europa guztian dago naturalizatua. Uste denez, grekoek ekarri zuten.
78
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
79
FAMILIA: OLEAZEOAK
LIZAR ARRUNTA (Fraxinus excelsior)
azken hau arre kolorekoa eta ertzeko hortz kopurua nerbio laterlen berdina edo txikiagoa bait da. Zurtoin zuzena eta borobila du. Azala gaztetan gris-argi leuna eta zahartzean longitudinalki zartatzen dena. Adaburu biribil eta zabala du, gutxi adarkatzen dena. Hosto erorkorrak, oposatuak, konposatuak eta bertizilo apikaletan paraturik ditu. Inparipinatuak dira, hau da, foliolo kopuru bakoitia dute; 9-13. Folioloak lantzeolatuak, oinarritik biribilak eta punta finean amaituak dira. Ertza zerratua dute eta hortz kopurua nerbio kopurua baino handiagoa da. Hostobegiak handiak, beltzak eta ikusgarriak dira. LORATZE lehenbiziko aldiz, hogei urteko adinetik aurrera loratzen dira, eta loreak txikiak izaten ditu, apetaloak eta ia beltzak. Udaberrian ernetzen zaizkio, hostoak atera aurretik. Loreak hostoak baino lehenago irtetzen dira aurreko urteko adarretan eta ez dute ez kalizarik ezta korolarik ere. Espezie dioikoa da, eta fruitua hegal lantzeolatu bat da, kolore berdekoa. Multzoak osatuz paratzen da, luku zintzilikarietan. ERABILERAK: hostoak eta adaskak onak dira abereentzako; oso kalitate oneko ikatza lor daiteke bere egurratik, oso erregai ona dena. Herraminten kirtenak eta txalapartaren makilak egiteko balio du.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitza, hazkunde azkarrekoa eta bizi laburrekoa. Zutabeeite hedatua du, eta berrogei metroko garaiera irits dezake. hosto erorkor eta konposatuko zuhaitzen artean lizarrak ondoko ezaugarri bereizgarriak ditu; azal gris eta zarkatua du oin zaharretan, ez du arantzarik, hostoak oposaturik eta adarretan bertizilotan paraturik ditu. Hosto-begiak hosto oinarrian, beltz eta handiak dira (botoien antzekoak). Ezaugarri honek bere familiakoa den Fraxinus angustifoliatik (Lizar hostotxikia) desberdintzen laguntzen digu,
80
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
81
FAMILIA: OLEAZEOAK Baso ustiapenerako, haranen hondoan landatu behar dira 3 x 3 metrotako landaketa marko batekin. Lizarraren zura oso elastikoa da, zuntz luze eta gogorrekoa -ezin hautsizkoa omen da-, eta oso erabilia izan zen Erdi Aroan lantzak fabrikatzeko Horrexegatik izaten lizar-sail landatuak gaztelu eta gotorlekuen inguruetan. Gaur egun, zur hori erreminta-kirtenak, eskiak, arraunak eta altzariak fabrikatzeko erabiltzen da. HABITATA: hosto erorkorreko basoetan hazten da, lurzoru heze, sakon eta freskoetan. Haltzadietan eta baso mistoetan ondo hedatzen den espeziea da,
bertan alde argitsuetan garatzen da. Harizti azidofilo ertzetan ere aurkitu dezakegu. Espezie heliofiloa, kolonizatzailea eta 100 urtez bizi daitekena da. Europa da jatorriz. HEDAPENA: Mediteraneoaren arroa inguratzen duten herrialdeetan aurkitzen da, iritsiz Europako iparralderaino eta Asiako mendebaleraino. Basoko mendel eta soiluneetan, hesari eta sastrakadietan bizi ohi da, zuru fresko samarretan, aukeran karekizko substratu eutrofoetan. Euskal Herrian orokorra da, ugariagoa isurialde mediterraneoan karraskalen eta erkameztien giroan; baina leku aridoenetan erriberako basoetan babesten da eta mendi garaienetan falta da. BESTELAKOAK: Euskal kulturaren landare magikotariko bat da. Gomendagarria da baserriaren aurrekaldean Lizar bat izatea babesle gisa. San Juan gauan, adaska bat jarri behar da atean eta aurreko urtekoa sutan erre. Mitologia germanikoan, sakratutzat hartzen zuten Yggdrasill izeneko lizar bat, jakinduriaren arbolatzat baitzeukaten. Autore batzuek izen generikoa grekozko phraxix "hesia" hitzetik eratortzen diote, garai batean hesi moduan erabili izanari erreferentzia eginez; beste batzuek, berriz, latinezko fraxinus "xabalinea, gezia" hitzetik, zuraren antzinako erabileari erreferentzia eginez. Excelsior espezifikoak garaierari egiten dio erreferentzia, beste lizar batzuetatik bereizteko.
82
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
83
FAMILIA: OLEAZEOAK
OLIBONDOA (Olea europaea)
eta azaroaren azkenaldera edo abenduan biltzen dira. ERABILERAK: beraren egurra horiska iluna da, hari arre-gorriskakoa, oso gogorra eta trinkoa, sarritan ura baino dentsitate handiagokoa; ebanisterian eta tornerian estimazio handikoa da; ongi lantzen bait da, pulimentu ona hartuz; sutarako ere bikaina da eta kalitate oneko ikatza ematen du. HABITATA: Euslak Herrian badira aspaldiko albisteak diotenak bazela Nafarroako hegoaldean eta Bizkaiko kostaldeko zenbait puntutan, baina gaur egun ezin izan da halakorik konfirmatu. Olibondoaren (var. Europaea) kultiboa arrunta zen oraintsu arte lurraldearen erdiz hegoaldetik, baina gaur egun atzeraka doa, leku askotan arbolak ipurditik atera bait dira hedadura handiko zereal-laborantza mekanizatuaren mesedetan. HEDAPENA: arraza arrunta var. Sylvestris, izenekoa da (basa-olibondoa); Mediterraneoa inguratzen duten lurraldeetan bizi da, arte, erkametz eta artelatzen artean adota haien degradazioaren ondoreneko sastrakadien osagai; sarritan zuhaiska itxuranmurriztuta geratzen dira, adaska zurrun eta arantzakaraz hornituta, baina olibondo kultibatuaren gisako zuhaitzak ere egin daitezke.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz ez oso garaia, altueran 10 m artekoa, adaburu trinko eta biribildukoa, 1.000 urterik gora bizi daitekeena. Azal arre-griseska duen enbor lodia, oin adintsuetan bihurritu eta okertuta geratzen dena. Adaska indartsu eta zuzenak, azal leun hauskarakoak. Hostoak ia-eseriak, iraunkorrak, 20-80 x 10-20 mm. luzanga-lantzeolatuak, mukronatuak, berde-griseskak gainaldetik eta zilarkarak azpialdetik, bertan dauden ezkatatxo zerratuei esker. Loreak oso txikiak, zuriak, hostoen galtzarbeko panikuletan bildatua; kaliza kapa-formakoa eta haren gingilak oso laburrak; hodi laburreko korola, gingilak izar eran irekita dauzkana. Beraren fruitua oliba da, erromataren garaian ere ezaguna eta "drupa" deitua, hezur gogor bakarreko fruitu mamitsuak, izendatzeko terminoa. Hostoak sendabelar gisa erabiltzen dira odol-tentsioa jaisteko eta hipogluzemiante bezala. Olibak mingotsak izaten dira eta jan aurretik modu askotara adobatu eta prestatu ohi dira; haiek prestsatuz ateratzen da oliba-olioa, hainbat eta hainbat aplikazio dituena, nola dietetikan, hala medikuntzan eta industrian. LORATZE: maiatzean eta ekainean da; olibak udazkenean heltzen dira
84
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
85
FAMILIA: OLEAZEOAK
GAUTXU HOSTOESTUA (Pyllirea latifolia)
ERABILERAK: bere egur gogorrak, pisutsuak, trinkoak eta erraz apurtzen denak, oso ikatz ona ematen du. Hostoak eta fruituak aho- zauriak sendatzeko erabiliak izan dira. HABITATA: eskualde mediterraneoaren erdiz mendebaldetik dago banatuta; karraskalen eta artelatzen giroko sastrakadietan bizi da, berdin zaio edozein substratu, baina klima bigunak behar ditu, izotz gogorrik galbekoak. Sabakaneta mediterranearrekoa izanik, bere iparraldeko ingurunea zaintzea komeni da, bere landare-asoziazioa betetzen duten beste landareekin batera. HEDAPENA: Euskal Herrian erdiz hegoaldetik azaltzen da sakabanatuta eta isurialde kantauriarreko zenbait enklabe babestutan.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto larrukara eta berde iluneko landareen artean, Gartxua berezia da oposaturik paraturik dituelako. Honez gainera, garrantzitsua da, bi hosto mota izateagatik; zurtoinaren oinaldean kokatzen direnak oso zabalak, oinaldean bihotz formakoak eta ertz zerratuarekin; goikaldean kokatzen direnak, aldiz, estuagoak eta ertza zerradura minimoarekin dute. Drupak ez du muturreko txortenik. 15 metrotako altuera, izaten duen zuhaiska. Zurtoina nahiko zuzena da, azala gaztetan leuna eta grisaska du, baina geroago ezkatatu egiten da. Hostoek, gainaldetik berde bizia dute eta azpialdetik aldiz argiagoa. Lantzeolatuak eta obatu-lantzeolatuak dira, oinaldean daudenak zabalagoak eta bihotz-formakoak dira. Larrukarak, sinpleak eta oposatuak dira. Lore txiki eta horial ditu eta fruitua drupa globularra da. LORATZE: martxotik maiatzera loratzen da eta fruituak udan edo udazkenhasieran heltzen dira. Lorezaintzan gero eta erabiliago den espeziea da. Elite dotorea eta hostoen kolore iluna, oso ondo doa enborraren gris kolorearekin. Baserri-lorategientzako oso aproposa. Bertakoa den espezie honek ez dauka zer inbidiatu landare exotikoei. Kontrakoa, paisaiarekin bat dator eta iraupen handiagoa du ardura gutxiago eskatuz.
86
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
87
FAMILIA: OLEAZEOAK
JAPONIAKO LIGUSTROA (Ligustrum japonicum)
Izen generikoa latinezko ligare "lotu" gitzetik datorkio, eta adarrei garai batean ematen zitzaien erabilerari egiten dio erreferentzia; espezifikoak, berriz, jatorri geografikoari. HABITATA ETA HEDAPENA: jatorriz Japoniakoa eta Koreakoa, oso zabaldua dago, eta maiz kultibatzen da hostotzaren apaingarritasunagatik eta inausteko duen erresistentzia handiagatik, horrek lorategi txikietan erabiltzeko aukera ematen baitu.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko arbolatxoa, hazkunde azkarrekoa, eite biribildukoa eta oso adaburu adarkatu eta sarrikoa, bost metroko garaiera irits dezakeena. Enborra azal gris berdexka batez estaila du, eta hostoak, bakunak eta obatuak, kolore berde distiratsukoak ditu. Argazkiko espezimen bikainaren "Aurovariegatum" barietatean, hostoak horiz jaspetuak agertzen dira. Loreak, zuriak eta usaintsuak, udaberrian ateratzen dira, lukuetan multzokatuak.
LIGUSTRUM OVALIFOLIUM IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaiska, altueran 3-4 artekoa, adar leun berde-horiskak eta guztiz ilegabeak dituena,Hostoak ia beti iraunkorrak, baina negu oso gogorretan erortzen direneak. Loreak zuriak, usaintsuak, eratuz panikula axilar edo terminalak, zabalak eta lasaiak, guztiz ilegabeak; korolaren hodia gingilak baino 2-3 aldiz luzeagoa, Biak kolore beltz distiratsukoak. LORATZE: ekainetik abuztura bitartean loratzen da. HEDAPENA: jatorriz Japoniakoa da; oso ongi jasaten du arramozketa eta horregatik oso erabilia da heskai poligonalak eraikitzeko, eta horrela aurki daiteke ia jardin guztietan, etorbide eta pasealekuetako medianetan etab. Hainbat arraza desberdin ere lortu dira, hosto urrekolorekoak edo zuriz azpatuak, etab.
Ligustrum ovalifolium.
88
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
Japoniako ligustroa.
89
FAMILIA: ULMAZEOAK
ZUMAR HOSTOZABALA (Ulmus glabra)
taninotan aberatsa da. HABITATA: Europakoa da jatorriz. Gehienbat, muino heze edo itzaltsuetan eta mendiko erreketan hedatzen zen, baia "zumarren grafiosia" zabaldu ondoren -1920an agertu zen gaitz hori, Ceratocystis ulmi ondoak eragina eta zumarren azalean izan ohi den kakalardo batek transmititua-, zuhaitz handi asko hil dira, eta gaue egun, oso murriztua dago berezko habitatean. Maiz landatu izaan da hirietan, erresistentzia handia baitio hirietako poluzioari. HEDAPENA: ia Europa guztian eta Asiako mendebaldean aurkitzen da banatuta, zoru emankor eta sakoneko ugaranak okupatuz edo baso hostozabal mistoetako partaide izanez, bakarka nahiz talde txikiak osatuz, baso-masa hedatsurik inoiz ere eratu gabe. Euskal herrian hau da, dirudienez, berez bertako zumar bakarra; isurialde kantauriarrean aurkitzen da gehienbat ibai-bazter eta trokarteetan, baina ez da falta mediterraneoan ere, ibai handien ibilguari jarraiki ibarbaso eta zumardietan parte hartuz.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitza, hazkunde azkarrekoa eta adaburu zabalekoa, hogeita hamar metroko garaiera irits dezakeena. Enborra azal gris zilarkara eta liso batez estaila du, et ilundu eta pitzatu egiten zaio adinarekin. Hostoak eliptikoak eta obalatuak ditu, puntan bukatuak, oinalde asimetrikoak -hori da zumarren ezaugarria- eta ertz zerratukoak. Gainaldean kolore berde iluna du, eta azpialdea iletsua eta argiagoa da. Izen generikoa, ulmus, erromatarrek eman zioten, eta zumarra definitzen du. Izen espezifikoak, glabra "lisoa", espezimen gazteen azalari egiten dio erreferentzia. LORATZE: udaberrian loratzen da, hostoak erne aurretik. Lore ugari izaten ditu, multzo esferikoetan elkartuak, eta, gero, fruitua ateratzen da, hegalduna eta erdian hazi esferiko bat daukana. ERABILERAK: zura, gogorra, erresistentea eta malgua, oso estimatua da zurgintzan, altzarigintzan, dekorazioan eta eskulturan. Honen hostoek ere balio dute aziendak bazkatzeko, eta azala
90
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
91
FAMILIA: ULMAZEOAK
ZUMAR HOSTOTXIKIA (Ulmus minor)
biltzen dira zenbait lekutan aziendak bazkatzeko eta aspaldiko garai bateanhosto samurrak barazaki giza jaten ziren. Azala, taninotan aberatsa izaki, astringente bezala arabili izan da. Gainera, ornamentazioan oso estimatua izan da. Baina grafiosi gaitzak eraginda berau ordeztu beharra etorri da beste zuhaitz edo gaitzarekin jarkikorrago diren zumar batzuekin, hala nola Siberiako zumarra. HABITATA: berez clima epeletakoa den espezie hau ibai-bazterretako zoru fresko eta sakonetan bizi ohi da batipat. HEDAPENA: Europako parte handi bat, Afrikako iparraldea eta Asiako mendebaldea dira bere bizileku; dena dela, antzinatik kultibatua izan denez, ez da erraza bere jatorrizko banaketaarea zehaztea. Gaur egun, gezurra badirudi ere, ez da uste berezkoa denik Penintsula iberiarreko leku gehienetan bertan herri indoeuroparren hegoalderanzko migrazioekin sartu izango zen, Bronce Aroan, zuhaitz honen hostoak azienden janaritarako erabiltzen bait zituzten haiek. Euskal Herrian zuhaitz arrunta da gaur egun eta sakabanatuta aurkitzen da bai ugaran eta heskaietan bai kale eta parkeetako sail landatuetan.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: garaiera handiko zuhaitza, 40 m-rainokoa, adaburu zabal, biribildua edo pixka bat irregularra duena. Enbor lodi eta zuzena, eta honen azala latza, luzetarako gailur elkar-gurutzatuetan zartatua. Adaska meheak, kolore arreskakoak eta batzuetan suberifikatuak. Hostoak bakunak, txandakatuak, obobatuoblantzeolatuak, zimurtsuak, kolore berde ilunekoak, gainaldean ilegabeak eta azpialdeko 7-12 nerbio-pareen galtzarbean ile zurizko mototsekin, oinean biribilduak edo moztuak eta asimetrikoak, ertzean behin edo bitan zerratuak. Loreak, aurreko urteko adasketan iaeserita dauden glomerulu biribilduetan elkartuta, kolore berdeska edo arregorriskakoak. LORATZE: otsail-martxoan loratzen da eta fruituak martxo-bukaeran eta apirilhasieran heltzen dira; beraz, haziak hostoak erabat garatu aurretik sakabanatzen dira. ERABILERAK: egurra kolorez arre gorriska, haziera-eraztunak oso nabariak ditu,lantzeko samurra eta bustian usteltzen zaila; estimatua da altzarigintzan, tarimak eta hezetasunean egon behar duten piezak egiteko, untzigintzan etab. Bere hostoak gaur egun ere era-
92
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
93
FAMILIA: TAXAZEOAK
HAGINA (Taxus baccata)
dute, hostoen eta hazien toxikotasunagatik. Espezifikoa, baccata, latinezko bacca "baia" hitzetik dator, hazia biltzen duen ariloak baiarekin duen antzari erreferentzia eginez. LORATZE: neguaren bukaeran edo udaberriaren hasieran loratzen da eta fuituak urte bereko udren azkenaldera edo udazkenean heltzen dira. ERABILERAK: bere egur oso gogor eta trinkoa, ebanisterian eta tornerian oso preziatua izan da; hau izan da arrazoia, duen birsorkuntza motelarekin batera, espezie honen erregresioarena. Landarezaintzan, oso apaingarria delako erabiltzen da, hala bakarka landatuak nola hesiak eratuz. Bereziki ondo erantzuteen dio inausketari, eta, horrek forma geometriko eta silueta dekorabibo bariatuak dituzten hesiak egiteko aukera ematen du. HABITATA: jatorrizko eremu naturala oso zabala da, eta barruan hartzen ditu Afrika, Asiako hego-mendebala eta Europa. Urteen joan-etorrian, ordea, zuraren ustiapen intentsiboaren kausaz, basoetako leku ospeletan sakabanatutako ale batzuetara murriztu dira. Berdin zaio edozein substratu. HEDAPENA: Europako partetik handienean, Asiako mendebaldean eta Afrikako iparraldean aurkitzen da. Gure herriko mendietan sakabanatuta aurkitzen da, salbu Nafarroako hego-erdialdean; dena dela, ez du ia inoiz populazio zabal samarrik eratzen.
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko zuhaitza, tamaina ertainekoa, hazkunde azkarrekoa eta oso bizi luzekoa. Konoeite hedatua du, eta hamabost metroko garaiera izatera irits daiteke. Enbor lodia eta lisoa du, kolore arre purpurakoa. Hostoak toxikoak dira, linearrak eta puntazorrotzak, berde ilunak gainaldetik eta argiagoak azpialdetik. Bi errenkadatan paratzen dira kimuaren albo banatan, eta zortzi bat urte iraun dezakete zuhaitzean. Loreak, arrak zein emeak, txikiak eta horiak dira, eta oin diferenteetan ateratzen dira. Fruituak oin emeetan bakarrik ernetzen dira. Hazi toxiko bat daukate pozoi indartsu bat dute, taxina-, arilo mamitsu gorri batez inguratua, zuku likatsu eta azkretsua duena. Fruituaren parte ez toxiko bakarra ariloa da, eta hartatik elikatzen dira txoriak. Gaue egun, ez da koniferoen artean sailkatzen, fruitua ez baita konoa. Oso bizi luzeko espeziea da, eta aurkitzen dira mila urtetik gorako adina duten aleak. Zur gogorra baina kurbatzen erraza du, eta lehengo mendeetan, arkuak eta baleztak fabrikatzeko eta tailuak eta grabatuak lantzeko erabili zen. Izen generikoari dagokionez, denak ez datoz bat jatorria determinatzerakoan. Izan ere, autore batzuk grekozko taxis hitzetik eratortzearen aldekoak dira, hostoak, ilaretan paratzeko erari erreferentzia eginez; beste batzuek, berriz, grekozko toxicos "pozoia" hitzetik eratortzen
94
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
95
FAMILIA: MORAZEOAK
PIKONDOA (Ficus carica)
tzuten zuhaitz hori, eta espezifikoa latinezko carica "pikupasa" hitzetik, fruituari erreferentzia eginez. LORATZE: udaberrian loratzen da. Ernalketa gera dadin intsektu himenoptero baten laguntza behar da, Blastophaga grossorum, arrautzak pikondoaren lore emeetan jartzen dituena, beste pikondoetako lore arretatik dakarren polenarekin haiek ernalduz. Dena dela, pikoak formatzeko ernalketarik behar ez duten barietate partenokarpikoak hautetsi dira eta haien kultiboa zabaldu da. ERABILERAK: bere egurra arina, arola, biguna, eta hezetasun aldaketekin azkar usteltzen denetarikoa da. Halaber, zura erregai gisa kalitate txarrekoa izanda, interes gutxikoa dela esan dezakegu. Fruituak aldiz, interes handikoak dira gordinik zein lehortuta jan bait daitezke. Konfitura, mermelada, mazedonia, edari, pastelak etab…egiteko ere erabiltzen dira. Pikondoaren esnea zauriak sendatzeko eta hostoak beira garbitzeko erabili izan dira. HABITATA: baratze eta soroetan oso ugaria den espeziea da, hala ere gune basatiagoetan ere arrunta da. Nahiago izaten ditu harkaitzezko zonak, eta sarritan ikusten da horma zaharren babesean hazten ere. HEDAPENA: epezie hau Asiako hegomendebalekoa da jatorriz, baina
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: pikondoa hoberen ezaguten den zuhaitzetariko bat da, bere zapore honeko fruituagatik. Fruituez gain bere azalak leun eta grisaska, hosto handi larrukarak eta jariatzen duen esneitxurako zukua, ere dira identifikatzeko ezaugarriak. Hosto erorkorreko zuhaitz txiki edo zuhaiska, oso adarkatua eta adaburu zabal eta irregularrekoa. Enbor labur, lodi eta adaska zaluak ditu. Ile luzeak eta hostoak erortzean utzitako zikatriz handiez estaila. Azala leuna eta grisaska du. Azalan sortutako zauriek esneitxurako xuku txuria jariatzen dute oso bereizgarria dena. Hosto handi eta palmatilobulatuak, ingerada biribilekoak, larrukarak eta azpialdean ile ugariz ornitua. Hosto txandakatuak adarraren amaieran paratzen direnak, eta ez oinarrian. Ezaguna den pikoa, udare-formako errezeptakulo mamitsua da, barnean fruitu ñimiñoak daramatzana. Animaliek pikoa jatean, sarritan fruitu ñimiño hauek sakabanatzen dituzte. Pikoa, infruteszentzi jangarria, uda amaieran galdu egiten da baldin eta negu leuneko urtea izan bada. Pikondo batzuk aldiz fruitu belaunaldi bat ematen dute (uztapikoak) arbola gainean negua igarotzen dutenak eta udaren hasieran heltzen direnak. Izen generikoa latinezko ficus hitzetik datorkio, izen horrekin izendatzen bai-
96
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
Mediterraneo guztian naturalizatu da, erromatarren garaitik. Berez inolako asoziaziorik ez badu ere, haltzadi, harizti, baso maisto edota garai erregresiboetan dauden basoetan
aurki dezakegu, errez naturalizatzen den espezie bat da. Euskal Herrian ia alde guztietan aurkitzen da barreiatua eta sarritan kultibatzen da.
97
FAMILIA: BETULAZEOAK
URKIA (Betula alba)
itxura dotorea dela eta, lorategi eta parkeak hornitzeko erabili da. Zura, tonu argikoa, paper-orea fabrikatzeko erabiltzen da; hala ere, garai batean, lanabeseak eta eskalapoiak egiteko ere erabiltzen zen. Barruan dauzkan olio esentzialak direla medio, zurak oso ondo hartzen du su, eta oso estimatua da egurretarako. Europako Iparraldean, hangoa baita jatorriz, edari apartsu bat ateratzen dute haren izerditik: urkizerbeza. Orobat izan da oso zuhaitz estimatua herri-medizinan, propietate diuretikoak eta arazgarriak dituztelako haren izerdiarekin, azalarekin eta hostoekin prestaturiko ukendu eta infusioek. Prestakin homoepatikoetan ere erabiltzen da. Autore batzuek izen generikoa, Betula, latinezko battuo "zigortu" hitzetik eratortzen dute, aditzera emanez garai batean ohitura zela haren adarrak erabiltzea eskoletan umeak zigortzeko. Beste batzuek, berriz, zeltikozko beth "zuhaitza" hitzetik deribatzen dute. Izen espezifikoak, pendula, adarren itxura zintzilikariari dio erreferentzia. HABITATA: uriak harriarteak, baso soilduak eta hainbat baso erorkorren ordezko komunitateak kolonizatu ditu. Harizti azidofiloetan, lurzorua silizeoa den baso mistoetan, lurzorua eraitsi, lurbiziren bat edota demasako baso mozketa eman deneko ingurunetan, ondo hazten da. Hau itzala ematen dioten espezierik ez dagoelako da. Honela
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitza, hazkunde azkarrekoa eta eite dotoreka, hogei metroko garaiera irits dezakeena. Adaburu estua du, kono zorrotzaren formakoa, adar zintzilikariekin. Urrundik ikusita, ezaugarri garrantzitsuenak itxura piramidala eta azala zuri-leuna dira. Hurbildu ahala azalak dituen zirrinda ilun horizontalak bereiz daitezke. Hauek azala kentzean agertzen dira. Hostoek, itxura triangeluarra, oinarria aurreruntz okertua eta udazken garaian horiska kolorea dute. Hosto erorkorrak, sinpleak eta aobatu subtriangeluarrak dira. Hostoek oinarria aurrerantz okertua, peziolo luzea (2 cm) eta parakera txandakatua dute. LORATZE: udaberrian loratzen da, gerba arrak hostoak baino lehenago agertuz. Fruituak uda amaieran edo udazken hasieran heldu egiten dira. Hasieran hazkuntza oso arina du baina adinarekin gutxituz doa. Sustraiak azalekoak dira eta lurzoru zati handian zehar hedatzen dira. Hondar-lurrak atsegin ditu eta istildutako lurzoruak onartzen ditu baldin eta iraunkorrak ez badira, baina oso lehorrak edota trinkoak direnean ez da ageri.100 urte inguru bizi daiteke, -30º C-tako tenperaturatan eta altitude tarte oso zabalean (0 - 2000 m). Garrantzi handikoa da lurzoruak eusteko eta zuhaitz gutxiko inguruneetan. ERABILERAk: hazkuntza arina eta
98
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
espezie honek baso txikiak era ditzake; "urkidiak", Harizti eta baso mistoen barnean, substrato heze eta azidofiloetan ageri dira. HEDAPENA: ia Europa osoan eta Asiako parte handi batean dago hedatuta, substratu silizeo eta hezearen gai-
nean batipat. Euskal Herriari dagokionez, isurialde kantauriar guztian eta mendialde piriniarrean aurkitzen da, harriartean, baso soilduak eta hainbat baso hostoerorkorren ordezko komunitateak kolonizatuz.
99
FAMILIA: BETULAZEOAK
URRITZA (Corylus avellana)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: berez zuhaiska da baina behin eta berrriz inausten badugu zuhaitz itxura har dezake. Forma basatia oinarritik oso adarkatua da eta ez du zurtoin nagusirik. Adaburua zabala eta dentsoa du. Azala gaztetan arre-gorriska eta adinarekin gris ilun kolorea hartzen dihoa. Hostoak handiak, alde bietan pubeszenteak, txortendunak eta oinarrian bihotz-formakoak ditu. Hosto erorkorrak eta azpialdetik argiagoak dira. Ertz zerratua eta adarrean zehar parakuntza txandakatua dute. Fruitua behealdetik biltzen inbolukru hostokara agertzen da. Banaka edo gehienez lauko taldetan hazi daitezke eta iraila-urrian heltzen dira. Loreak gerba modukoak dira; arrak zintzilik eta emeak tente agertzen dira. LORATZE: negu betebetetan loratzen da, urtarriletik apirilera bitartean, eta hurrak abuzturik urrira heltzen dira. ERABILERAK: gizakiok bertatik hurrak eskuratzen ditugu. Baina, ekologikoki garrantzi handikoa da, ezponda eta erreketan burutzen duen euste lanagatik. Dituen adar zuzenak oso preziatuak dira, bere hostoak eta azala idorgarri gisa eta lore
arrak izerdiarazle erabiltzen dira. Esaten dute San Juan gauan moztutako adarrak uretan jartzen baldin badira, makilik sendoenak izaten direla. Antzina, druidek erabiltzen zituzten (mailaren arabera espezie bat edo bestea eramaten zuten). Igarleek maiz erabiltzen duten makila da, gehien bat urbilatzaileek, beren mugimenduak ura dagoenaren seinale bait da. HABITATA: ingurune hezeak, fresko eta ospelak atsegin dituen espeziea da. Udalerrian dauden hosto erorkorreko basoetan agertzen da. Ugaria da haltzadi, harizti eta baso mistoetan. Euskal Herriko ia ezponda eta erreka gehienetan aurki dezakegun zuhaiska da, hosto handi eta zurtoin ugari dituena. Udazkenean bere fruituak, hurrak, ikus daitezke. HEDAPENA: Ia Europa osoan eta Asiako mendebaldean dago banatuta, baso hosteororkorren oihanpe eta mendelen parte osatuz, jeneralean leku itzaltsu eta freskoetan. Euskal Herrian ugaria da iparraldeko zonan eta urritu egiten da hegoalderantz, trokarte Iaiotzetan babestuz, Ebroren haraneko behealdean erabat desagertzeraino.
100
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
101
FAMILIA: BETULAZEOAK
HALTZA (Alnus glutinosa)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: beti erreka eta ibaien edota hezetasun handiko lurzoruetan hazten da. Hosto erorkorreko zuhaitzen pinaburuak dauden lurzoruetan aurkitzen dira. Hostopunta kamutsa eta sarritan hostoruntz sartuta izateagatik bereizgarria da. Itxura: 20-25 metrotako altuera lor dezakeen zuhaitza, enbor zuzen eta lodia, diametroan bi metro artekoa. Gaztea denean adaburu piramidala eta adinarekin biribildu eta irregularra izaten dena. Zurtiona: enborraren azala, gaztetan, leuna eta disdiratsua da, arreberde kolorekoa, gero zartatu eta ilundu egiten dena. Hostoak: sinpleak eta erorkorrak dira, parakuntza sistematiko txandakatua dute eta hostoaren gainaldea azpialdea baino ilunagoa. Azpialdeko nerbio-galtzarbeetan ilemototsez hornituak (pubeszentzia). Itxura borobildua izaten dute eta punta kamutsa. Hostoak ApirilaMaiatza artean garatzen dira eta udazkenean berde jarraitzen dute erori egiten direnerarte. Fruitua: udazkenean heldu egiten da. Oso bereizgarria da zurezkoa eta pinaburu gisakoa izateagatik. Bizitzaluzeera: Ertaina, oso gutxitan betetzen du mendea. LORATZE: urtarril-maiatzean loratzen da eta fruituak udazkenean hel-
tzen dira. Landare honek badu bere garrantzi ekologikoa, bere sustraiek atmosferako nitrogenoa finkatzeko duten gaitasunari esker urbazterrak eta ezpondak erraz kolonizatzen ditu. Lurzoru neutro edo azidoak nahiago ditu baina beti hezetasun handikoak. Haltza erein nahi badugu, udaberrian hilabete bat itxaron beharko dugu hozitu dadin. Bat metroko altuera minimoa eta argitasun ugari behar du birlandatua izateko. Hazkuntza arina du enborra errez kimatzen da. ERABILERAK: egur arina du. Airean azkar usteltzen den arren, ia ia haritza bezain iraunkorra da uretan. Egurrak, beroa ematen duen arren, arin kontsumitzen da, bero ahalmen gutxiko ikatza bolbora egiteko erabili da. Denboraz gorriska jartzen den zura taila eta tornuetan erabiltzen da. Azala tanino ugarikoa da, eta honegatik astringente gisa eta oilozorrien kontra eraginkortasun handiz erabiltzen da. Espezie honetaz gain, erabili ohi da ornamentazioan eta baso-birpopulaketan beste haltz bat, inoiz basati bihurtzen dena, Korsika eta Italiako hegoaldekoa jatorriz, Alanus cordata. HABITATA: espezie dominatzaileena eta esanguratsuena da, "Alisa Eutrofa Cantabrica"-ir izena ematen diona. Haltzadia egoera onean dagoenean zuhaitz espezie bakarra izan daiteke. HEDAPENA: sarri azaltzen da
102
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
zuhaitz hau Europako eta Asiako parte gehienetan eta Afrikako iparraldean, eratuz parte gehienetan eta Afrikako iparraldean, eratuz arbolailarak ibai-bazterretan eta, inoiz, masak ere bai hezetasun freatikoa
duten mendi-hegaletan. Euskal Herrien, erabat hedatuta dago isurialde kantauriarrean eta urrituz doa mediterraneoan; baina ez da guztiz desagertzen, ibai handien ugaranean mugatuta gertatuz.
103
FAMILIA: BETULAZEOAK
XARMA
(Carpinus betelus)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitza, piramideeite hedatu, adarkatu eta trinkoka, hazkunde motelekoa eta oso bizi luzekoa. Hogeita hamar metroko garaiera irits dezake itzal oneko tokietan. Enbor adarkatua eta azal gris argia du, eta zura, gogorra eta iraunkorra, maiz erabiltzen da pianoetako mailuak fabrikatzeko. Garai batean, ordea, gurdietako gurpilen erdigunerako erabiltzen zen, berebizko presioa jasan behar izaten baitzuetan. Hosto bakunak eta alternatuak ditu, obatuak, puntazorrotzak eta bitan dentatuak, oso nerbio markatuekin; kolore berde iluna dute, baina, udazkenean, horira mudatzen zaie. LORATZE: loreak udaberrian ernetzen dira. Arrak gerba zintzilikarietan elkartuak hazten dira, eta emeak baino lehen ernetzen dira. Emeak ere gerba mehe eta tente samarretan multzokatzen dira, oin berean. Fruituak, intxaur txiki baten antzekoak, braktea berde trilobulatu
batean bilduak egoten dira. Izen generikoa zeltikozko carr "zura" eta pen "burua" hitzetatik datorkio, haren zura abereen uztarrietarako erabili izanari erreferentzia eginez; betalus espezifikoa, berriz, zeltikozko beth "zuhaitza" hitzetik datorkio. ERABILERAK: bere egurra oso gogorra da eta sustrako ere estimazio handia dauka. Hostoak egosita astringente gisa erabil ohi dira. Zuhaitz hau parke eta jardinetan landatuta ere ikusten da. HEDAPENA ETA HABITATA: Europakin, batez ere erdialdean, eta Asiako hego-ekialdean dago banatuta, zoru eutrofo edo pitin bat azidoetako baso hostoerorkorretan. Euskal Herrian, bere banaketa-arearen hego-mendebaldeko mugan aurkitzen da, Pirinioen azken mendinguruetan, nola ipar-isurialdean, hala hegoaldekoan, konkretuki Aranaz eta Igantzin, Bidasoaren haranean, hauek dira Penintsula iberiarrean ezagutzen diren leku bakarrak.
104
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
105
FAMILIA: SALIKAZEOAK
MAKALA (Populus nigra)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz handia altuera handia lor dezakeena. Zurtiona zuzena, azala gaztetan grisaska eta leuna du baina luzetara arin zartatu egiten da. Hostoak erorkorrak dira eta parakuntza txandakatua dute. Bai gainazala bai azpialdea berde kolorekoa da eta ez dute ilerik. Loreak gerba erako infloreszentziatan antolatuta daude; emeak luzeagoak, finagoak eta meheagoak dira arrak baino. Fruituak kapsula itxurakoak dira eta haziak ile kotoikaraz estaliak daude. Espezie honek ez ditu makalek normalean azpialdetik agertzen dituzten ile zuriak (Populus albak); hostoek ertza zeharargitsua, puntako amaiera fina eta oinaldea aurreruntz okerturik dute, ez dute inolako ilerik. Nahiko esanguratsua da ere zurtionak daukan ilun kolorea. LORATZE: otsail-martxoan loratzen da eta haziak apiril-maiatzean heltzen da. Ekologikoki garrantzitsua da, erreka eta ibaien ezpondak eta ertzak babesten dituelako. Gainera, alerik zaharrenak eta gehien bat lepatuak direnetan (zurtoineko adarrondotik edo gunetik kimatzen zaie, egurra eta kimu berriak eskuratzeko) animali komunitate interesgarriak bizi dira; zurtoin hutsetan babesa bilatzen duten ornodun handiak ere egoten dira. Hauen artean hegaztiak, Apo-hontza (Otus scops); mamalio
haragijaleak, Katajineta (Genetta genetta), Lepazuria (Martes foina), Ipurtatsa (Mustela putorius) eta Basakatua ere aurki ditzakegu. ERABILERAK: atal guztietatik oso erabilia den espeziea da; bere egurra paper pasta egiteko erabiltzen zen eta gaur egun zurgintzan erabiltzen da. Bere hostoak eta adar finak, abereentzako sorobelar gisa eta adar lodiak erregai gisa erabiltzen dira. Bere hazkuntza arina, itxura liraina, eta adar-adasken bitartez daukan birsorketa erreza dela eta, lorezaintzan erabilia da. Gaur egun hazkuntza handiagoa daukaten espezieek ordezkatzen daudelarik. Basoko espezie bezala ere ordezkatua izan da; bere familiako Populus canadiensis adibidez, itxura zuzena eta etekin ekonomiko handiagoa duena. Bere egurra biguna eta arina da, erresistentzia gutxikoa eta hauskorra HABITATA: ibaien ertzean bizi ohi da, ibarbaso, haltzadi eta sahastien baitan; sarritan ikusi ohi da ezponda eta bizkargune freskoetan, urtegien ertzean eta, kultibatua, bide eta errepideen alboan; zoru solte eta arinak guztatzen zaizkio, maila freatikoa azaletik hurbil daukatenak, eta argi-eskakizun handikoa denez, ez du onartzen beste zuhaitzen itzalik. Haltzadi eta sahastietan agertzen da, hezetasun handiko guneetan eta ibai bazterretan (sako-
106
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
nera handikoak badira ere). HEDAPENA: Europako parterik handienean, Asian eta Afrikako iparraldean dago banatuta; dena dela, aspalditik kultibatuak izan diren beste espezieetan bezalaxe, zaila da honen kasuan ere bere jatorrizko banaketa-
area zehaztea; ez dirudi bertakoa Penintsula iberiarrean, aspaldiko hultibo bidez sartua baizik. Euskal Herrian bertako geografía guztian zehar aurkitzen da sakabanatuta eta tamaina handiko oinak ikusten dira ibai gehienen ertzean zehar.
107
FAMILIA: SALIKAZEOAK
ITALIAKO MAKALA (Populus nigra italica)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitz dotorea, oso hazkunde azkarrekoa eta zutabe-eitekoa, estilizatua eta adar tenteekikoa, hogeitia hamar metroko garaiera irits dezakeena. Enborrak okre ilunetik beltzera bitarteko azala du, pitzatua. Hosto erorkorrak ditu, biribilduak eta diamante-formakoak. Berde distiratsuak dira, eta urre-tonu batera mudatzen dira udazkenean. Barietate honetako zuhaitzak arrak dira, loreak, kolore gorrikoak, gerbetan biltzen dira, udaberriaren bukaera aldean. LORATZE: otsail-martxoan loratzen da eta haziak apiril-maiatzean heltzen da. ERABILERAK: zura kaxak, pospoloak eta paperorea fabrikatzeko erabiltzen da. HABITATA: oso ugari aurkitzen da Arabako ibar-basoetan eta erriberetan, baita Oria Ibaiaren goialdean ere. Landarezaintzan, apaingarri moduan kultibatzen da, duen eite
dotoreagatik, adaburu puntazorrotzagatik -den baino garaiago irudiarazten baitueta hostotza dotoreagatik. HEDAPENA: irangoa da jatorriz, baina gero, Europa osoan barrena hedatu zen. Zuhaitz kultibatu gehienak Lonbardian hazitako ale batetik datoz, eta hortik barietatearen izena.
108
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
109
FAMILIA: SALIKAZEOAK
LERTXUNA (Populus tremula)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: tamaina ertaineko zuhaitza, altueran 20 m artekoa, adaburu zabal, biribildu eta ez oso trinkoa duena. Enborra zuzena eta zilindrikoa eta azala leuna gaztetan, oinean arrailatua adineko aleetan, kolore huskara edo horiska-arreskakoa; adar erekto-patenteak eta adaskak biribilduak, ilegabeak edo ile gutxikoak; begiak zorrotzak, pixka bat liskatsuak. Hostoak meheak, suborbikularrak, 3-8 cm luze puja laburretakoak, puntan kamutsak edo, batzuetan, zorrotzak, oinean moztuak eta ertzean irregularki dentatu-krenatuak; ilegabeak adinarekin, goinaldean kolore berde bizikoak eta argiagoak azpialdean;albotik zapaldutako txorten luze batetik zintzilik egonik, haizeak jotzean dardaraz jartzen dira. Gerbak sexubakarrak dira eta hostoen aurretik jaiotzen dira landarearen oin desberdinetan. LORATZE: otsailetik apirilera loratzen da; haziak apiriletik ekainera bitartean barreiatzen ditu haizeak. HABITATA. Ez dubasorik eratzen, bakarka edo talde txikietan bizi ohi bait da zona fresko eta hezeetan, sarritan mendi-hegal harritsuetan aitzindari gisa arituz edota hainbat basotako soilune eta mendeletan, batez ere hostoerorkorren artean. ERABILERAK: bere egurra biguna, zuria eta arina da, generokideetan estimatuena, baina nekez lortzen du zerrarako behar den tamaina; pospoloak,
hortzetako txotxak, jostailuak etab. egiteko erabiltzen da; paper-pastarako ere badu estimazioa, baina ez du basomasa handirik eratzen eta horregatik ezin da asko ustiatu. Hostoak azienden neguko saraletarako erabiliak izan dira eta begiak medikuntzan, hemorroideen tratamenduan. Zuhaitz apaingarri bezala ere estimatua da, haizearekin hostoek mugimendu oso polita egiten dutelako eta udazkenean kolore politak hartzen diztelako, baina badu eragozpen bat, bizitza nahiko laburrekoa izatea, nekez iristen bait da ehun urtetara. HEDAPENA: Europako eta Asiako parterik gehienetan eta Afrikako iparraldean dago banatita. Euskal Herrian, oso ugaria ez bada ere, han-hemenka sakabanatuta aurkitzen da, batez ere erdiz iparraldeko pagadi eta hariztietan; hegoaldeko mutirrean bakarrik falta da.
110
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
111
FAMILIA: SALIKAZEOAK
ZURZURIA (Populus alba)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitza, hazkunde azkarrekoa, hono-eite edo zutabeeite hedatukoa, oso kementsua eta hosto ugarikoa, hogeita bost metroko garaiera irits dezakeena. Enbor zuzenekoa, azal gris pitzatua du, beltza oinaldean. Hostoak aldakorrak ditu, kimu kementsuak lobulatuak baitira, astigarraren hostoen antzekoak, eta kimu motzenak lobulatu eta ondulatu samarrak. Tonu berde ilunekoak dira gainaldetik eta zuri zilarrekoak eta iletsuak azpialdetik, eta horira mudatzen dira udazkenean. Loreak, kolore grisekoak, gerba zintzilikarietan paratzen dira, eta fruituak kapsula txiki batzuk izaten dira, barruan haziak kotoi zuri moduko baten bilduak edukitzen dituztenak. Azkar hazteak, berrogei urterekin iristen baitu hogei metroko garaiera, zura ustiatzeko basoberritzeetan erabiltzea faboratzen du; batez, ere, ibaiondoetan. Izen generikoa latinezko arbor populoi esapidetik datorkio, eta "herriaren zuhaitza" esan nahi du; izen hori eman zioten erromatarrek, zuhaitz hau maiz kultibatzen baitzuten garai hartan. Izen espezifikoak hostoen azpialdearen kolore zuriari egiten dio erreferentzia. Nabarmentzea merezi duen ezaugarri garrantzitsu bat da ezen, hostoak estaltzen dizkion tegumentuari esker, eguratseko hautsaren finkatzaile
bikainak direla, eta airea garbitzen laguntzen duela hiribarruetan. Horregatik dira paregabeak errepideen ondoan landare-hesiak eratzeko. LORATZE: otsailetik apirilera loratzen da eta haziak udaberrian zehar sakabanatzen dira. ERABILERAK: berebiziko hostotza duelako, apaingarri moduan erabiltzen da landarezaintzan. Hostoen azpialde zilar-kolorekoa zeru urdinari gailentzen zaio, eta bereziki dotorea da eguzkiaren izpiak hostoetan barrena filtratzen direnean edo haizeak hostoei eragiten dienean. Bere zuria, arina eta biguna da, elastikotasun gutxikoa eta ale zakarrekoa, zurgintzan etapaper-pastarako erabilia. Bestalde bere sustrai-sistema ahaltsuak modu paregabean finkatzen du lurzorua; horregatik zuhaitz egokia da ibaien ugaranak eta bazterrak babesteko, klima bero eta argitsuetan. HABITATA: uste denez, Europako hegoaldean eta Asiako mendebalean du jatorria. Zoru gizen eta hezeetan bizi ohi da, klima lehor eta argitsko eskualdeetan, bereziki ur-ibilguen ertzean, ibarbaso ibai-bazterreko basoen osagai. HEDAPENA: banaketa oso zabalekoa da eta Europako erdialde eta hegoaldetik Afrikako iparralderaino eta Asiako erdialderaino hedatzen da; dena dela, ez da batere erraza berezko banaketa-area zehaztea, izan ere
112
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
antzinatik izan bait da landatua eta erraz bihurtzen da basati. Euskal Herrian erdiz hegoaldean mugatzen
da eta bertan deforestazio hain bortitza jasaten ari diren ibarbasoen parte garrantzizkoa osatzen du.
113
FAMILIA: NOMBRE
ZUME NEGARTIA (Salix babylonica)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: espezie honen identifikazioan (beste zuhaitz basatiekiko) bere hazkuntza eta moldapen ezaugarriak dira, ornamentaziorako suspertzen duen interesaz gain. "Negrarti" izena, ia lurra ukitzeraino zintzilikariak diren adar luzeei sor die. Ezaugarri hau askkoz ere nabariagoa da beste espezie baten, non adaskak zuzenak baino askoz kurbatuagoak diren. Hosto galkorreko zuhaitza, silueta nahastezinekoa, delikatua. Adar malguak eta zintzilikariak ditu, ia lurra ukitzera iristen direnak, eta hamabi bat metroko garaiera irits dezake. Enbor adarkatua eta azal arre-ilun kolorekoa duena. Hostoa gainaldetik berde iluna da eta azpialdetik berde-urdinska, hala ere, urteko adaska gazteek kolore berde-horiska ematen diote zuhaitzari. Loreak hostoekin aldi berean garatzen dira eta 2-4 cm-tako gerbatan. Izen generikoa, Salix, litekeena da zeltikozko sal "hurbil" eta lis "ura" hitzetatik etortzea, zona hazeetan hazteko joera baitu. Espezifikoa, babylonica,. Eskualde horretakoa zelako uste okerragatik eman zitzaion. LORATZE: udaberrian loratzen da, eta lore arrak eta emeak oin diferenteetan ernetzen dira: arrak horiak eta gerbetan multzokatuak, eta emeak berdeak. Fruitua kapsula berde bat da, irekitzen denean hazi zuriak eta zetadunak askatzen dituena. ERABILERAK: bere interesa ornamen-
tala da, dudarik gabe. Landarezaintzan, siluetaren izaera apaingarriagatik kultibatzen da. HABITATA: ez du inolako landare asoziazio konkreturik, espezie aloktona izanik oraindik naturalizatu barik dago. Hala ere, haltzadi eta sahastietan agertzen da baldintza edafiko optimoak konpartitzen dituztelako. HEDAPENA: Asiakoa da jatorriz, ziurren ekialdekoa (Txina) eta Mesopotamiakoa bere izenak adieratzen duen moduan. XVII Mendean Europarra ekarri zen helburu ornamentalarekin. Enbor gazte eta adasketatik ondo hozitzen den espeziea da. Leku "baztertuetan" dauden aleek, jatorri artifiziala edo birsorkuntza naturala duten ez dakigu.
114
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
115
FAMILIA: SALIKAZEOAK
AHUNTZ-SAHATSA (Salix caprea)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txikia, altueran 11 m artekoa, sarritan oinetik adarkatua; adar egariak, erekto-patenteak edo, batzuetan, kurbatuak; azala zartatua, kolorez arre-griseska; azalaren azpoko egurra ildaska irtenik gabekoa; adaskak lodiak, biribilduak, ez-ildaskatuak, zuri-iledunak hasieran, ilegabeak bigarren urtean; begiak handiak, luzanga-konikoak, puntan kanporantz kurbatuak, arregorriskak, pubeszenteak berritan baina berehala soilduz. Hostoak handiak, 511 x 2-6 cm, zabalki obatu eta obatuluzanga bitartekoak, oinean biribilduak punta kurbatuarekin; ertza osoa edo krenatu-horztuna; zetadunak gaztetan gainaldetik, gerora ia erabat galtzen dute pubeszentzuia kolore berde iluna hartuz, azpialdean tomentu griseskak irauten du; nerbiazioa ongi markatua da eta dauzka 6-9 albonerbio pare, erdiko nerbioarekin angelu ia zuzena osatzen dutenak; txortena luzea, 1-2 cm-koa, pubeszentea edo ilegabea. Estipula semikordatuak, horztunak, iledunak. LORATZE: otsailetik apirilera loratzen da eta haziak berehala sakabanatzen. ERABILERA: bere egurra da Europako sahats guztietatik gogorren eta
trinkoena eta nekazaritzako lanabesetarako erabiltzen da. Azalak % 70 tamaino dauka eta Europako iparraldean, haritzik ez dagoen lekuetan, larruak ontzeko erabiltzen da. Liberrarekin sokak egin daitezke eta bere arba aziendentzako bazka preziatua izaten da, bereziki ahuntzentzat, makalaren antzeko konposizioa duelarik. Gainera ornamentazioan erabiltzen da, adaska bidez ugalduz, eta bere adarrak saskigintzan usatzen dira. HABITATA: zoru lehorrak ongien jasaten dituen sahatsetako bat da; bizi ohi da baso hostoerorkorren mendel eta soiluneetan, eta gainera sahatsak egon ohi diren leku hezeetan, trokarte eta erriberetan. HEDAPENA: Europako eta Asiako alde gehienetan aurkitzen da hedatuta, Japoniaraino iritsiz. Zoru lehorrak ongien jasaten dituen sahatsetako bat da. Euskal Herriari dagokionez, sakabanatuta aurkitzen da beti, masa dezenterik eratu gabe; isurialde atlantikoko erdiz ekialdean da usuena, urrituz doa mendebalderantz eta pixkanaka galduz hegoalderantz, klima mediterraneoaren eragina nabaritu ahala.
116
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
117
FAMILIA: SALIKAZEOAK
ZUME ZURIA (Salix alba)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: altueran 10-20 m artekoa, adaburu luzeki obatu edo irregularrekoa. Urrundik ikusita zikar koloreko distiren antzekoak ikusten dira. Zurtoin sendo eta zuzena, metro batetako diametroa iritsi daitekeena. Zuhaitzaren arabera, dituen adarkadura ugariak 1 m-tako altueran hasi daitezke. Azala urteekin aldakorra da; oin adintsuetan luzetarako zartadurak agertzen dira eta zuhaitz gazteetan azalak duen gris-berdeska kolorea geroago arre-grisaska bihurtzen da. Hosto sinple eta parakera txandakatua dute. 6-10 cm- arteko hosto luze eta lantzeolatuak dira. Punta biak luzetara bukatuak. Azpialdeak itxura zilarkara du ile zetakarez estaila bait dago. Gainaldeak aldiz, ez ditu hainbeste ile. Loreak: hostoekin batera garatzen dira (apirila-maiatza). Infloreszentzia gerbatan garatzen da, bai eme zain ar. Bertatik fruitua ageriko da, kapsulatan. Bakoitzak zenbait hazi txiki izango ditu, ile fin kotoikaraz inguratuak daudenak. Ile hauei esker haize bidezko zabalkuntza errezagoa gertatzen da. Ibai, erreka eta urtegietatik hurbil egotea eta hostoek azpialdean dituzten ilemototsek ematen dioten itxura zuriska, identifikaziorako oinarrizko ezaugarriak dira. Hurbiletik, zurtoin sendo, luzetara-
ko zartadurekin eta zenbaitetan zulatuta dagoela konturatuko gara. LORATZE: martxotik maiatzera loratzen da eta berehala heltzen dira haziak haizearekin sakabanatuz. ERABILERAK: bere egurra pospoluak eta hortz-zotzak egiteko baino ez da erabiltzen. Alabaina, garrantzi handikoa da bere presentziak ematen duen babesa ezponda eta ibai ertzeetan. Bere izen zientifikoak adieratzen duen bezela, Salix, zumeetatik azito azetil salizilikoa eskuratzen da. Honegatik zuhaitz hauen kimu gazteak eta hostoak mastekatzea ona da buruko mina kentzeko. Ardo eta arraultzarekin eginiko enplastua jarriz hazteria sendatzeko erabili izan da. HABITATA: haltzadi eutrofikoetan ageri ei da, gehien bat beheko aldeetan eta erreken haran zabaletan. Beste zumeekin batera "sahastiak" osotzen dituzte, hauetan Salix atrocinerea-rekin batera espezie garrantzitsuena da. HEDAPENA: Europako parterik gehienetan, Asian eta Afrikako iparraldean aurkitzen da, era naturalez edo kultiboaren bitartez. Euskal Herrian ongi hedatua dago, baina populazio hedatsurik inoiz eratu gabe, ur-ibilguen ertzean, nola isurialde atlantikoan, hala mediterraneoan.
118
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
119
FAMILIA: SALIKAZEOAK
TXINAKO SAHATS BIHURRITUA (Salix matsudana “Tortuosa”)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: txinako sahats bihurritua, "herensugearen atzaparra" ere izendatua, hosto galkorreko zuhaitza da, hazkunde azkarrekoa eta itxura bihurritu berezikoa. Hamabi metroko garaiera irits dezake. Ezaugarririk karakteristikoena eta definigarriena adarrek eta hostoek dituzten bihurdurak dira. Hostoak kolore berde distiratsukoak dira, eta negu-hasiera arte irauten dute zuhaitzean. LORATZE: maiatza loratzen da. Izen espezifikoa Sadahisa Matsuda japoniar botanikariari eskainia da, eta zuhaitz honen barietatearen izeneak, tortuosa, adar karakteristikoei egiten die erreferentzia. HABITATA: zume negartiaren familiako forma hibrido bat da, eta Txinako iparraldean du jatorria. Landarezaintzan, zuhaitz apaingarri moduan kultibatzen da, duen silueta bereziagatik. Izan ere, oso dekoratiboa gertatzen da; batez ere, neguan, hostoak erori direnean.
120
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
121
FAMILIA: SALIKAZEOAK
SAHATS ILUNA (Salix atrocinerea)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: tamaina ertaineko zuhaiska edo zuhaitz txikia, altueran 10 metro artekoa. Sustraia izugarri adarkatu eta azaleratzen da; honegatik inausten ez bada, urteak pasata ez zaio zurtoin nagusirik desberdintzen. Adaburua ez da oso trinkoa eta berde-horiska kolorea du, azalak duen arre ilun kolorearekin errez desberdintzen dena. Zurtoina nahiko zuzen hazi eta arin adarkatzen da zuzenak diren adarretan. Hostoak nagusiak direnean gainaldean ilegabeak eta berde ilun kolorekoak dira. Azpialdetik aldiz, ile kurbatuek irauten dute eta kolore grisaska izaten du. Parakuntza txandakatua dute, erorkorrak eta nahiko lodiak dira. Lantzeolatuak eta puntaldean zabalxeagoak dira. Fruitua kapsula da eta ile zuriskaz estaila dago, barnean hainbat hazi izanda. Loreak gerba erako infloreszentziak dira eta udaberrian hostoak baino lehenago agertzen dira. Salix caprearekin erra dezakegu, baina Salix atrocinerearen hostoek, luzeera zabaleraren bikoitza baino handiagoa daukate eta punta zuzena. Salix capreak aldiz, punta lateralki kurbatua du eta
luzeerak zabaleraren bikoitza eskas gainditzen du. Euskal Herrian Salix caprea eskasagoa da eta itxura zuhaiskara du. Espeziearen karakterizaziorako gakoa S. atrocinereak, hostoaren azpialdean nerbaduran agertzen dituen burdin koloreko ileak dira. LORATZE: urtarriletik apirilera loratzen da eta haziak apiriletik maiatzera sakabanatzen dira. ERABILERAK: adar zurrunak eta begi ugari ditu, honegatik ez dira saskigintzan erabiltzen. Lurzoru degradatuetan duen babes eta kolonizatzaile funtzioak dira azpimagarrienak. HABITATA: zuhaitz gabeko eta lurzoru irregularrak kolonizatzen dituen espeziea da. HEDAPENA: Europako mendebaldean dago banatuta, Ingalaterrara eta Afrikako iparraldera ailegatuz. Hau da Euskal Herrian ugarien aurkitzen den sahatsa, batez ere isurialde kantauriarrean; giza ekintzak lagunduta leku berriak kolonizatzen ditu bertan, hala nola, zabortegi, desmonte, ezpondoa, zona deforestatuak, etab; isurialde mediterraneoko zona lehorrenetan, ordea, hezetasun freatikoa duten ibarbaso eta erriberako zuhaiztietan babesten da.
122
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
123
FAMILIA: SALIKAZEOAK
ZUME HAUSKORRA (Salix fragilis)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txikia, altueran 8-10 m-koa, adaburu zabal eta biribildua duena. Adineko adaskak lustredunak, luzeak eta hauskorrak, batez ere adarkatzen diren gunean. Enbor zuzena eta batbateko amaiera duena, berau urtero lepatu egiten da zumea eskuratzeko. Berezko itxura duenean, Getxon gutxitan ikusten dena, adar lodiagoak eta adarkatuagoak ditu. Adar hauetatik zenbait zume adaska irtengo dira, oinarrian oso hauskorrak direnak. Azala gris-arrea du, adinarekin zartatu eta zimurtzen dena. Hosto erorkorrak, txandakatuak, lantzeolatuak eta ile gabeak adinekoak direneak. Punta lapranean estutuak daude. Lore arrak zein emeak unisexualak diren gerba erako infloreszentzietan elkarturik daude. Fruitua, hainbat iledun hazi biltzen dituen kapsula da. Hostoak luzeniki lantzeolatuak, punta lapranean estutuak (punta heltzean estutu egiten da). Salix trianda espeziearen hostoak laburki eta bapatean akuminatuak dira barne angulo kamutsa osatuz. Salix alba eta Salix atrocinerea espezieek ez bezala, ez du ilerik agertzen ez gainaldean ezta azpialdean ere. Adarkatze puntuetan
adaskek duten hauskortasuna eta hauek erortzeko joera ezaugarri bereizgarriak dira. Espezie honek sustraitzeko erreztasun handia du. Maiz,lurrera erortzen diren adarrek sustraia garatu eta ale berria hozitzeko gai dira. LORATZE: martxotik maiatzera loratzen da eta haziak apiriletik ekainera bitartean sakabanatzen dira. ERABILERAK: egurra biguna eta arina du, sutarako ez da kalitate honekoa baina bizkor egiten du su, bere ikatzetik bolbora fabrikatzen da. Zuhaitz honek ustiapen bakarra du; adasken erabilera zumea eskuratzeko. Ikuspuntu ekologikotik, ibai eta ezponden ertzak babesten ditu. HABITATA: ibaien ertzean bizi ohi da, ibarbaso eta sahastien osagai, eta zenbait zona hezetan. HEDAPENA: ia Europa osoan eta Asiako parte handi batean bizi da eta Amerikan ere sartua da. Euskal Herrian arruntagoa dirudi erdiz iparraldeko ibaien ertzetan, baina hegoaldeko ibai handietako sahastietan ere azaltzen da. Populazio hauetako batzuk izan litezke aspaldiko kultiboetatik eratorriak eta zaika da berezko lekuak zeintzuk diren jakitzea.
124
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
125
FAMILIA:TILIAZEOAK
EZKI HOSTOZABALA (Tilia platyphyllos)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz sendoa, altueran 30 m artekoa; enborra mardula eta zuzena; eta azala griseska, leuna gaztetan, gerora luzetaraka zartatua. Hostoak 6-12 cm bitartekoak, obatuak, puntan bapatean akuminatuak, erregularki zerratuak; ilegabeak gainaldean eta azpialdean ile zuriskaz hornituak, batez ere, nerbioen galtzarberean. Loreak 1-6ko zima zintzilikatuetan. Fruitua 7-10 mm-koa, biribildu eta piriforme bitartekoa, 5 saihets nabarmenez hornitua eta oso iletsua. LOREATZE: udaren hasieran loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira. ERABILERAK: egur biguna du eta tailatzeko paragabea; loreak eta brakteak infusio sedante bat egiteko biltzen dira; azalak ezaugarri basodilatatzaile eta antiespasmodikoak ditu eta soka-
gintzarako zuntza ateratzeko ere erabil izan da. HABITATA: trokarte, arroil eta amildegitan bizi ohi da, baso mistoen parte osatuz, kararri-substratuetan batipat. HEDAPENA: Europako erdialde eta hegoaldean hedatzen da, eta Euskal Herri osoan dago sakabanatuta, hegoaldeko muturrean salbu.
126
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
127
FAMILIA:TILIAZEOAK
EZKI ZILARKARA (Tilia tormentosa)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitza, eite bikainekoa eta adar tenteekikoa, hogeita hamar metroko garaiera irits dezakeena. Enbor grisaxka du, azal liso batez estaila, adinarekin zimurtzen zaiona. Hosto bakunak ditu, biribilduak, oinaldean bihotz-formakoak maiz, dentatuak eta punta labur batean bukatuak. Gainalde berde iluna dute, eta azpialdea, oso karakteristikoa, zuri iletsua. LORATZE: udaren erdialdean edo bukaeran loratzen da, eta loreak, oso perfumatuak, kolore hori argikoak dira. Izen generikoa erromatarrek esleitu zioten, baina ezezaguna da haren jatorria. Espezifikoak, tormentosa, hostoen azpialdea estaltzen duten
ilupa edo tomentuei egiten die erreferentzia. ERABILERAK: zur biguna du, oso estimatua jostailuak, kutxak eta ontziak fabrikatzeko. Ezki-loreen infusioak, "tila" ezagunak, propietate sedatiboak ditu, eta antzina, katarroak eta gibeleko gaitzak oneratzeko erabiltzen zen. Bitxia bada ere, lore horiek hilgarriak dira erleentzat, efektu narkotiko bortitza eragiten baitiete. HABITATA: Asiako hego-mendebalekoa eta Europako hegoekialdekoa da jatorriz. Apaingarri moduan kiltibatzen da, hostoen azpialdeko zilar-koloreagatik, efektu bereziki ederra baitute haizeak kulunkatzen dituenean. Oso hedatuta aurkitzen da gure herrihirietako plaza eta parkeetan.
EZKI HOSTOTXIKIA (Tilia cordata)
IDENTIFIKAZIO ETA EZAUGARRIAK aurrekoaren antzeko zuhaitza da, baina hosto txikiagoak ditu 3-10 bitartekoak, gainaldean ilegabeak eta azpialdean, batez ere nerbio-galtzarbeetan, ile gorriskaz jantziak. HEDAPENA: ia Europa osoan bizi da, aurreko espeziaren antzeko baldintzetan: Euskal Herrian ez da hura bezain sarria eta isuriade kantauriarreko populazio batzuetara murritzen da haren presentzia.
128
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
Ezki zilarkara.
Ezki zilarkara.
129
FAMILIA: AZERAZEAKOAK
ASTIGAR ZORROTZA (Acer platanoides)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitza, hazkunde azkarrekoa, eite tentekoa oso adaburu hostotsukoa, hogei metroko garaiera irits dezakeena. Enborra zuzena du, azal gris eta leun batez estalia. Hostoak erorkorrak eta palmatilobatuak ditu, bost lobuluak, hainbat hortzetan bukatzen direnak, punta luze eta lerdenekin, kolore berde bizikoak. Argazkian ageri den "Crimson King" barietatean, hostoen tonua gorri bizia da, eta laranjaturantz mudatzen da udazkenean. Fruituak, astigarretan ohi denez, samarak dira: hazi txiki biribilak, hegal handi batzuekin, paperak bezalatsuko trinkotasuna dutenak. Platanoides izen espezifikoak platanoaren (Platanus) hostoekin duen antzari egiten dio erreferentzia. LORATZE: apirilean loratzen da, hostoak jaio aurretik, eta fruituak udazkenean heltzen dira. Herriko superstizioan, esan ohi sa zuhaitz honek sorginengandik babesten gaituela, eta, horregatik, Europako herrialde batzuetan, ateak eta leihoak haren adarrekin apaintzen zituzten. ERABILERAK: bere egurra zuri horiska edo gorriska izaten da eta oso gogorra, ebanisterian eta zurgintzan estimatua. HABITATA: zoru gizen eta freskoak behar ditu eta sarri landatzen da
zuhaitz apaingarri gisa. HEDAPENA: Europako alde gehienetan eta Asiako mendebaldean banatua, Penintsula iberiarrean ez da berezkoa erdialdeko Pirinioetan izan ezik. Euskal herriannahiko sarri azaltzen da, antza denez naturalizatua, isurialde kantauriarreko haltzadi eta hariztietan. Astigar zorrotza, jatorriz, Asiako eta Europako hego-mendebalekoa da.
130
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
131
FAMILIA: AZERAZEAKOAK
ASTIGAR ARRUNTA (Acer campestre)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txiki edo ertaina izaten da, altueran 20 m artekoa, eta dauzka adaburu trinkoa eta adar lodia, zartatua eta ezkatatsua, kotxotsua. Adarren azala kortxotsua, luzetaraka idaskatua. Adaska gazteak gorriskak, zauritzean latex zuria dariela. Begiak txikiak, arreak, eta haien ezkatak hostokarak, berdeak oinean eta arreak puntan. Hostoak luzeki peziolatuak, sarritan lodiak eta koriazeo samarrak, 3-8 cm, palmatuak, edukiz 3-5 gingil, sakonak eta kamutsak, ertzean 2-3 hortzekoak, oinean kordatuak; berdeak, argiagoak azpialdean, pixka bat iledunak gaztetan, ileak galdu eta glabro bilakatuz adinarekin alde bietan. Infloreszentziak korinbosoak, tenteak, kanduetan pubeszenteak, hostoekin batera garatzen direnak; lore berdeskak, ia beti sexubakarrak, kaliza eta korola ongi garatuak eta iledunak; 8 estanbre, harizpietan ilegabeak. Fruitua normalean pubeszentea, eta haren hegalak mintzaireak, kokaera oso dibergentean, ia 180 graduko angelua eratuz, oinean gutxi estutuak. Bere egurra horiska edo gorriska izaten da, trinkoa, gogorra, zaila eta dentsitate ertainekoa; estimazio handia du zurgintzan eta tornerian, erreminta-girtenak, altzariak, etab. egiteko. Sutaraklo ere erregai ona da. LORATZE: apirilean eta maiatzean loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira.
EZAUGARRIAK: bere egurra horiska edo gorriska izaten da, trinkoa, gogorra, zaila eta dentsitate ertainekoa; estimazio handia du zurgintzan eta tornerian, erreminta-girtenak, altzariak, etab. egiteko. Sutarako ere erregai ona da. HABITATA. Europa, Asia eta Afrikako iparraldean dago hedatuta. Basoen parte osatuz bizi da, bereziki hostoerorkorren artean, hala nola, haltzadi, harizti, pagadi etab.etan, edota heskai eta mendeletan. Berdintsu zaio edozein substratu, hala ere aukeran zoru freskoak eta, areago, hezeak maite ditu. Ez du masa handirik eratzen, oin banakoetan edo arbolaunada txikietan azaltzen da. HEDAPENA: astigar zorrotza, jatorriz, Asiako eta Europako hego-mendebalekoa da, Euskal herrian zabalki banatuta dago eta bakarrik falta da hegoaldeko heren aridoan eta mendi garaienetan.
132
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
133
FAMILIA: AZERAZEAKOAK
EIHAR ITALIARRA (Acer opalus
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txikia, altueran 7 m artekoa, adaburu irregularra eta barreiatua duena. Enborreko azala hasieran leuna eta griseska, bilakatuz gerora lodia, zartatua eta ezkatatsua, arre-horiska. Adarrak patenteak eta adaskak arre-gorriskak. Begiak lodiak eta biribilduak, griseskak, tomentudunak. Hostoak larrukarak, tamaina aldakorrekoak, handienak 8-10 luzean, palmatuak, edukiz 5 gingil gutxi sakonak, orriaren erdiraino iristen ez direnak, ertzean irregularki dentatu edo zerratuak; berdeak eta pixka bat lustredunak gainaldetik, mateak eta zurbilagoak azpialdetik; gaztetan ileluzeak azpialdean, adinarekin nerbioetan eta galtzarbeetan bakarrik gertatzen dira ileak; txortena luzea. Lore gutxiko korinbo ia-eseriak, zintzilikariak, pedizelo luzeak eta ilegabeak dituztenak, eta hostoen aurretik garatzen direnak; loreak berde-horiskak, ilegabeak, sexubakarrak edopoligamoak; 5 sepalo eta petalo askeak, 8 estanbre, diskoaren barneko aldean lotuak. Akenio biribilduen disamara, hegalak oinean pitin bat estutuak, eratuz elkarrekin angelu zorrotza edo, areago, izanik pitin bat konbergenteak.
LORATZE. Martxoan eta apirilean loratzen da; fruituak udazkenean heltzen dira. ERABILERAK: bere egurra zuntz fin, homogeneo eta astunekoa da, zuri-gorriska edo arrosa, ongi pulimentatzen dena; kalitate onekoa izaki, zurgin, tornero eta ebanistek estimatzen dute. Dena dela, hain urria izanda, ez du balio ekonomiko handirik. Sutarako ere egur ona da. HEDAPENA ETA HABITATA: bere banaketa-area Europako hegomendebaldera mugatzen da, Alemaniako mendebaldetik hasi eta Ebroko haran erdi-goikoraino. Jeneralean bakarka edo unada txikietan bizi ohi da, leku harritsuetan, haitzebakien oin, arroiletako erlaiz, etab.etan, aukeran kararrizko substratuetan, pagadiko, ametz ilaundunaren basoko edo erkamezti-karraskaleko giroan. Erraz kimutzen da zepatik eta aisa jasaten du beste zuhaitz handiagoen estaila, eginez berak ere itzal trinkoa. Euskal Herrian mendi piriniar eta prepiriniarretan aurkitzen da, mendebalderantz Arabako hegoaldeko mendizerretaraino irits, eta ugaria inoiz izangabe, mendigoi guztiak zipriztintzen ditu, bereziki erliebe zakarreko kararrizkoak; haietako batez zuhaitz honetatil hartu du bere izena, “Sierra de Illón”.
134
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
135
FAMILIA: AZERAZEAKOAK
NEGUNDO ASTIGARRAGA (Acer negundo)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitza, tamaina txikikoa eta garapen azkarrekoa, hamar edo hamabi metroko garaiera irits dezakeena. Enbor tentekoa eta oso adaburu adarkatukoa, azal grisa eta bertikalki pitzatua du, kolore gris marroixkakoa. Gaineko astigarrek ez bezala, haiek hosto lobulatuak baitituzte, Negundo astigarrak hosto oposatuak, inparipinatuak eta ertz zerratukoak ditu, kolore berde distiratsukoak gainaldetik eta mateak azpialdetik. LORATZE: espezie dioikoa da, eta loreak udaberrian agertzen dira, hostoak baino lehen, luku zintzilikarietan multzo-
katuak espezimen emeetan. Fruituak samaretan paratzen dira, astigar guztietan bezala, hegalez hornituak. EZAUGARRIAK: haren zur gogorra oso estimatua da marketeriako lanetan. Izen generikoa latinezko hacer hitzetik datorkio, eta "gogorra", indartsua" esan nahi du. Negundo espezifikoa, berriz, sanskritozko nurgundi hitzetik datorkio, Indian existitzen nurgundi hitzetik datorkio, Indian existitzen den antzeko zuhaitz baten izenari (Vitez negundo) erreferentzia eginez. HABITATA: espeziea, jatorriz, Ipar Amerikakoa da, eta hango lur hezeak habitatzen ditu, ibaiertzetan.
ASTIGAR GORRIA (Acer rubrum)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitza, garapen azkarrekoa eta eite jasokoa, jatorrizko habitatean hogeita bost metroko garaiera irits dezakeena. Enborrak azal gris iluna eta lisoa du, eta hostoek bost lobulu dentatu dituzte. Berde ilunak dira gainaldetik eta zuri urdinxkak azpialdetik, eta gorri argitsura mudatzen dira udazkenean. LORATZE: loreak udaberrian ernetzen zaizkio, eta txikiak eta gorriak dira. Fruituak samarak dira, hegal
gorrikoak. Izenen espezifikoak, rubrum, loreen koloreari egiten die erreferentzia. HABITATA: espeziea, jatorriz, Ipar Amerikako ekialdekoa da. Oso zabaldua dago han, eta, osatzen dituen basoetan, udazkeneko koloreak zeharo aldakorrak dira: eskarlata, urre-kolorea, gorrizta eta purpura. XVII. mendearen erdialdean ekarri zuten Europara, eta hostoen udazkeneko kolore bikainagatik kultibatzen da landarezaintzan, oso gorri argitsukoak baitira.
136
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
137
FAMILIA: AZERAZEAKOAK
ASTIGAR ZURIA (Acer pseudoplatanus)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz garaia, altueran 30 m artekoa, adaburu zabal, trinko eta itzal ederrekoa duena. Enborreko azala leuna, griseska, adinarekin zartatu eta ezkatatsu bihurtzen da eta plakatan askatu, platano arruntarena bezalaxe. Adarrak oso irekiak, patenteak edo erkto-patenteak. Hostoak 10-15 cm, palmatuak eta oinean kordatuak, eta haietan 5 gingil, aobatuak eta sakonak, iritsiz gutxi gorabehera orriaren erdiraino, eta edukiz ertzetan hortz lodi desberdinak, zorrotzak eta sarritan zerra baten eran kurbatuak; garatzean azpialdean duten tomentu kotoikarra galdu egiten da adinarekin eta ile bakan batzuk bakarrik geratzen dira nerbioetan; txortena luzea eta gorria. Lore ugariak, hostoekin batera edo geroxeago garatzen diren panikula zintzilikari eta meheetan; hermafroditak edo sexubakarrak, hori-berdeskak eta pedizelo luzekoak; 5 sepalo, askeak eta erorkorrak, eta 5 petalo, askeak eta luzatuak, 8 estanbreekin batera obulutegiaren azpiko disko anular eta mamitsu batean lotuak. LORATZE: apiril eta maiatzean loratzen da; fruituak udaren azkenaldera heltzen dira, baina ez dira zuhaitzetik erortzen udazkenaren bukaera edo negua irits arte.
ERABILERAK: bere egurra zuria, lustreduna, arina eta homogenoa izaten da, ebanista, tornero eta zurginek estimatua; gainera ona da sutarako eta ikazgintzarako. Enborrari edo adarrei ebaki bat egiten bazaie udaberrian, likido azukredun bat ateratzen da, edateko gozoa. Itzal-arbola gisa kultibatua izaki, barietate asko lortu dira jardingintzan, hainbat koloretako hostoak dituztenak. HABITATA: zoru fresko eta sakonetan, haran eta hegaletan, bizi ohi da, haltzadiak, hariztiak, pagadiak eta bestelako hostoerorkorren basoak zaplaztatuz, eta ez du ia inoiz arbolaunada handirik eratzen bereak bakarrik. HEDAPENA: Europako erdialde eta hegoaldean eta Asiako hego-mendebaldean aurkitzen da hedaturik; sarritan landatzen da zuhaitz apaingarri gisa eta basati bihurtu ere bai, Ipar Amerikan gertatzen den bezala. Euskal herrian nahiko sarri azaltzen da haran-hondoko baso mistoetan eta pagadietan; gaineraerruz landatzen da parke eta kamino-bazterretan, eta aisa basatitzen, horregatik, ez da batere erraza erabakitzen zeintzuk diren berezko populazioak eta zeintzuk naturalizatuak. Gure Herriko alde guztietan dago banatuta, hegoaldeko heren aridoena eta mendi garaienak sabu.
138
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
139
FAMILIA: HIPIKASTANAZEOAK
INDIGAZTAINONDOA (Aesculus hippocastanum)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitza, oso hostotsua, hogeita bost metroko garaiera irits dezakeena. Enbor mmotza du eta azal arre grisaxka, urteekin arre beltxexka bihurtzen zaioa. Bizi laburreko zuhaitza da: espezimen gutxi dira 150 urteko adina eta metro bateko gerribuelta dutenak, eta joera nabaria dute urteekin karkailtzeko. Hosto konposatuak ditu, tamaina handiko bost edo zazpi foliolo azberdinekin, ertz dentatukoak eta forma irregularrekoak. Loreak leku tenteetanparatuak hazten dira, eta fruituak, globo-itxurakoak eta arantza malgukoak, arrunki indigaztaineak esaten zaienak dira, eta ez dira jatekoak. "Indietako gaztaina" eta "itsas gaztaina" ere esaten zaio. Aesculus izena erromatarrek artea izendatzeko erabiltzen zuten, eta hippocastanum hitzak, literalki, "zaldi-gaztaina" esan nahi du, turkoen erabilera bati erreferentzia eginez, zuhaitz horren gaztainak baliatzen baitzituzten zaldien asmaatakeak arintzeko. LORATZE: udaberrian loratzen da, apiriletik aurrera; fruituak udaren azkenaldera eta udazkenean heltzen dira. ERABILERAK: zura jostailuak eta altzariak fabrikatzeko erabili izan da, arina delako eta ezpaltzen ez delako. Haziak, berriz, farmazeutikako eta kosmetikako industrietan baliatzen dira. Su-itzalgailuetako aparrak fabrikatzeko ere erabiltzen dira. Bestalde, azalak
hainbat substantzia aktibo ditu, eta zirkulazioko arazoak arintzeko baliatzen da hasien estraktua. HEDAPENA ETA HABITATA: zuhaitz honen berezko eremua Greziako eta Albaniako mendialdeetan barrena doa. "Indigaztaina" izendapen arrunta, hain zuzen ere, jatorria Ekialdeko Indietan zuelako uste okerretik datorkio. Landarezaintzan, itzal-arbola moduan erabiltzen da parke eta pasealekuetan. Sarritan, "Baumannii" barietatea kiltibatzen da, fruiturik ematen ez duena; horrela, saihestu egiten da gaztainak lurrera erortzea, paseatzaileei enbarazu egin bailiezaieke.
140
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
141
FAMILIA: LAURAZEOAK
ERRAMUA (Laurus nobilis)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: bai bere hostoak eta fruitua, bai negu osoan zehar mantentzen duen berde ilun kolore berezia lagungarri gerta dakiguke. Baina ziurren bere usain berezia izango da adierazgarriena, hainbat jakitan gozagarri gisa erabiltzen dena. Eitea: zuhahiska, 8-10 metroak nekez gainditzen dituenak. Adaburu dentso, trinko erregularra eta oro har, kolore ilunekoa. Adar tenteak, oinetik adarkatzen direnak. Zurtoina: enbor zuzena azal mehe eta leunekoa, kolorez grisaska dena. Hostoak: hosto sinple txandakatuak (luzanga-lantzeolatuak) eta ertz uhindukoak. Gainaldean distiratsu eta berde ilun kolorekoak, azpialdean aldiz, argiagoak eta ilemotots ikuskor gabeak. Fruitua: erramuaren fruitua hasieran berde koloreko drupa txikiak dira, eta beltzak heldutasunean (udazken hasieran). LORATZE: udaberriaren hasieran loratzen da eta fruituak urte bereko udazkenean heltzen dira. Sakabanaketa ornitokora du, hau da, txorien kontsumoaren bidez ematen da. Honexegatik, hegazti migratzaile eta sedentarioen udazkeneko dietan osagarri ezin hobea da. ERABILERAK: bere zura gogorragatik, baso ustiapenari dagokionez inte-
res gutxikoa da. Ez ordea bere hostoak; usaintsu, izerditsu eta estimulatzaileak direnak. Hostoak erabilera sendagarriak dituzte urdailerako, toniko, lozio insektizida, bainu-erlaxagarri eta lurrin gisa. Kantitate handitan hartzen baldin bada toxikoa izan diren beste zenbait espezie ere badira. Erramu-igandean bedeinkatzen den adaska da; purifikazio zeinu, gaixotasun eta zorigaitzen kontrakoa. Bedeinkatu ostean, ate zein leihoetan jartzen da eta etxea berria bada, punturik altuenean. HABITATA: landare termofila da eta berezkoa da kostaldeko trokarte heze eta itzaltsuetan, bai eskualde mediterraneoan bai atlantikoan. Isuarialde kantabriarreko populatzailea da, sarritan isurialde kantabriarreko artadietan, zenbait harizti-baso misto eta haltzadi kantabriarretan tartekatzen da espezie hau. Hala ere, beste zenbait landarerekin asoziaturik aurki daiteke. HEDAPENA: gure herriko isurialde kantauriarrean haltzadi, baso misto eta artadi babestuetan aurkitzen da, batzuetan arboladi txikiak eratuz. Sakabaneta ornitokoroak eta sarritan landatua izanak eragozten dute berezko populazioak eta aspaldiko edo ez hain aspaldiko landaketatik sortu direnak berezi ahal izatea.
142
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
143
FAMILIA: LAURAZEOAK
GURBITZA (Arbutus unedo)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txikia, altueran 12 m artekoa, nahiz eta normalean 5 m-tik ez pasatu; enborraren azala arre-gorriska edo arre-griseska, ezkatan eta luzeratako zirrindatan askatzen dena; puja gazteak gorriskak, latzak eta glandularpubeszenteak partez bederen. Hostoak bakunak, lurrukarak, 4-11 x 1,6-4 cm, luzanga-lantzeolatuak, jeneralean luzean 2-3 aldiz handiagoak zabalean baino, ertzean finki zerratuak edo ia osoak, ilegabeak oinaldean salbu, berde biziak eta pixka bat lustredunak gainaldean, zurbilagoak azpialdean; txortena laburra, 10 mm-rainokoa. Loreak panikula terminal zintzilikarietan; sepaloak txikiak, 1,5 mm, gingil suborbikularrekin; korola urtzeolatua, 9 x 7 mm ingurukoa, zuria, sarritan berdez edo arrosaz tindatua, eta haren gingilak laburrak eta errebolutuak. Fruitua baia biribildua, diametroz 20-25 mm-koa, papila konikoz josia, kolore horiskakoa hasieran eta gorri edo laranjatua heldutasunean. Bere fruituak jangarriak dira, baina asko janez gero, buruko mina sor dezakete eta mozkortu ere bai, ongi heltzen direnean alkohola eduki bait dezakete. Garai batean
fermentatu egiten ziren, edari alkoholdunak edo ozpina lortzeko, edota konifiturak eta mermelada egiteko. LORATZE: udazkenean eta neguaren hasieran loratzen da, aurreko urteko fruituak heltzen diren aldi berean. ERABILERAK: hostoek eta azalak taninoak dauzkate, eta larruak ontzeko erabili izan dira, eta astringente bezala ere bai, beherakoak eta disenteriaren sendagarri. Egurra erregai bikaina da eta sustraietatik estimazio oneko ikatza ateratzen da. HABITATA: klima biguna behar du, izozte gogorrik gabekoa eta berdintsu zaio edozein substratu, zoru fresko antzak eta sakonak hobeto badatozkio ere. H E D A P E N A : Mediterraneoa inguratzen duten herrialdeetan, Europako mendebaldean, Irlandako ipar-mendebalderaino hedatzen da Euskal Herriko parte gehienetan azaltzen da sakabanatuta, kostaldean ugarien, barnealdean trokarte eta mendi-hegal babestuetan gordez; artadi harizti eta karraskaletan, edo haien ordezko komunitateetan, bizi da, batzuetan arbolaunada edo sail dezenteak eratuz.
144
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
145
FAMILIA: MIMOSAZEAK
ARKATZIA (Acacia dealbata)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko eta hazkunde ezkarreko zuhaitza, eite biribildukoa. Hogei metroko garaiera iristen du berezko habitatean, baina ez da hamar metrotik gora hazten espezimen kiltibatuetan. Enbor-azala leuna eta berdea izaten du hasieran, eta beltzu egiten zaio adinarekin. Hosto bipinatuak ditu, ilupa zilarkara delikatukoak, lumaitxurakoak eta kolore berde urdinxkakoak. Zuhaitz honetan, lore horiak nabarmentzen dira, oso txikiak eta perfumatuak, luku edo mordoetan multzokatuak Acacia izen generikoa grekozko akis "punta" hitzetik datorkio, eta haren hosto arantzatsuei egiten die erreferentzia. Izen espezifikoak, dealbata “zurixka”, ilupari egiten dio errefe-
rentzia, halako tonu zilarkara bat ematen baitio hostotzari. LOTATZE: urtarriletik martxora loratzen da eta lekak uztailetik irailera bitartean heltzen dira; dena dela, gurea bezalako latitudeetan zenbait urtetan ez du ia batere fruiturik ematen. HABITATA: espeziea, jatorriz, Australiakoa eta Tasmaniakoa da. Hango ibai-erreketako erriberetan hazten da, eta zura ustiatzeko landatu ohi da. Landarezaintzan, espezie apaingarri moduan erabiltzen da, oso loraketa ikusgarria izaten baitu udazkenean eta neguan. HEDAPENA: Euskal Herrian ongi moldatzen da kostaldeko zirrindako klima suabera eta basati bihurtzen da heskari eta sastrakadietan, puja ugari emanez.
146
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
147
FAMILIA: LEGUMINOSOAK
JAPONIAKO SASIAKAZIA (Sophora japonica)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: Ezti-arbola ere esaten zaio, eta hosto galkorreko zuhaitza da, tamaina ertainekoa eta hazkunde ezkarrekoa. Adaburu biribildua du, oso dekoratiboa, eta hogei metroko garaiera iristen du berezko habitatean. Enborra azal arre grisaxka batez estaila du, oso gandor markatuekikoa da. Hosto konposatuak eta alternatuak ditu, zazpitik hamazazpira foliolo obalatu eta puntazorrotzekikoak, gainalde berde ilunekoak eta azpialde berde urdinxka pubeszentekoak. Hosto batzuk tonu horietara mudatzen dira udazkenean. Loreak, zuriak eta perfumatuak, panikula zintzilikarietan multzokatzen dira kimumuturretan, uda-bukaeran edo udazken -hasieran. Fruitua leka zintzilikari bat da. Izan generikoa arabierazko sophero hitzetik dator, horrela deitzen baitzioten zuhaitz honi. Espezifikoa enagainagarria gerta daiteke jatorri geografikoari buruz, ez baita Japoniakoa. ERABILERAK: gainera, loreak herriko botikagintzan ere erabili izan dira, dituzten propietate antihemorragikoengatik. HABITATA: espeziea Txinakoa da jatorriz. Han, lore-begiak tindu hori bat fabrikatzeko baliatzen dira, tra-
dizioz enperadorearen familiaren jantziak tindatzeko erabili izan dena. Landarezaintzan, apaingarri moduan erabiltzen da, hostotza erakargarria duelako eta berandu loratzen delako.+
148
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
149
FAMILIA: LEGUMINOSOAK
JUDASEN ARBOLA (Cercis siliquastrum)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: apaingarrizko zuhaitza, hosto galkorrekoa eta tamaina txikikoa. Adaburua zabala eta biribildua du, eta zortzi metroko garaiera irits dezake. Hosto bakuneko leguminoso bakarrenetako bat da. Hosto kordiformeak ditu, brontze-kolorekoak zuhaitza gaztea denean, eta berde urdinxka ilunak gero. Udaberriko loraketa du nabarmena; btez ere, hostoak erne aurretik gertatzen bada, kolore arrosa argiko lorelukuak osatzen baititu enborraren eta adarren ondoan. Batzuetan, ordea, loreak hostoekin batera ernetzen dira, eta, orduan, efektua ez da hain dekoratiboa. Fruituak leka luzeak eta purpura gorrixkak dira, eta, batzuetan, umotu eta handik urtebetera ere irauten dute zuhaitzean. Hazkunde motela du eta bizi luzea. Espezimen zaharrek etzateko joera dute, eta, denborarekin, adarrak gurutzatu egiten zaizkio. Izen generikoa, Cercis, grekozko Kerkis hitzetik datorkio; espezifikoa, berriz, latinezko sliliqua "leka" eta astrum" "antzekoa" hitzetatik, eta biek ere fruituaren formari egiten diote erreferentzia. HABITATA: espeziearen jatorriko lekuak Ekialdeko Mediterraneoa, Siria eta Israel dira, eta, uste denez, soldadu gurutzatuek ekarri zuten Europara, XVII. Mendean. Palestinako tradizioan,
Judasen arbola deitzen zaio zeren Judas Iskariotek Cercis batean urkatu omen baitzuen bere burua eta horregatik omen baita zuhaitz etzana. Landarezaintzan, dituen loraketa eta hostotza apartengatik erabiltzen da.
150
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
151
FAMILIA: ERRUTAZEOAK
LARANJONDOA (Citrus sinensis)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: laranjondo ezaguna hosto iraunkorreko zuhaitz txiki bat da, adaburu biribildukoa. Gehienetan, ez da zazpi metrotik gora hazten. Hostoak zabalak eta eliptikoak ditu, eta hostopuntak, batzuetan dentatuak, kolore berde ilun eta distiratsukoak ditu. Loreak, zuriak eta usain gozo eta finekoak, udaberrian ernetzen dira, multzo txikietan paratuak. Laranjondoaren bi espezie ezaguten dira: laranja gozoka (Citrus sinensis) eta laranja mingotsekoa (Citrus aurantium). Laranja gozoko arbola da zitrikorik hedatuena, eta haren fruitu estimatuak, laranjak, globo-formakoak dira, mami gozokoak, azal mikatzekoak eta oso zukutsuak. Laranja mingotseko arbola, normalean, apaingarri moduan kultibatzen da, eta haren hosto, lore eta fruituek aplikazio medizinalak izaten dituzte. Laranja-loreak oso estimatuak izaten dira tonikoak prestatzeko, hala nola Karmengo ura (laranja-loreko ura eta melisa), zorabioen kontra baliatua, eta laranja-loreko ura (propietate antiespasmodikoak eta hipnotiko samarrak dituena), lasaigarri moduan erabilia, bai eta esentziak fabrikatzeko ere perfumegintzan eta gozogintzan (nabarmentzekoa da errege-erroskoaren elaborazioa,laranja-loreen esentzia baitarama). Izen generikoa, Citrus, grekozko kytros
hitzetik datorkio, eta espezie baten izenari egiteen dio erreferentzia: limoiondoari, hain zuzen. Laranja gozokoaren sinensis izen espezifikoak Txinako jatorriari egiten dio erreferentzia; laranja mingotsekoaren aurantium izenak, berriz, fruituen urre-koloreari. HABITATA: laranjondoa, jatorriz, Asiakoa da, eta Indiatik barrena ekarri zuten Europara, XIII. Mendean. Oso hedatua dago Mediterraneo aldeko herrialde beroetan. Horien artean, bereziki famatuak dira Valentziako eta Murtziako komunitateetako laranjadiak.
152
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
153
FAMILIA: TAMARIKAZEOAK
TAMARIZA (Tamarix gallica)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaiska edo zuhaitz txikia, oso adarkatua eta altueran 5 metrora hel daitekeena. Zurtiona, adar malgu, mehe eta ugarietan adarkatzen da. Klimatologia zorrotzak edota haizeak gogorjotzen duen aldetik eta eguzkiak ematen ez duen aldeetan adarrak lehor egoten dira. Azal ilun-are eta zartatua du. Hosto oso txikiak, ezkata lantzeolatu formakoak eta berde-argi kolorekoak. Loreak ere txikiak dira, zuri-larrosak eta galburu luzatuetan taldekatzen dira. Fruitua, kapsula obal-piramidala. Kostaldeko parke eta lorategietan oso arrunta den zuhaiska. Sarritan, duen hostoagatik altzifrearekin erratzen da baina milazkak duen itxura askoz irregularragoa eta okerragoa da. Euskal Herrian bere familiakoa den Tamarix africana ere aurki daiteke; lore dentsoago, kolore biziagokoa eta petalo handiagoak dituenak. Tamarix gallica beti hosto erorkorrekoa da eta hauetako batzuk aldiz iraunkorrekoak. Izen generikoa latinezko Tamarice ibai tarrakonensearen izenetik dator, hango urertzean hazten baitzen. Espezifikoak Europako jatorriari egiten dio erreferentzia, Afrikako beste espezie batzuetatik bereizteko. LORATZE: maiatzetik ekainera bitartean loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira. ERABILERAK: nagusiena, lurzoruen
babesa da; gaiztasun handiko lur, ibaien ezponda eta erreketarako gomendatzen dira. Bere familiako beste espezie batzuekin batera (Tamarix africana eta Tamarix canariensis) ornamental gisa erabiltzen da. HABITATA: itsasoko gazitasunak kostaldean ezarritako landaredi-zirrindaren osagaia da. Gatzak azaleratzen diren guneetan, paduretan eta ibai handien bazterretan beste espezie batzuekin batera ere agertzen dira. Nahiz eta lurzoru mota mugatzailea ez den, lurzoru silizeoak nahiago ditu. HEDAPENA: Mediterraneoko mendebalean eta Afrikako iparraldean du jatorria, eta hango itsasertzeko eta ibaiertzetako hareatzetan hazten da. Itsasoko gazitasunak kostaldean ezarritako landaredi-zirrindaren osagai bat da; barnealdean ere gatzak azaleratzen diren uneetan eta ibai handien bazterrean azaltzen da. Euskal Herrian nahiko arrunta da kostaldean eta barnealdean ere bai, gatzlur kubeta endorreiko batzuetan edo Ebro Aragoa ibai handien ertzean. BESTELAKOAK: hizkera arruntean, "tamarindo" izena eman zaie, eta halaxe esaten zaie, esate baterako, Donostiako Kontzan. Hori, ordea, okerra da, zeren benetako tamarindoa Tamarindus indica, zuhaitz tropikala baita, edari freskagarrien elaborazioan erabiltzen den pulpa bat ateratzen zaiona.
154
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
155
FAMILIA: TAXODIAZEKOAK
SEKUOIA ERRALDOIA (Sequoiadendron giganteum)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko konifero maiestatikoa, oso bizi luzekoa eta eite koniko piramidalekoa. Ia ehun metroko garaiera irits dezake jatorriko lekuan, Kaliforniako Sierra Nevadan. Oso enbor lodia du, azal arre grisaxka, haritsu eta lodi batez estaila. Hosto azikularrak eta puntazorrotzak ditu, kolore berde urdinxka bizikoak. Fruituak pinazi zintzilikariak dira, kolore arrekoak umotzean, bi urteren buruan. Bere generoko espezie bakarra da, eta Sequoia sempervirens sekuoia luzearekin batera, gaur egun existitzen diren garaierarik handieneko zuhaitzak dira. Izen generikoak See Quoiah buruzagi cherokeeari egiten dio ohore, eta dendron eransten zaio, grekoz "zuhaitza" esan nahi duena. Espezifikoak enborraren tamaina handiari egiten dio erreferentzia. HEDAPENA ETA HABITATA: Kaliforniako Sierra Nevada da jatorriz, eta eguzkialdera orientatutako mendihegaletan hazten da. Kuriositate moduan, Yosemiteko Parke Nazionalean, non baitago sekuoia-baso ikaragarria, bada ale bat tunel batek zeharkatua. Hortik atera kontua zeinen enbor erraldoia duen. Espezimen horietako batzuei bi mila eta hirurehun bat urteko adina kalkulatu zaie, eta izen berezia ematen zaie, hala nola "Sherman Handia".
Estatu Batuetan, "mamuten zuhaitza" esaten diote, aro geologiko hartatik bizirik iraun duen espeziea delako. Wellingtongo Dukeak ekarri zuen Ingalaterrara, XIX. Mendean, eta horregatik deitzen zaio askotan "Wellingtonia".
156
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
157
FAMILIA: TAMARIKAZEOAK
ZINGIRA-NEKOSTA (Taxodium distichum)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko koniferoa, eite koniko piramidalekoa. Berrogei metroko garaiera irits dezake berezko distribuzioko eremu heze eta zingiratsuetan. Enborrak azak mehe eta latza du, arre grisaxka, ildaskatua oinaldean, eta sustraiak maiz ateratzen zaizko lur gainera. Hosto galkorrak ditu, linearrak eta lauak, hedatuak kimu galkorretan eta kiribilduak kimu iraunkorretan. Kolore berde leuna dute, eta arrera mudatzen zaie umotzetan, udazken-hasieran. Abenduaren erdira arte irauten dute zuhaitzetan. Lore arrak eta emeak oin berean ateratzen dira, eta fruitua kono biribildu bat
da, kolore arrekoa umotzean. Oso bizi luzeko zuhaitza da, mila urte baino luzaroagoan bizi ahal baita berezko eremu geografikoko zingira eta istingetan. Landarezaintzan, eite eta hostotza dotoreengatik kultibatzen da. Izena grekozko taxis "ilara" eta latinezko distichum "distikoa" edo "ilara" hitzetatik datorkio, eta biek egiten diote erreferentzia hostoek distikoki edo ilaretan paratzeko duten joerari. HEDAPENA ETA HABITATA: jatorria Floridako baso zingiratsuetan eta Mississipi ibaiaren bokalean du, Estatu Batuetako hego-ekialdean. Hizkera arruntean, "zipres burusoila" esaten zaio, hosto erorkorrak dituelako.
158
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
159
FAMILIA: PLATANAZEOAK
PLATANO ARRUNTA (Platanus acerifolia)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitz ezaguna, hazkunde azkarrekoa eta oso kementsua. Eite hedatua du, eta hogeta hamar metroko garaiera irits dezake. Enbor zuzena du, kolore arre grisaxkako azal karakteristiko batez estaila. Azala aise azkatetzen zaio, eta agerian uzten du barruko partea, tonu krematsukoa. Hosto erorkorrak, handiak, palmatuak eta 3-7 gingiletan ebakiak ditu. Kolorea berde bizia da gainaldean eta argiagoa azpian. Ertzean hortz lodiak dauzkate eta zurtoinean zehar parakera txandakatua dute. Fruitua: infruteszentzia esferikoa da eta adasketan zehar zintzilik daude. Loreak, arrak eta emeak zuhaitz berean jaiotzen dira baina infloreszentzia unixesualetan. Pedunkulu luze baten amaiaren kokatzen dira eta uda amaieran heldu. Hostoen kolore berde argia, tamaina eta forma, identifikaziorako ezaugarriak dira. Azala, forma irregularreko plaka marroi ilunetan askatzean utzitako zikatriz zuriskak bereizgarriak dira. Zuhaitz hau bi espezieren arteko hibridoa da: Platanus occidentalis eta Platanus orientalis. Lehendabizikoa, Amerikako Estatu Batuetako alde atlantikokoa da eta bigarrena, Ekialde Hurbileko eta Europako ekialdekoa.
Lorazaintzan bere hazkuntza handi eta azkarraz gain, aipatzekoa da inausketa jarraiak eta bortitzak jasateko ahalmena. Plagak, gaisotasunak eta hirietako atmosfera kutsatuak jasateko gai den espeziea da. Izen generikoa erromatarrek eman zioten, eta grekozko platys "zabala" hitzetik dator, duen eite hedatuari erreferentzia. Espeziea izendatzeko, Platanus x acerifolia izena ere erabiltzen da, hostoek astigarrarenekin duten antzari erreferentzia. LORATZE: apiril eta maiatzean loratzen da eta fruituak udaren azkenaldera edo udazkeneko lehen egunetan. ERABILERAK: probetxurik handiena arbola apaingarri bezala ateratzen zaio baina basoetan erabiltzen hasi dira bere hazkuntza azkarra dela eta. Bere egurra pagoaren (Fagus sylvatica) antzekoa da; egokia da zurgintzan, ebanisterian, eraikuntzan eta erregai gisa. HABITATA: espezie arrotz hau helburu honetarako ekarri zenez, eskualde honetan ez du inolako landare-asoziazioril. Ale gehienak, plantazio, kimu eta sustraietatik hozitzen dira, hazi gehienak antzuak direlako. HEDAPENA: Europako alde gehienetan landatzen da itzal-zuhaitz gisa pasealeku, etorbide eta kaminoetan zehar; batzuetan basogintzan ere erabili da, noiz edo noiz basati bihurtuz.
160
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
161
FAMILIA: GINKGOAZEOAK
GINKGOA (Ginkgo biloba)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitza, kono-eite zabalekoa, oso dotorea eta oso bizi luzekoa. Berrogei metroko garaiera irits dezake berezko habitatean. Enborra azal gris pitzatu batez estaila du. Hosto bitxiak ditu, argazkian detailean ikus dezakegunez, eta abanikoen tankera dute; sarritan, arraila izaten duten erdian, bi lobulutan banatzen dituena. Kolore berde bizia dute, baina urre-tonu eder batera mudatzen zaie edazkenean, erori baino lehen. Bakartuak paratzen dira kimu luzeetan, eta multzokatuak kimu motzetan. LORATZE. loreak udaberrian ateratzen dira. Arrak gerbetan paratzen dira; emeak, berriz, bakarka edo binaka. Espezie dioikoa da (badira oin arrak eta oin emeak). Fruitua mamitsua du, aranaren antzekoa, kolore arre laranjatukoa, usain ezatseginekoa usteltzean. Hala ere, barruan daukan hazia txigortuta jaten dute Txinan eta Japonian; jakina, tratatu eta gero mami kirastua kentzeko. Botanikako kuriositate bat da, zeren bizirik iraun duen espezie bakarra baita orain hirurogei bat milioi urte iparhemisferio guztian bizi izan ziren landaren ordena batetik, eta Txinan bakarrik iraun du bizirik. Hango monasterio eta tenplu budistetan kultibatzen zuten, eta zuhaitz sakratutzat zeukaten. Horregatik iraun du gaur egun arte. Pagodetako zuhaitza esaten diote han.
Autore batzuek Ginkgo izen generikoa japonierazko Yinkuo hitzetik eratortzen dute, eta "neguan hostorik gabeko zuhaitza" esan nahi du; beste batzuek, berriz, txinerazko ginkyo "zilarrezko abrikotondoa" hitzetik, fruituaren itxuragatik. Izen espezifikoak hostoen forma bilobulatuari egiten dio erreferentzia. HEDAPENA ETA HABITATA: Japonian, orain mila bat urte sartu zuten, eta handik ekarri zuen Europara Kaempfer-ek, XVIII. Mendearen hasieran. Hain zuzen, lehen espezimena Utrechten landatu zuten, 1730ean. Hostotzaren izaera apaingarriagatik eta interes botanikoagatik kultibatzen da landarezaintzan.
162
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
163
FAMILIA: LITRAZEOAK ETA MIRTAZEOAK
INDIMITREA (Lagerstroemia indica)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko arbolatxoa edo zuhaixka handia. Oso apaingarria da -batez ere, uda-bukaeran, loratzen denean-, eta bost metroko garaiera irits dezake. Zuhaixkaeitea du, adaburu zabal eta biribildukoa. Hosto oposatuak ditu, eliptikoak eta kolore berde bizikoak. LORATZE: loreak ditu nabarmen abuzturik urrira bitartean agertzen dira, kolore arrosa purpurakoak, kimu berrien muturrean panikuletan multzokatuak. Uda zen-
bat eta beroagoa eta eguzkitsuagoa izan, hainbat eta ikusgarriagoa dute loraketa. HEDAPENA ETA HABITATA: jatorriz, Txinakoa eta Japoniakoa da, eta XVIII. Mendearen erdialdean ekarri zuen Europara magnus von Lagerström botanikariak. Ekialdeko Indietako Konpainia Suediarreko zuzendaria izan zen, eta hari dio izen generikoa. Izen espezifikoak, oker bada ere, jatorriko lekuari egiten dio erreferentzia. Udako lila edo Indietako lila ere esaten zaio.
TUTU-ESKUILA (Callistemon sp)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: callistemon generoak barruan hartzen dituen espezieak hosto galkorrekoak dira, jatorriz hego-hemisferiokoak. Zehazkiago, Australiakoak eta Tasmaniakoak dira, eta hango hezeguneetan hazten dira. Espezie batzuk zuhaitz txikiak dira, hamar bat metro gorakoak, baina gehienak zuhaixkak dira. Kasu horietan, eitea makotu samarra izaten dute, eta bi metroko garaiera iristen dute. Hosto estuak eta puntazorrotzak ditu, lantza-formakoak, eta kolore berde matea dute; batzuetan, gazteak direnean, tonu brontzekara edo gorrixka. Generoaren gauzarik karakteristikoena loreak dira, oso petalo txikikoak baina
estamine luzekoak eta kolore bariatukoak: zuri krematsua, horixka eta gorria. Buruxka dentsoak osatzen dituzte, eta horrek ttuak edo botilak garbitzeko eskuilen itxurakoak egiten ditu; hortik datorkie hizkera arruntzeko izena. Izen generikoa grekozko kali "ederra" eta stemon "estaminea" izenetatik datorkio, loreen estamineen edertasunari erreferentzia eginez; izen espezifikoa, berriz, latinetik, eta hostoen forma lantzeolatua ematen du aditzera. HABITATA: landarezaintzan, apaingarri moduan kultibatzen da, loreengatik, eta espezierik ugarienak bi dira: lanceolatus, udaberriaren bukaeran loratzen dena, eta citrinus, udan loratzen dena eta limoi-usaineko hostoak dituena.
164
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
165
FAMILIA: MALBAZEOAK
SIRIAKO ARROSA (Hibiscus syriacus)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: normalean, zuhaixka izaten da; batzuetan, ordea, zuhaitz moduan kultibatzen da, argazkiko espezimena bezala. Hosto galkorrekoa da, eite tentekoa eta adaburu hedatukoa, oso hototsua. Sei metroko garaiera irits dezake. Hostoek hiru lobulu dentatu dituzte, forma irregularrekoak eta kolore berde ilunekoak. Lore handiak eta kanpai-formakoak ditu, malbaren antzekoak, eta barietate handia izaten dute koloreetan: zuritik arrosaraino eta gorritik lilaraino. Uda-bukaeran edo udazken-hasieran ernetzen dira. Izen generikoaren jatorriaz, badira ezadostasunak: autore batzuek egiptoarren Ibis
jainkoaren izenetik eratortzen dute; beste batzuek, berriz, latinezko hibiscum hitzetik, erromatarrek horrela izaandatzen baitzuten malba. Bi kasuetan, loreei egiten zaie erreferentzia. Izen espezifikoak, oker bada ere, jatorriko lekuari egiten dio erreferentzia. ERABILERAK: Kuriositate moduan, seinalatzekoa da loreak Txinako sukaldaritzan erabiltzen direla. HEDAPENA ETA HABITATA: Txinan, Asiako hegoaldean eta Ekialde Hurbilean dago naturalizatua, eta, seguru asko, XVIII. Mendearen bukaeran ekarriko zuten Europara. Hemen, aipaingarri moduan kultibatzen da, uda beranduan izaten duen loraketa ederragatik.
IRASAGAORRONDOA (Cydonia oblonga)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: Zuhaitz txikia, altueran 7 m artekoa, adar bihurriak dituena, egonik haietako gazteenak ilaun hauskara edo horiz estaila. Hostoak 5-10 x 3,5-7,5 cm-koak, obatuak edo biribildatuak, berdeakgainaldetik, hauskara-tormentudunak azpialdetik, txortenlaburrak. Loreak handiak, diametroan 4-5 cm, edukiz sepalo foliazeoak, luzatuak, eta petalo suborbikularrak, zuriak edo arrosak; obulutegia inferoa. LORATZE: Martzotik maiatzera loratzen da eta irasagarrak irailean heltzen dira. HEDAPENA: Jatorriz Asiako erdialde eta hego-Mediterraneoaren arro guztian fruituak aprobetxatxeko.
166
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
Siriaco arrosa.
167
FAMILIA: TEAZEOAK ETA ANAKARDIAZEOAK
KAMELIA (Camelia japonica)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko zuhaitza edo zuhaixka, oso apaingarria, loraketa erakargarria baitu neguaren bukaeratik udaberria arte. Aldeko kondizioetan bost metroko garaiera irits dezake. Hosto lanzeolatuak ditu, kolore berde ilun distiratsukoak, eta loreek, oso dotoreak, kolore-gama zabala dute, zuritik gorrimin bizirainokoak. Kamelieen
barietate asko dira, 50 baino gehiago, loreen formaren eta kolorearen arabera. HEDAPENA ETA HABITATA: espeziea, jatorriz, Asiako baso eta epeletakoa da, oso ugaria Japonian eta Txinan, eta Georg Josef Kamel botikari jesuitak sartu zuen Europan. Hari zor zaio izen generikoa, bai eta loreena ere. Izen espezifikoak, berriz, jatorriko lekuari egiten dio erreferentzia.
LEGELTXORRA (Pistacia lentiscus)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaiska, altueran 1-2 m artekoa, inoiz 8 m arteko zuhaitz txikia, adaburu oso adarkatua eta trinkoa duena. Azala griseska eta leuna, denborarekin zartatuz eta ilunduz. Adaskak gorriskak, zuria egitean usain aromatiko erretxinaduna ateratzen zaie. Hostoak txandakatuak, iraunkorrak, paripinatuak, eta beraietan 4-12 foliolo, koriazeoak, 1,5 x 0,5-1,5 cm,lantzeolatu eta estui obatu bitartekoak, ertzean osoak eta apikulatuak. LORATZE: martxotik ekainera loratzen da eta fruituak udazkenean hel-
tzen dira. ERABILERAK: egurra gogorra eta astuna da, arrosatua, ebanisterian estimazio handikoa; gainera erregai paregabea da. Legeltxorrari erretxina aromatiko bat ateratzen zaio, almaziga edo maztikea deitua. HEDAPENA ETA H A B I T A T A : Mediterraneoaren inguruko lurraldeetan bizi da; abariztietan eta karraskalen eta artadien sastrakadietan; hotzarekoko sentikorra denez, Euskal Herrian leku termikoi faboragarrietan bakarrik azaltzen da,erdiz hegoaldean eta Bizkaiko kosta-zirrindan.
168
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
Kamelia.
169
FAMILIA: ZERZIDIFILAZEOAK
KATSURA
(Cercidiphyllum japonicum) IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitz dotore eta delikatua, eute zabal eta hedatukoa. Enborra adarkatzeko joera du, eta hogeita hamar metroko garaiera irits dezake. Kuriositate botaniko bat da; izan ere oso zuhaitz primitiboa da, eta zerzidifilazeoen familiatik gaur arte bizirik iraun duen espezie bakarra da. Hostobiribilduak, oinalde kordiformekoak eta ertz dentatukoak ditu, brontzekolorekoak ernetzenan eta berde urdinxkak gero. Oso erakargarria gertatzen da udazkeneko hostotza, zeren, urte-garai horretan, hostoek koloretonu gorri bizia hartzen baitute espezimen gazteetan eta urre-kolorea, anbarkolorea, arrosa-kolorea eta are laranjakolorea ere espezimen helduetan. Arrazoi horregatik, oso zuhaitz estimatua da landarezaintzan. Espezie dioikoa da, eta loreak, txikiak eta gorriak, udaberri-hasieran ernetzen zaizkio. Fruitua leka kurbatu txiki bat da, kolore berdekoa. Izen generikoak hostoek Cercis generokoenekin duten antzari egiten dio erreferentzia, eta espezifikoak jatorriko lekuari. HEDAPENA ETA HABITATA: egoera naturalean, Himalaiatik Japoniara bitartean aurkitzen da, non hosto galkorreko zuhaitzik ugariena baita, eta XVIII. Mendearen bukaeran ekarri zuten Europara.
170
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
171
FAMILIA: BIGNONIAZEOAK
AMERIKETAKO KATALPA ARRUNTA (Catalpa bignonioides)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitz apaingarria, hazkunde azkarrekoa eta tamaina ertainekoa. Enbor motza du eta adaburu hedatua, eta hamabost metroko garaiera irits dezake. Hosto handiak ditu, hogeita bost bat zentimetro luzeoak; bihotz-formakoak dira, apexean estutzen direneak, eta kolore berdea dute, udazkenean horira mudatzen zaiena. Loreak zuriak eta orban hori eta purpurakoak dira, tronpeta-forma dute, eta panikuletan multzokatzen dira. Zuhaitzean irauten dute udaren erdialdetik bukaera arte. Fruituak leka zintzilikariak ditu, eta udazkenaren hasieran agertzen zaizkio. Izen generikoa amerindiarren Catabba hitzetik datorkio, horrela izedatzen baitzuten Kaliforniako eta Georgiako tribu iparramerikar batzuek zuhaitz hori; izen espezifikoa, berriz, Bignon Luis XIV.aren liburuzainari eskaina da. Hizkera arruntean, tronpeta-arbola ere esaten zaio, loreen formagatik. HEDAPENA ETA HABITATA: egoera basatian, Floridatik Louisianariko doan lurzerrenda estu batean aurkitzen da, ibai-erreken erriberetan basoak osatuz. XVIII. Mendean ekarri zuten Europara, eta arrakasta handia izan
zuen parke eta lorategietako zuhaitz apaingarri moduan. Jatorriko lekuan, haren lekak eta haziak baliatzen dituzte, propietate antiespasmodikoak eta sedatiboak baititu.
172
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
173
FAMILIA: MAGNOLIAZEOAK
TULIPA-ARBOLA (Liriodendron tulipefera)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitza, hazkunde ertainekoa eta bizi luzekoa. Zutabeeite zabala du, eta berrogeitia hamar metroko garaiera irits dezake berezko habitatean. Enborrak behereneko partea adarkatu gabea izaten du, eta azal arre grisaxka batez estaltzen da, adinarekin pitzatzen dena. Hosto dotore eta handiak ditu,lau lobulukoak eta apex trunkatukoak, oso karakteristikoak, kolore berdekoak gainaldetik eta berde urdinxkakoak azpialdetik. Udazkenean, urre-kolore polit batera mudatzen dira, argazkiko espezimenean ikusten dugunez. Udan loratzen da, eta loreak oso deigarriak gertatzen dira, tulipekin duten antzagatik. Loraketa hori, ordea, espezimen helduetan bakarrik gertatzen da, hogei urtetik gorakoetan. Izen generikoa grekozko dendron "zuhaitza" eta leirion "lirioa" hitzetatik datorkio, eta espezifikoak loreek tulipekin duten antzari egiten dio erreferentzia. HEDAPENA ETA HABITATA: oso zuhaitz primitiboa da, magnoliekin ahaidetua, eta Amerikako sortaldean du jatorria. Oso ugaria Virginiako estatuan, eta itsasontziak egiteko erabiltzen dute haren zura.Landarezaintzan, apaingarri moduan kultibatzen da, hostotzagatik, udazkenezko koloreengatik eta loraketagatik.
174
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
175
FAMILIA: MAGNOLIAZEOAK
MAGNOLIA (Magnolia grandiflora)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko zuhaitz bikaina, hazkunde motelekoa eta bizi luzekoa. Kono-eite zabal du, eta hogeita bost metroko garaiera irits dezake. Azal grisa, du, plaka txikietan zartatua. Hostoak alternatuak ditu, koriazeoak eta handiak, berde ilun distiratsuak gainaldetik eta argiagoak edo ile gorrixkakoak ezpialdetik. Magnoliak izan ziren, seguru asko, lehenbiziko landare loredunak, eta, hortaz, lore-motarik primitiboena dute zuhaitzen artean. Lore horiek, oso handiak, usain gozokoak eta kolore zuri krematsukoak, hogeita bost zentimetroko diametroa irits dezakete irekitzean, uda-erdian. Lore bakoitzak bizpalau egun bakarrik irauten du, ez badirudi ere, hain baitu loraketa ugaria. Izen generikoa Montpellierko Lorategi Botaniko Pierre Magnol zuzendariari zor zaio, eta espezifikoak loreen tamaina itzelari egiten die erreferentzia. HEDAPENA ETA HABITATA: zuhaitza, jatorriz, IparCarolinakoa da, eta Texasaino hedatzen
176
da. XVIII. Mendean ekarri zuten Europara, eta maiz kultibatu izan da hemengo parke etalorategietan, apaingarri moduan, duen eiteagatik, hostotza iraunkorragatik eta udako loraketagatik. Sarriena "Gallisonensis" barietatea da.
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
177
FAMILIA: MAGNOLIAZEOAK
SOULANGE MAGNOLIA (Magnolia soulangeana)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaixka edo arbolatxo apaingarria, eite hedatukoa eta loraketa oparokoa udaberrian. Zortzi metroko garaiera irits dezake. Azal gris eta lisokoa, hostoak elliptikoak ditu, oinalde estukoak eta apex biribildukoak, punta motzbatean bukatuak eta kolore berde ilunekoak Udaberri-hasieran izaten duen loraketa zoragarriak tulipa-formako lore zuri-arrosaz beteriko zuhaitza era-
kusten digu, argazkiko detailean ikusten dugun moduan. HEDAPENA ETA HABITATA: landarezaintzan lortutako hibrido bat da 1820an, Parisen, Etienne Soulangek-, Txinako tulipa-arbola edo Yulan magnoliaren (Magnolia denudata) eta magnolia lila-lorearen (Magnolia liliflora) artekoa, eta apaingarri moduan erabiltzen da landarezaintzan, duen loraketa ikusgarriagatik.
INTXAUR BELTZA (Juglans regia)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz garaia 50 m-rainokoa, adaburu lerden, zabal eta obatua daukana. Enborra oso lodia eta azala arre-beltziska, berehala zartatzen dena luzetaraka. Adarrak nahiko lodiak, griseskak, oubeszenteak gaztetan. Begiak biribilduak, ezkatagabeak. Lore arrak aurreko urteko adarren alboetan jaiotzen diren infloreszentzia amentazeoetan ugari; emeak urteko adasken puntan tente, bakanak izaten dira. Fruitua drupa erakoa, ia-biribildua edo oboboidea, 3,5-5 cm, kolore berdekoa, pubeszentea, usain aromatiko bizikoa; endokarpoa oboidea, lodia eta oso lignifikatua, zorrotza, iloduna eta ireki-
gaitza; hazia nahiko txikia, barrunbea guztiz okupatzen duena, ateratzen zaila, dauzka tegumentu arreska eta mami zuri jangarria, baina, zapoprez ez intxaur arruntarena bezain fina. LORATZE: udaberrian loratzen da eta intxaurrak urri aldera heltzen dira, baina zuhaitz gainean irauten dute udazkenean hostoak erorita gero ere. HEDAPENA: Jatorriz Ipar Amerikako ekialdekoa da, non bizi bait da zuhitz hostoerorkorren baso mistoetan; ongi moldatzen da beste espezieekiko lehiaketan, altueran bizkor hazten delako, eta kaltegarria ere gerta liteke inguruan landatu diren arbolentzat, bereziki frutarbolak direnean.
178
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
179
FAMILIA: HAMAMELIDAZEOAK
ESTORAKE ARBOLA (Liquidambar styraciflua)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko zuhaitz bikaina, piramide-eite hedatukoa; berrogei metroko garaiera irits dezake berezko habitatean. Enbor zuzena du, azal arre grisaxka eta ildaskatu batez estaila. Haren hosto galkorrek astigarrarenak ekartzen dituzte gogora, palmatuak eta lobulatuak baitira, finki dentatutako ertzekin. Kolore berde distiratsukoak dira gainaldetik; udazkenean, ordea, kolore laranjatu, gorri eta purpuren gama zabal batera mudatzen dira, erori baino lehen, eta horrek edertasun paregabea ematen dio urte-garai horretan. Izen generikoa latinezko liquidus "likidoa, isurkaria" eta arabierazko ambar "anbarra" hitzetatik datorkio, eta enborrak eta hostoek egoera naturalean duten aromari egiten dio erreferentzia. Izen espezifikoa, berriz, grekozko styrax "estorakea" eta phluo "jariatu" hitzetatik datorkio, eta azaletik ateratzen zaion estorakeari egiten dio erreferentzia. LORATZE: maiatzean loratzen da eta fruitua uda barnean edo udazken hasieran heltzen da. ERABILERAK: azalak, irakin eta zukutuz gero, erretxina oliotsu bat ematen du, estorakea, baltsamo baten tankerakoa eta perfumerian finkagarri moduan erabilia.
HEDAPENA ETA HABITATA: estatu Batuetako baso hezeetan du jatorria, eta New Yorkeko Long Islandetik Hondurasaino hedatzen da. Gehienetan, hosto iraunkorreko zuhaitza izaten da. 1965 aldera ekarri zuten Europara, eta maiz erabiltzen da landarzaintzan, duen eite bikainagatik eta udazkeneko hostotzaren koloreengatik, eta, batzuetan, basogintzan erabiltzen da masa mistoetan espezie sekundario bezala.
180
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
181
FAMILIA: HAMAMELIDAZEOAK
PERTSIAKO PARROTIA (Parrotia persica)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: pertsiako parrotia edo burdin arbola hosto galkorreko zuhaitz apaingarria da, tamaina txikikoa eta eite hedatukoa. Berezko habitatean, hogei metroko garaiera irits dezake, baina ez da hamabi metrotik gora hazten espezimen kultibatuetan. Enborra, sarritan, adarkatua izaten du, eta azalaarre grisaxka eta ezkatatsua. Hosto eliptiko edoobalatuak ditu, zaintsuak. Ertz ondulatua dute, baina dentatua agertzen da oinetik urrutieneko erdian. Kolore berde distratsukoak dira, eta tonu hori laranjatu eta gorrixketara mudatzen zaie udazkenean,
erori baino lehen. Loraketa goiztiarre du, antera gorriko lore txikiak neguareen bukaeran ernetzen batzaizkio. Fruitua kapsula txikitxiki bat da, arrea eta intxaur-formakoa. Izen generikoa Parrot naturalista eta esploratzaile alemanari eskainia da, hark aurkitu baitzuen espeziea. Izen espezifikoa, persica, jatorriko lekutik hartzen du. HEDAPENA ETA HABITATA: kaukason eta Iranen du jatorria, eta espezimenlerden moduan hazten dira han, basotxoak eratuz. 1841ean ekarri zuten Europara, eta udazkeneko hosotza dekoratiboagatik kultibaten da landarezaintzan.
182
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
183
FAMILIA: APOZINAZEOAK
HERIOTZORRIA (Nerium oleander)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko zuhaixka edo arbolatxoa, oso apaingarria. Eite tentea eta biribildua du, eta bostmetroko garaiera irits dezake. Hosto iraunkorrak ditu, lantzeolatuak eta koriazeoak, tonu berde iluneko bertiziloetan multzokatuak. Lore politak ditu, lukuetan paratuak udaberritik udazkena bitartean, eta oso tonu bariatuak dituzte: arrosa, zuria, horia, abrikota… Izen generikoa grekozko Nereus itsasoaren jainkoaren izenetik datorkio, eta berezko habitata kostaldeetan izateari egiten dio erreferentzia. Oleander
espezifikoak, berriz, hostoek olibondoaren (Olea) hostoekin duten antzari egiten dio erreferentzia. Mediterraneo aldean, erramu arrosa ere esaten zio. HEDAPENA ETA HABITATA: jatorriz, Mediterraneo aldekoa da, eta Txinaraino hedatzen da. Lur harritsuetan hazten da, ur-korronteen ondoan, kostaldean nahiz barrualdean. Landarezaintzan, udako loraketagatik kultibatzen da. Europako espezie bakarra da familia tropikal batetik: apozinazeoak. Ezaugarri nagusi bezala, latex pozoitsu bat izaten dute zurtoinetan eta hostoetan.
184
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
185
FAMILIA: ANAKARDIAZEOAK
AHUNTZADARRA (Pistacea terebinthus)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txikia, altueran 5 m artekoa, oso adartsua eta ilegabea. Azala gorria edo arre-griseska, leuna hasieran, zartatua eta ezkatatsua gerora. Adaskak sarritan gorritan gorriak eta zuku erretxinadun aromatikodunak.Hostoak txandakatuak, erorkorrak, iparipinatuak, eta haietan 3-11 foliolo, koriazeoak, 2-8 x 1-3,5 cm,lanzeolatu eta luzanga bitartekoak, ertzean osoak eta mukronatuak; lustredunak gainaldetik, zurbilagoak eta mateak azpialdetik, pezioloa glabroa eta errakia hegalgabea. Loreak arreskak, aurreko urteko adarretan panikula adartsuetan antolatuak; arrek kaliza pentalobulatua eta 5 estanbre; emeek 3-4 gingileko kaliza eta adar gisako 3 estigma purpureo dituen pistiloa. Fruitua drupa erakoa, 5-7 x 4-6 mm, oboboidea eta pixka bat zapaldua, apikulatua; gorri bizia hasieran eta arreska gerora. Intsektu baten ziztadak ahuntzaren adarraren tankerako kikusagar handi batzuk ateratzen dizkio landare honi, eta hortik datorkio herri-izena, baina ez dira nahastu behar horiek benetako fruituekin. LORATZE:apirilean eta maiatzean loratzen da eta fruituak udan heltzen dira. ERABILERA: bere azalean ebakia eginez ateratzen den erretxina aromatikoa da eta propietate diuretiko eta estimulatzaileak dauzka; hartatik ateratzen da
aspaldidanik ezaguna den Kio trementina. Egurra gogorra, trinkoa eta erretxinaduna da, arre-gorriska, hari politekoa bereziki sustrai lodietan, eta estimazio handia du ebanisteria, marketeria… HEDAPENA ETA HABITATA: Mediterraneoa inguratzen duten herrialdeetan dago banatuta; karraskal, artadi edo erkameztietan edota hauen ordezko sastrakadietan bizi ohi da, batez ere harri-azaleramenduetan eta, oro har, hegal harritsuetan. Euskal Herrian erdiz hegoaldeko leku gehienetan azaltzen da, sakabanatuta eta populazio handirik eratu gabe; banalerroaren iparraldean karrizko azaleramenduetako artadietan aurkitzen da.
186
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
187
FAMILIA: MIRTAZEOAK
EUKALITU (Eucalyptus globosus)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: tamaina handiko zuhaitza,altueran 50 m gainditzen dituena; enborra lodia eta zuzena, eta azala latza, griseska eta oinean iraunkorra, leunagoa eta luzetarako zirrinda bihurrietan askatzen dena goialdean. Puja gazteak lauangeluarrak, urdinskak, argizarri zuriskaz estailak, eta haien hostoak aobatuak, 7-16 x 5-9 cm, oinean zabalduak eta biribilduak; adineko hostoak luzeak eta estuak 15-30 x 3-4 cm. txortenluzeak, igitari eran kurbatuak eta bertikalean halako moldez zintzilikatuak, ezen zuhaitzak itzak eskasa ematen bait du; mota bietan esentzi guruinak ikusten dira argitara begiratzean. Loreak bakartiak, pedizelo laburrekoak, eltze-formakoak; dauzkate lau angelu, oso markayuak eta azala garatxoduna, argizari zuri-urdinskaz estaila; tapakia pitin bat zapaldua da eta erdian titi bat dauka; hura askatzean kukuluan tolestua zeuden ehunka estanbreak hedatzen dira. Fruitua kapsula petreo bat da, 10-15 x 15-30 mm, puntatik 3-5 kusku triangeluarretan irekitzen dena, egonik hauek sarritan diskoak estalita. LORATZE: udazkenean eta neguan loratzen da. ERABILERAK: egurra horiska izaten da eta eraikuntzan erabiltzen da, baina, batez ere, paper-pastarako. Hostoek propietate baltsamiko eta
antiseptikoak dauzkate eta bronkitisa eta katarroak sendatzeko usatzen dira, infusio edo inhalazio eran. HEDAPENA ETA HABITATA: jatorriz Australia eta Tasmaniakoa, berau da klima ozeaniko, heze eta epeleko zonetan gehien landatzen den eukalitu-espeziea, ez bait ditu ongieramaten izozte gogor edo luzeak. Horregatik Euskal Herrian Bizkaiko kostaldean kiltibatzen da, bertako klima ekialdeko kostaldekoa baino bigunagoa bait da; azken honetan probak egiten hasiak dira hotzarekiko jarkikortasun handiagoko espezie batzuekin.
188
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
189
FAMILIA: BUXAZEOAK
EZPELA
(Buxus sempervirens)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txikia, altueran 8 m artekoa; adar zurrun ugari dauzka eta haien azala arre argia da, normalean poligono txiki angelutsuetan sakoni zartatua. Adaska gazteak ebakidura koadrangeluarrekoak, berehala galtzen diren ile banaka batzuez hornituak eta trikoki hostoz estailak; hauek txikiak dira, 1530 x 7-15 mm, obatu eta luzanga-eliptiko bitartekoak, biribilduak edo emarginatuak puntan, ertzean arinki errebolutuak eta txorten laburrekoak; berde ilunak eta distiratsuak gainaldetik, zurbilagoak eta mateak ezpialdetik. Lore-glomerulu axilarrak, diametroan 5 mm ingurukoak, brakteola obatu zorrotzez hornituak; arrak eseriak, eta haien estanbreak 1-3 mm-koak; emeek pistilo oboide bat, 3 estilo adar-formakoz koroatua. Fruitua kapsula erakoa, obobatu eta esferiko bitartekoa, trilokularra, luzean 7-8 mm, ildotua, azkenean 3 kuskutan irekitzen dena. LORATZE: martxotik maiatzera loratzen da, baina loreak irail-urrian hasten dira garatzen. Landare pozoitsua da eta urtetsua, 500 urtetik gora bizi bait daiteke. ERABILERAK: oso estimatua du jardingintzan, batez ere heskaiak eratzeko, eta bere egurra oso astuna eta horia da, torneatzeko eta tailatzeko erabilia.
HEDAPENA ETA HABITATA: Mediterraneoaren arro inguruan dago hedaturik; baso-mota desberdinetan, sastrakadietan, gailur eta hegal harritsuetan bizi ohi da. Euskal Herrian azaldu ohi da nola substratu kalkareoetan, hala hertsiki silizeoetan, eta sail handiak estaltzen ditu mendi-hegal desoihandu eta harritsuetan; bereziki ugaria da zona submediterraneo eta piriniarrean, eta desagertu egiten da Bidasoaren mendebaldeko haran atlantikoetan, izanik haran hartan hariztien oihanpeko osagaia.
190
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
191
FAMILIA: ERROSAZEOAK
UDAREONDOA (Pyrus communis)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitza, altueran 20 m artekoa, batzuetan arantzaduna; adaskak arre-gorriskak, sarritan ilegabeak eta distiratsuak. Hostoak aobatuak edo eliprikoak, 5-8 x 3-5 cm, ertzean krenatuzerratuak edo ia osoak, pitin bat iledunak hasieran; pezioloa batzuetan orria bezain luzea. Loreak pentameroak, pedizelo luzekoak, adasken puntan korinbo unbeliformeetan elkartuak; sepaloak lantzeolatu-akuminatuak, petaloak 12-14 mm-koak, obobatuak. Fruitua jeneralean piriformea, 5-16 x 4-12 cm-koa, zapore gozokoa. LORATZE: martxotik maiatzera bitartean loratzen da. HEDAPENA ETA HABITATA: planeta guztiko eskualde epeletan kultibatzen da, baratza eta lur ureztatuetan, izaugarri polimorfoa da eta mila kultibarretik gora ezagutzen dira. Beste landare kultibatu askotan bezalaxe, kasu honetan ere ez da ezagutzen bere jatorria, baina uste da zenbait espezie europar eta asiarren hhibridazio ata hautespenez sortu dela.
192
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
193
FAMILIA: ERROSAZEOAK
TXINAKO UDAREONDOA (Pyrus calleryana)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko arbola, tamaina ertainekoa, kono-eitekoa eta lerdena, oso apaingarria. Hamabostmetroko garaiera irits dezake jatorriko mendietako erreketan, Txinako hegoaldean. Azal gris iluna du, eta gandor ezkatatsuak izan ohi ditu. Hostoak obalatuak edo eliptikoak ditu, finki dentatuak, kolore berde ilunekoak. Udazkenean, erori aurretik, kolore gorri purpurara mudatzen dira. LORATZE: udaberriko loraketa guztiz aparta du. Normalean, hostoak atera baino lehen gertatzen da, eta lore txikiz beteriko zuhaitz bat erakusten digu, denak zuriak eta sortetan paratuak. HEDAPENA ETA HABITATA: espezieak jatorra Txinan badu ere, argazkian ageri den "Chanticleer" barietatea De Scanlon-ek Ipar-Amerikan jatorrizko espezietik ateratako forma bat da. Lorategietan maiz kultibatzen den arbola da, eite dotorea duelako, loraketa apaingarria duelako eta hirietako poluzioa ondo jasen duelako.
194
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
195
FAMILIA: ERROSAZEOAK
SAGARMINA (Malus sylvestris)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txikia edozuhaiska, altueran 210 m-koa. Adarrak patenteak eta adaskak sarritan puntuan gogortuak, arantza-gisakoak. Kostoak 3-11 x 2,5-5,5 cm-koak, obatuak, eliptikoak edo suborbikularrak, laburki apikulatuak eta oinean biribilduak edo kuneatuak; ertzean krenatuak edo finki zerratuan, nerbioetan pubeszenteak gaztetan, erabat glabroak adinarekin. Infloreszentziak zima unbeliformeetan, edukiz bakoitzak 3-7 lore diametroan 34 cm-koak. Petaloak zuriak edo arrosatuak, biribildunak eta atzazaldunak. Fruitua 2,5-3 cm bitartekjoa, ia ilegabea, berd´-horiska, zapore garratzekoa. Sagar kultibatuaren arbaso posibleetakotzat jotzen da eta haren txertaka bezala ere erabili ohisa. Sagar kultibatua, Malus domestica aurreko espeziearen eta beste espezie europar eta bere ezaugarri bereizleak dira hostoak arinki tomentudunak izatea gainaldean, eta trinkokiago azpialdean, eta gainera honen sagarrak handiagoak dira eta jeneralean gozoak. Historia idattzia hasi baino lehenagotik izan da kultibatua eta bere fruituak Kreazioko lehen garaien kontakizun bibilkoan azaltzen dira. LORATZE: apiril eta maiatzean loratzen da eta sagarrak irail-urrian heltzen dira. ERABILERAK: egurra gogorra eta erresistentea da, kolore arre-arrosaatukoa, testura fin eta uniformekoa, ongileutzen dena, udareondoaren antze-
koa, baina hura baino kalitate txarxeagokoa. Egur biak erabili izan dira lantresnak egiteko, gauzaki torneatu txikiak, eta grabatuak eta eskulturak egiteko. Dena dela, arbola nahiko arraroa izaki, ezinezkoa da eskala handian erabiltzea egura, eta aplikazio lokal batzuetan geratzen da. Saturako ere egur ona da, ia pagoa bezain ona. Sagarrek garrantzi handia hartu dute giza elikaduran eta haien muztioaren fermentazioz sagardoa egiten da. Herri -mendikuntzan egosita edo jarabean erabili izan dira laxante arin gisa. HEDAPENA ETA HABITATA: Europa eta Asiako eskualde epel gehienetan dago hedaturik, hainbat hosteoerorkorren baso-mendel eta soiluneetan haziz.
196
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
197
FAMILIA: ERROSAZEOAK
SAGARRONDO LOREDUNA (Mallus everest)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: landarezaintzan erabiltzen diren sagarrondo basati gehienak hainbat espezieren hibridoak dira, udaberriko loraketaren edertasunagatik eta udazkenean darraizkien fruituengatik kultibatu direneak. Zail izaten da zehatz-mehatz determinatzea, baina lorategietan landatzen diren gehienak Malus floribunda Japoniako sagarrondotik datoz, edota Malus spectabilis Txinako sagarrondotik. Gehienetan, tamaina txikiko zuhaitzak dira, hosto galkorrekoak eta eite hedatukoak, zortzi edo hamar metroko garaiera irits dezaketenak. Guztiek dute hostotza koloretsua udazkenean eta
loraketa polita udaberrian, eta kolore biziko fruituak ematen dituzte udan nahiz udazkenean. Hosto bakunak ditu, eliptiko obalatuak eta zerratuak, berde ilun opakuak eta brontze purpurak gazteak direnean. Lore txikiek, kolore arrosa argikoak edo purpurakoak, adarrak estaltzen dituzte udaberriaren hasieran, eta fruitu txikiak, ia esferikoak eta kolore horitik gorrixka artekoak, udan eta udazkenean agertzen dira. Sagarrek garrantzi handia hartu dute giza elikaduran eta haien muztioaren fermentazioz sagardoa egiten da. Izen generikoa latinetik datorkio, eta sagarrondoa esan nahi du.
198
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
199
FAMILIA: ERROSAZEOAK
ALMENDRONDOA (Prunus dulcis)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txikia edo, altueran 10 m artekoa, enbor bihurria eta azal zimurtsu eta zartatua dituena. Landare basatiak arantzadunak eta adaje korapilatsukoak diren arren, landare kultibatu eta bertakotuek adar arantzagabeak dauzkate, luzeak eta zuzenak, azal lekunekoak eta kolore berde edo gorriskakoak. Hostoak erorkorrak, bakunak, 4-12 x 1,5-3 cm, luzanga-lantzeolatuak , ertzean krenatuak edo zerratuak, ilegabeak eta pitin bat lustredunak gainaldean. Loreak binaka, batzuetan bakarka, pedizelo laburrekoak, eta hipantoa zabalik kanpanulatua. Fruitua drupa erakoa, aobatua eta zapaldua, tomentuduna eta berde griseska; mesokarpoa larrukara da eta lehortu ondoren endokarpo zurezkotik askatu egiten da; honek gainazalean sakonuneak eta ildaska irregularrak dauzka eta barnean hazi bat, gozoa eta jangarria edo, inoiz, mingotsa. LORATZE: loreak hostoen aurretik jaiotzen dira, urtarriletik martxora eta fruituak abuztu-irailean heltzen dira. ERABILERAK: eskakizun gutxiko arbola da eta benetako interes ekonomikoa dauka bere produkzioak, horregatik gaur egun almendroko-sail berriak ugaltzen ari dira haren kiltiborako egokiak diren zonetan. Almendrak gordinik nahiz tostatua jaten dira etakontaezinak dira pastelgintzan
eta konfiterian dituzten aplikazioak; kosmetikan erabiltzen den almendraoiloa ere beraietatik atertzen da. Almendra mikatzen amigdalina izeneko glukosido bat daukate, deskonposatzean azido zianhidrikoa ematen duena, pozoi hain indartsua, ezen uste bait da haietako hogei aski direla heriotza ekartzeko. Loraketa hain ikusgarria dutenez, ornamentazioan ere kultibatzen dira. HEDAPENA ETA HABITATA: jatorriz Asiako erdialde eta hego-mendebaldekoa eta Afrikako iparraldekoa da, baina aspalditik kultibatzen da Mediterraneoa inguratzen duten herrialdeetan. Euskal Herrian sarri kultibatzen da hegoaldeko herenean, klima lehor, eguzkitsu eta negu gogorrik gabeko lurretan, izan ere hotz berantiarrek kalte larria ekartzenj bait diote almendren produkzioari. Basati bihurtuta ikus liteke ezponda eta bazterretan.
200
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
201
FAMILIA: ERROSAZEOAK
GEREZIONDOA (Prunus avium)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK zuhaitza, altueran 30 m artekoa; enbor lodia du eta azala griseska, ia leuna, adinarekin orri papirazeo horizontaletan ezkatatzen dena. Adarrakgorakariak edo ia horizontalak, adaskak arregorriskak, lisoaak eta ilegabeak. Hostoak erorkorrak, 9-15 x 4,5 -7 cm, obobatu luzangak, akuminatuak, ertzean krenatu-zerratuak, berde mateak gainaldetik, pixka bat iledunak azpialdean; pezioloak 2-5 cm luzean eta 2 guruin txiki, gorriska eta nabariak, orriari lotzen zaion unean. Loreak 2-6ko ginbail eserietan, eramanez oinean braktea eskariosozko koroa bat, eta pedizeloak 2-5 cm-koak; hipantoa urtzeolatua, goialdean estutua. Fruituak drupa erakoak, biribilduak, 912 mm, heldutakoan gorri, beltziska edo hori-kremakarak arrazen arabera; gozoak edo mingotsoak eta hezurra iabiribildua,leuna. LORATZE: loreak hostoekin batera garatzen dira martxoaren bukaeran edo apirilean eta gereziak maiatzetik uztailera bitartean heltzen dira. ERABILERAK: egurra gaztain-kolorekoa edo arre-gorriska, gogora eta astuna da, testura finekoa, ebanisterian eta tornerian estimatua, baina
gutxi balio du busti-lehorretan. Loreak hostoekin batera garatzen dira martxoaren bukaeran edo apirilean eta gereziak maiatzetik uztailera bitartean heltzen dira. Gereziak estimazio handiko mahaifruta dira eta beren txortenetatik tisana diuretiko bat ateratzen da. HABITATA: zoru fresko eta gizenetan bizi ohi da, harizti eta pagadietan eta, batez ere, hostoerorkorreen baso mistoak zaplaztatuz. HEDAPENA: ia Europa osoan, Asiako mendebaldean eta Afrikako iparraldean dago hedatuta. Zenbait ikerleren ustez, Asiako mendebaldekoa izango litzateke jatorriz, baina badaude antzinako garaietako aztarna arkeologikoak Europan. Euskal Herrian nahiko usua da isurialde kantauriarrean eta urrituz doa desagertu arte isurialde mediterraneoan. Bere honetatik sortu dira gerezi kultibatuen barietate ugarietako gehienak. Euskal herrian gereziaren kultiboa erdialdeko zonako enklabe freskoetan hedatu da, baina baita Ebroko erriberako ureztalurretan ere; sarritan Prunus mahaleb erabiltzen da Txertatzeko mentu-oin gisa.
202
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
203
FAMILIA: ERROSAZEOAK
GEREZI-ARANONDOA (Prunus cerasifera var Pissardii)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK hosto galkorreko zuhaitz apaingarria, tamaina txikikoa eta adaburu hedutakoa, amar metroko garaiera irits dezakeena. Azala arre purpura eta pitzatua izaten du espezimen helduetan. Hosto bakunak ditu, alternatuak, obalatuak eta dentatuak, apexa puntan bukatua dutela. Kolore gorri purpura iluna dute, gutxiasko bizia, zein barietatetakoa den arabera. Loraketa goiztiarrekoa, udaberria hastean, lore zuri txiki batzuk ateratzen dira, arrosa-koloreko pipiletan irekitzen direnak, eta denbora laburrean irauten dute zuhaitzean, berehala ernetzen baitira hostoak. Fruitua biribila da, aran txiki baten tenkerakoa, garratza eta kolore gorrikoa. Izen generikoa, prunus, erromatarrek fruitu hezurdunez hornitutako arbola orori emandako izena da, eta espezifikoa, carasifera, fruituek gereziekin duten antzagatik ematen zaio. Pissardii barietateari dagokionez, Pissard lorezainari zor dio izena hark ekarri baitzuen arbola hori Europara. HEDAPENA ETA HABITATA: irangoa da jatorriz, eta Pissard lorezain frantsesak ekarri zuen Europara, XIX. Mendearen bukaeran. Maiz kultibatzen da landarezaintzan, oso hostotza apaingarria baitu, hosto berdeko beste espezie batzuetatik
nabarmentzen duena. Askotan, lerroan landatua ikusten dugu, beste gereziondo batzuekin batera.
204
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
205
FAMILIA: ERROSAZEOAK
JAPONIAKO GEREZIONDOA (Prunus serrulata)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK hosto galkorreko arbola, tamaina ertainekoa eta eite hedatukoa. Loraketa apaingarria du, eta hogei metroko garaiera irits dezake berezko habitatean. Azala gris purpura du, eta hostoak, obobatuak eta dentatuak, puntan bukatuak, gainalde berde bizikoak eta azpialde gris urdinxkoak, tonu hori eta gorrietara mudatzen dira udazkenean. Loraketa nabarmena du eta udaberriaren erdialdean gertatzen da, hostoak ernetzen
diren une berean. Lore txikiak ematen ditu, arrosa-kolore oso argikoak, infloreszentzietan paratuak. Fruitua gereziaren tankerako baia bat da, kolore gorri purpura bizikoa. Izen espezifikoak, Serrulata, hosto denatu edo zerratuei egiten die erreferentzia. HEDAPENA ETA HABITATA: egoera naturalean, Txinan, Korean eta Japoniank aurkitzen ditu garaiera txikiko mendietan.
PRUNUS AMANOGAWA Japoniako gereziondoak Japoniako jatorri hibridoen hautespen bat dira. Han, “sato-zakura” gerezioindoak edo gereziondo apaingarriak esaten zaie, fruitu jankizuneko gereziondoei ez bezala. Jatorria zehatz-mehatz mugatzen zail denez gero, bi espezieren hibridotzat jotzen dira: Japoniako gereziondo hostozerratua (Prunus jamasakura) eta Japoniako gereziondo espeziosa (Prunus speciosa). Sato gereziondoak, hibridoak direnez gero, oso kementsuak dira. Horri guztiari eransten badiogu ongi jasaten dutela hirietako poluzioa, hostotza polita dutela eta loraketa bikaina dutela, ez da harritzekoa horrenbeste erabiltzea
landarezaintzan, hirietako parkeak, kaleak eta lorategiak apaintzeko. EZAUGARRIAK: oso sato karakteristikoa da, eite estua eta adar tenteak dituelako. Iaia zilindrikoa da, eta zortzi metroko garaiera iristen du. Hosto errorkorrak ditu, estuak, obalatuak eta oso dentatuak. Ernetzean, brontze-kolorekoak edo kobre-kolorekoak dira; gero, berde ilun bihurtzen dira; eta, azkenean, urre-tonu gorrixkara mudatzen dira, udazkenean. Loreak bikunak eta arrosa-kolore argikoak dira, antera horikoak, eta lukuetan paratzen dira, antera horikoak, eta lukuetan paratzen dira, udaberriaren erdialdean, hostoak baino lehenago edo haiekin batera.
206
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
207
FAMILIA: ERROSAZEOAK
JAPONIAKO MIZPIRONDOA (Eriobotrya japonica)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko zuhaitza, tamaina txikikoa. Batzuetan, zuhaixka-eitea izaten du, eta zazpi edo zortzi metroko garaiera irits dezake. Enborra, gehienetan, adarkatua izaten du, etahostoak, iraunkorrak eta forma obalaturik lantzeolatura bitartekoak, handiak ditu, hamabost bat zentimetro luzekoak, dentatuak eta gogorrak, berde ilunak gainaldetik eta oso iletsuak azpialdetik. Loreak, zuriak eta aromatikoak almendra- usaina dute-, neguan ernetzen dira, azaroaren bukaeratik urtarrilera bitartean, eta oso ikusgarriak dira. Fruituak, horixkak eta luku ilupatsuetan paratuak, ia esferikoak dira, mamitsuak, gazi-gozoak eta jateko modukoak, eta oso estimatuak dira marmeladak, gozokiak eta likoreak egiteko Izen generikoa grekotik datorkio, eta luku iletsua esan nahi du, fruitu-luku ilupatuari erreferentzia eginez. Izen espezifikoak, oker bada ere, jatorriko lekuari egiten dio erreferentzia. HEDAPENA ETA HABITATA: jatorriz Txinakoa, Mediterraneoko zona bero guztian barrena hedatzen da, hango klimaren kondizioek fruktifikatzeko aukera ematen baitiote, eta 1910 aldera ekarri zuten Europara. Gainerako zonetan, apaingarri moduan kultibaten da, berandu loratzeak ematen dion edertasunagatik
208
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
209
FAMILIA: ERROSAZEOAK
ELORRI ZURIA (Crataegus monogyna)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK normalean lau metroak nekez gainditzen ditu. Berez zuhaiska bada ere, zuhaitz itxura har dezake eta altuera hori gainditu. Baltzutan zurtoin nagusi bat desberdindu dakioke, baina normalean ditu. Asko adarkatzen den espeziea da eta bere adasketan 20mm-rainoko arantza ugari izaten ditu. Azala grisaska eta pitzatua du. Hostoak erorkorrak dira eta 3-7 lobulo desberdin izaten dituzte. Lore deigarriak, 5 petalo zuri edo larrosaz osoturik, hamar loretako lukuloetan eta oso usaintsuak. Fruituak heldu egiten direnean gorri kolorekoak, mamitsuak, forma biribila eta hezur bakarrekoak dira. Nahiz eta destatzean irintsua den arren jangarria da. Hosto biribilek haritzaren familiako (Quercus generoa) zuhaitzen batekin erratzera eraman gaitzake, baina Elorri zuriak hostoak txikiagoak, adarretan arantzak eta fruitu eta loreak oso desberdinak ditu (Crataegus laevigata), ingurune menditsuagoak nahiago dituenak eta fruituan bi hezur dituena. Bigarren espezie honen hostoek ertz zerratuak dituzte eta Crataegus monogyna-k aldiz leunak edo hortz txiki batzuekin. LORATZE: apiril-maiatzean loratzen da. ERABILERAK: hegaztiek euren habiak egiteko, aterpe eta fruituak lortzeko asko erabiltzen duten espezie bat da.
Lurzoru txarrak eusten ditu eta arantzadun zuhaiska bezala oso erabila da. Bere loreetatik sedagarria den eztia lortzen da. HABITATA: hesaki eta sasietan, basoko mendel eta soiluneetan bizi ohi da, eta eskualde aridoenetan enklabe freskoetan babesten da, ibarbaso eta errekabazterretan. Harizti azidofiloan ageri oi diren zuhaiska espezietako bat da. Harizti-Baso Mistoetan ere izaten da, berton basoetako argi-guneak nahiago ditu lurzoru idorrak baino. Artadi kantabriarrean ere aurki daiteke baina dentsitate askoz baxuagoan. Heskaietako ohiko espeziea da eta bakarra ere izan daiteke. Oso arrunta da era naturalan aurkitzen diren Elorri iladak ebakitzea, hesolak egiteko eta bertan txarrantxa zintzilikatzeko. Baserri inguruetan mantentzen diren zuhaiska basatien artean aurki dezakegu espezie hau. Kopurua gutxitu den arren, oraindik ikus daitezke neurri txikiko ale batzuk. Ezin daiteke berdina esan handiak diren ale basatiei buruz, eskasak eta oso puntualki agertzen bait dira. HEDAPENA: Europa, Asia eta Afrikako iparraldean dago hedatuta eta zenbait subespezietan dibertsifikatu da; haietako bat, subespezie brevispina, Euskal Herri osoan aurkitzen da, goimendietan 1.500-1.600 m-ko altituderaino.
210
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
211
FAMILIA: ERROSAZEOAK
ELORRI-BELTZA (Prunus spinosa)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: sastrakadietan agertzen diren zuhaisken artean, arantzen presentziak bereizten du. Behin desberdintzapen hau eginda eta fruitu ematen duten garaian baldin bagaude, bere fruitu ezagunak lagundu gaitzake; basarana. Beste elorrietatik desberdintzeko erizpidea hostoak izango dira; hosto sinpleak ditu (arrosa - landareek konposatuak dituzte) eta ez dira lobulatuak (Crateagus monogyna-n aldiz bai). 8 metroraino altuera lor dezakeen zuhaiska da. Itxura nahasia du eta oso adarkatua. Azala iluna du eta heldutasunarekin grisaska bihurtzen da. Hostoak erorkorrak, parakera txandakatua eta hainbat arantzekin tartekaturik agertzen dira. Hosto txiki, lantzeolatu-obatu eta ertz zerratudunak dira. Kolore berdea dute eta udazkenean horiska bihurtzen dira. Loreek, bost petalo zuri dituzte eta hostoak baino lehenago agertzen dira. Adarrean zehar banaka ala binaka paratzen dira. Fruitua mamitsua du, ezko geruza batek urdin koloreko drupa hau babesten du. LORATZE: udaberrian loratzen da eta fruitua uda amaieran edo udazkenean heldu egiten da. ERABILERAK: egurra oso gogorra eta dentsoa da, horregatik tornuan landu
da, eta herraminten kirtenak egin dira, nahiz eta hezetasun aldaketak ez dituen oso ondo jasaten. Haskaietan oso erabila izan da. Beste espezieekin batera, zein espezie monoespezifiko bezala, inausketak oso ondo onartu eta gero arin hozitzen delako. Basaranak, gehienetan bigunduak, likoreak eta xarabeak egiteko erabiltzen dira. Ezagunena patxarana daukagu. Patxarana egiteko, anisarekin beteko dugun ontzi batean sartu behar ditugu basaranak. Zenbait alditan estali behar dute ontziaren oinarria. Honi, kanela, kafe garauak, limoia edota uxuala gehitu ahal diogu. Geldi utziko dugu, hilabete batzuk, leku ilun eta hozkirrian, ilargia hilabetean dagoen bakoitzean 2-4 buelta emanez. Kontutan izan behar dugu fruitu basatien kontrolik gabeko nilketaren kaltegarritasuna. Batez ere, norberarentzat hartzeaz gain, auzoko edo lagunarentzako ere hartzen baditugu. HABITATA: heskai eta sastrakadietan ugaria. Ugaritasun hau handitzen doa heskaiaren kalitatearekin batera. Zuhaiska hauek garbitu egiten diren einean euren presentzia murriztuz doa. HEDAPENA: Europako alde gehienetan, Asiako mendebaldean eta Afrikako iparraldean dago hedatuta. Heskai, sasi eta oroar, leku irekietan bizi ohi da.
212
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
213
FAMILIA: PALMAZEOAK
KANARIETAKO PALMONDOA (Phoenix canariensis)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK palmondo biziki komentsua, hogei metroko garaiera irits dezakeena. Oso adaburu zabala du, eta itxura lodiko enborra. Hostoak konposatuak ditu, akuminatuak eta oso ugariak, kolore berde distiratsukoak. Palmondo askok bezala, zurtoinaak ez zaizkio lodieraz hazten, baizik eta hostoen oinalde handiez inguratuak gelditzen zaizkio; izan ere, zimeldutakoan, enborrari itsasten zaizkio, eta horrek estaldura haritsu bat ematen dio, enborrari benetan den baino lodiago irudiaratzen diona. Espezie dioika da, eta oso lore txikiak ditu, kolore hori arrekoak; metro bat baino luzeagoko multzo zintzilikarietan biltzen dira, eta apirilean ernetzen dira. Fruituak datil txiki batzuk dira; jateko modukoak badira ere, zapore gutxi dute. Kanarietako Uharteetan, palmaeztia ateratzen dute. Izen generikoa grekozko phoenik hitzetik datorkio, horrekin izendatzen baitzuten datil-palmondoa. Canariensis espezifikoak palmondo honen jatorrizko lekuari egiten dio errferentzia. HEDAPENA ETA HABITATA: arruntean, Kanarietako palmondoa deitzen zaio, zerren jatorria Kanariar Uharteetako kostaldean baitu, nahiz eta Mediterraneo alde guztian hedatzen den. Aipangarri moduan kultibatzen da eskualde horietan.
214
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
215
FAMILIA: PALMAZEOAK
TXUSAN PALMONDOA (Trachycarpus fortune)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: oso palmondo erresistentea da, enbor bakarrekoa eta adarkatu gabea, zuntz beltzez estaila eta hosto-txorten dentatuekikoa. Hamabi metroko garaiera irits dezake. Hosto palmatikonposatuak ditu, ugariak muturreko koma edo mototsean. Kolore berde ilunekoak dira gainaldean, eta berde urdinxkakoak azpialdean. Espezie dioikoa da, eta loreak, oso txikiak, horiak eta perfumatuak, panikula zintzilikarietan paratzen dira uda-hasieran. Fruitua baia beltz urdinxka bat da, ilarraren tamainakoa. Izen generikoa grekozko trachys eta karpos hitzetatik datorkio, eta "fruitu zimurra" esan nahi du. Izen espezifikoa Robert Fortune botanikari ingelesari eskainia da, hark ekarri baitzuen Europara.
HEDAPENA ETA HABITATA: Txinakoa da jatorriz. Hango mendihegaletan hazten da, eta enborreko zuntzak esterak fabrikatzeko erabiltzen dira. Landarezaintzan, batetik, eresistentzia handiakoa delako kultibatzen da, jelateak ere jasaten baititu, eta, bestetik, apaingarria delako. Txinako palmondoa ere esaten zaio.
216
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
217
FAMILIA: AKIFOLIAZEOAK
GOROSTIA (Ilex aquifolium)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto iraunkorreko zuhaitza edo zuhaixka, tamaina txikikoa eta hazkunde motelekoa. Egoera basatian, hamar metroko garaiera irits dezake. Enbor zuzena du, azal gris argi eta liso batez estaila, eta hostoek, oso karakteristikoak, dimorfismo nabarmena ageri ohi dute: gazteak arantzatsuak dira, eta helduek ertza gutxi-asko arantzagabea dute. Hostoen kolorea berde iluna eta oso distiratsua da, eta oso forma aldakorrak dituzte, eliptikoetatik obatuetaraino. Fruitua, oso karakteristikoa ere, baia bat da, udazkenean umotzen dena eta neguan irauten duena, eta espezimen emeek bakarrik ematen dituzte. Fruitu horiek efektu purgagarriak dituzte, eta substantzia toxikoren bat daukate. Izen generikoa, Ilex, erromatarrek arteari ematen zioten, eta hostoen antzagatik erabili zen gorostiarentzaat ere. Espezifikoak, aquifolium, hostoen ertz arantzatsuari egiten dio erreferentzia, eta latinezko acus ""rratza""eta folium ""ostoa""hitzetatik dator. Kuriositateen artean, seinalatzekoa da zinegintzako gailurraren Hollywood izenak gorostibasoa esannahi duela, eta Ilex paraguayensis espezietik ateratzen dela Hego-Amerikako "mate" ezaguna. LORATZE: apiriletik ekainera loratzen da. ERABILERAK: bere egurra gogorra, astuna eta lantzeko zaila da, tornero
eta ebanistek estimatua. Bere azaletik txoriak harrapatzeko biska egiten da. HABITATA: baso meatz, sastrakadi eta heskai, mendel eta otalurretan bizi ohi da, aukeran zoru fresko eta heze ezkalkareoetan. HEDAPENA: era naturalean, ia Europa osoan, Afrikako iparraldean, Asia Txikian, Txinan eta Ipar-Amerikan dago hedatua. Euskal Herrian zabalki hedatuta dago erdiz iparraldetik; basoetan eta haien ordezko komunitateetan sakabanatuta azaldu ohi da eta ez du ia inoiz arbolaundata dezenterik eratzen. Pinu-sail landatuen ondoan ere topa ditzakegu egoera basatian. Espeziea oso erregresio azkarrean dago egoera naturalean, asko erabili izan baita Eguberrietako apaingarri moduan. Horregatik, espezie babestua da gaur egun, haren fruituak oso garrantzitsuak baitira hegaztiak neguan elikatzeko.
218
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
219
FAMILIA: AKIFOLIAZEOAK
GOROSTI
(Ilex aquifolium aureomarginata) IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: lorezaintzan duten duen zuhaitza. Tamaina txikikoa (10 metrokoa normalean) eta kono-itxurako adaburuduna, oso preziatua da bere hosto eta fruituen itxura ederragatik. Poluzioa eta kostaldea ongi onartzen.
Hostoak. Iraunkorrak, berde dirdatsuak eta biziak, ertz horidunak, uhin-formakoak, elorri gogorrekin. Azala. Leuna eta lisa. Loreak. Sexuka banandurik, sortetan; zuriak eta oso txikiak. Fruituak. Baia-formakoak, taldeka gorri biziak.
FAMILIA: RENUNKULAZEOAK
AIHENA
(Clematis fammula) IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz eta zuhaisken inguruan nahastu egiten den landare igokaria da. Behealdean zurezko zurtoina izaten du eta 30 metrorainoko altuera lor dezake. Hostoak konposatuak, pinatuak eta behin bakarrik banatuak. Ertz horztuna eta batzutan obatuak. Kolore berde-argia dute eta punta kamutsa. Udan loratzen da zimatan garatzen diren infloreszentzi zuriak emanez. Fruitu bitxiak ditu, zabaltzean estilo lumakara duten akenioak azaltzen dituztenak. Udazken hasieran heltzen da. Fruituak heldu egiten direnean, sailkatzeko errezak dira, itxura "mardoilotu" eta "ile-harrotua" bait dute. Ile lumakarak luzeera handikoak izaten dira eta sarritan bizi diren zuhaitz edo zuhaiska estaltzen dute. Gasteleraz "hierba de los pordioseros" izen arruntaz ere ezagutzen da. Izen honen jatorria badirudi, garai batean
eskaleek hanka eta oinak igurtzeko erabili zutelako dela. Honela, zaurial eginez, jendea errukitzea eta hauengandik laguntza ekonomikoa jasotzea lortzen zuten. Badirudi, behin helburua lortutakoan, zerba hostoak jarriz, zauriak sendatzen zituela. Gizakion ikuspuntutik erabilera gutxikoak dira, erretzeko (ohizkoa ez bada ere) eta saskigintzan baino ez dira erabiltzen. Landare osoak, bereziki hosto hezeek eta zurtoinak azido oleanolikotik eta heredagenikotik eratorritako printzipio aktiboak dituzte. Arriskutsuak dira narritagarriak diren produktu hauek ukitzean larruazalean inflamazio handiak sortzen dituztelako, baita irenstean beherako bortitzak ere sor sitzaketelako. HABITATA: gehien bat landa irregularretan dauden sastrakadietan (Rubus spp.), baso mugetan eta pinudietako ibarbasoa osatuz agertzen da.
220
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
221
FAMILIA: PAPILIONAZEOAK
SASIAKAZIA (Robinia pseudoacacia)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: elite indartsuko zuhaitza, 15-20 metroraino altuera lor dezakeena. Zurtoin biluzia du eta adaburu zabala baina ez oso dentsoa. Adarrak bihurriak ditu, adaska gazteek estipulak eraldaturik dituzte eta arantza formakoak dira. Arantza hauek animali belarjaleen aurrean babes mekanikoa ematen diete, kimu berriak babestuz. Azala gorri-aerea du eta erretikulo itxurakoa. Hostoek parakera txandakatua dute, erorkorrak eta konposatuak dira. Hosto bakoitza 11-25 forma eliptikodun folioloz osoturik dago. Loreak lukuetan taldekaturik daude, kolore zurikoak oso usaintsuak dira eta korolak pinpilipauxa itxura hartzen du. Fruitua leka formakoa, luzeeran 10 cmtakoa eta heldua denean arre kolorekoa da. Hosto konposatuak ditu; folioloek ertza osoa eta itxura eliptiko nahiko bereizgarria dute. Hostoa inparipinatua da. Hau da, hostoak beti foliolo terminala du. Hurbiletik behatuta kimu berriek dituzten arantza sendoak ikusi daitezke (akazietan ohikoa den ezaugarria.); baina hauen aurrean honek foliolo handiagoak, banatuagoak eta gutxiago ere baditu. Sasiakazia itxura oneko zuhaitza da, haziera arinekoa eta ondo hozitzen dena, horregatik ortuen eta lorategien jabeek gustokoa dute. Kontuz ibili behar gara landatu bezain laster ale kopurua handitzen bait du eta hau kontrolatu beharra dago. LORATZE: udaberrian loratzen da eta
fruitua uda amaieran heldu egiten da. ERABILERAK: bere egurra hesolak egiteko erabiltzen da, oso erresistenteak direnak. Hostoak abereentzako eta loreak, oso ikusgarriak eta usaintsuak, hara joaten diren erleek eztiari zaporea emateko erabiltzen dute. Hala ere, bere interes nagusia ornamentala da, horregatik ekarri zen Estatu Batuetako erdi eta ekialdetik. Loreak usain eta zapore onekoak dira eta jangarriak; gainera zuhaitz hau ugaria den lekuetan garrantzi handia dute erleen janaritarako eta eztigintzarako. Bere arba azienda-bazka paregabea da. HABITATA: espezie aloctona izanik, Euskal Herriko basoetan ez du asoziazio determinaturik, baina ibai ertzetan arrunta da. Berton espezie aloktonoen gainean indar kolonitzaile handia du. Beraz, haltzadi eta baso mistoetan arrunta da. Ingurune honetan bere ale kopurua handituz doa azkenean espezie bakarra izatera heltzen denerarte. Sasiakazia sustraitik osoondo hozitzen da, horregatik inbaditzaile oso arriskua da. HEDAPENA: estatu batuetako erdialde eta ekialdekoa da jatorriz, handik Europan sartua izan zen XVII. Mendean. Bere kultiboa hain izan da hedatua parke, kale eta pasealekuetan, ezen gaur egun sarritan ikusi bait daiteke Europako mendebalde eta hegoalde guztian; basogintzan ere egin izan dira saioak berarekin. Ruskal Herrian lurralde guztian azaltzen da mendi garaienak salbu, baina isurialde kantauriarreko haranetan da bereziki usua.
222
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
223
FAMILIA: KORNAZEOAK
ZUHANDORRA (Cornus sanguinea)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hesakai eta zenbait pinudietako oihanpean sarritan aurkitzen den espeziea da. Alde heze eta ospeletan hazten da. Gorri kolorekoak dituen kimu eta adaskak, hostoek duten parakera oposatuarekin batera dira ezaugarririk karakteristikoenak. Oso adarkatua den zuhaitza. Oro har, altuera eskasakoa (0,5-1 m), baina 5 metrorainoko altuera lor dezakeena. Zurtoin zuzena, azal arrea eta zartatua. Adaskak oso bereizgarria den gorri kolorekoak dira, are biziagoa da neguan hostoak jausten zaizkionean (itzaletan daudenean berde kolorea hartzen dute). Hostoek parakera oposatua, itxura aobatu eta punta zorrotza dute. Ertza osoa dute, nerbazio sekundarioak arku itxura eta berde kolorea du (azpialdetik glaukoak dira), udazkenean gorriska jartzen dira. Hosto erorkorreko zuhaiska da. Loreak, zuriak eta hermafroditak dira. Zima apikaletan kokatzen dira eta pedunkulu luze batek eusten ditu. Fruitua drupa globularra da. Ilar beltz baten antzekoa da baina barnean hezur lodi batekin, ez da janarria. Maiatza eta ekaina bitartean loratzen dira eta inoiz udazkenean zehar ere. Fruituak toxikoak dira, goitiak eta
liseriarazoak eraginez. Hala ere, Zozoek eta Birigarroek jaten dituzte, honen sakabanaketa bultzatuz. Azal lehor birrindua, zuhaiskaren zerrautsarekin batera, zinginarri babesleak egiteko balio du. LORATZE: maiatzean eta ekainean loratzen da eta zenbait urtetan berriro loratzen da udazkenean. ERABILERAK: zuhandorraren egurra txuri-arrosa da, oso gogorra eta erresistentea, horregatik tornuan eta herraminten kirtenak egiteko oso erabilia da; sua egiteko ere oso erregai ona da. Bere adartxoekin saskiak egiten dira eta kimuak lorezaintzan erabiltzen dira, tutore moduan. Ornamental gisa ere erabilgarria da. HABITATA: Euskal Herriko baso nagusi guztietan ageri den espeziea da. Hariztietan, ordea eskasagoa da eta agerpen puntualak ditu. HEDAPENA ETA HABITATA: Europako eta Asiako alde gehienetan aurkitzen da, basoetako mendel eta soiluneetako sastrakadien osagai; berau izaten da gainera soroen eta belardien bazterrean eratzen diren hesietako landare nabarmentsuena. Euskal Herrian arrunta da ia lurralde guztian, mendi garaienetan salbu, eta hegoaldeko mutur aridoenean ibarbaso eta ureztatutako baratza bazterretan babesten da.
224
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
225
FAMILIA: ZELASTRAZEOAK
BASAERRAMUA (Euonymus europaeus)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: 2-4 metrotako altuera izaten duen zuhaiska. Adar ugari, tenteak eta ile gabekoak izaten ditu. Adaskak leunak eta berdeskak, luzetara lau nerbio dituzte zurtoinaren zeharkako ebaketan itxura karratua ematen dizkiotenak. Zurtoinak azala grisa eta leuna du. Hosto sinpleak ditu eta parakera oposatua dute. Itxura lantzeolatua, baina eliptikoa eta puntan amaitua dute. Gainaldetik kolore berde iluna dute eta azpialdetik disdira gabekoa. Hostoen pezioloa laburra da. Loreena aldiz, luzea. Hauek lau petalo zuri dituzte eta 3-4 aletako zima axilarretan kokatzen dira. Fruituak heldu egiten direnean pedunkulo hauek ia ia tente daude. Fruituek larrosa-gorri kolore deigarria izaten dute eta lau kuskutan banaturik daude. Kusku hauek zabaldu egiten direnean, haziak ikusgai gelditzen dira; arilo edo haziaren kanpo tegumentuari atxikituta gelditzen zaion exkrezio laranja batek inguratuta. Espezie desberdintzeko ezaugarri bereizgarrienak; zuhaiska itxura, arantza eza, zimatan kokatutako loreak eta parakera oposatua duten hostoak dira. Hostoetan gainaldea disdiratsua eta azpialdea aldiz matea dutela eta itxura lantzeolatu - eliptikoa begiratuko dugu. Hostoen ertza piska bat zerratua da. Fruituak helduta daudenean erizpide argia dira hostoen parakera oposatuaz
gain. Euronymus japonicus oso espezie arrunta da udalerrian, parke eta lorategietan asko erabili da. Gure espeziearekin erratzea da, hosto larrukarak, borobilagoak, disdiratsuak eta parakera oposatukoak bait dira. Landarearen zati guztiak pozointsuak dira. Baiak jan eta 10-12 ordu geroago sortzen da efektua; gorakoak, haluzinazioak, logurea, eta beste sintoma batzuk, meningitisak dituenaren antzekoak. Hauek, sabaleko odoltsuak eta konbultsio oso gogorrak eragin ditzake, batzutan heriotzaraino. Egin behar den lehendabizikoa sabelaren garbiketa eta purgak hartzea da. LORATZE: maiatzan loratzen da eta fruituak udazkenean heldu egiten dira. ERABILERAK: bere egurra txuri-horixka eta biguna da, marketeria lanak egiteko oso aproposa. Garrantzitsua da ere, hegaletan egiten duen babes lana. Oso ikusgarria den espeziea da. HABITATA: edozein basotako alde ospeletan hazi daiteke, baina baso heze eta hosto erorkorrekoak nahiago ditu (haltzadi eta baso mistoak). HEDAPENA: Europako eta Asiako alde gehienetan dago hedatuta eta baso hostoerorkorretako heskai eta mendeletan bizi ohi da, aukeran zoru fresko eta gizenetan. Euskal Herrian ia lurralde guztian aurkitzen da, mendi garaienetan salbu, eta hegoaldeko muturrean erriberetako ibarbaso ongien egituratuetan babesten da.
226
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
227
FAMILIA: RHAMNAZEOAK
KARRASKILOA (Rhamnus alaternus)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: artearen (Quercus ilex) itxura du, baina bere fruitua drupa itxurakoa da eta ez ezkurra. Bestalde, hostoak ez dira ez lobulatuak ezta arantzatsuak ere. Karraskiloak hosto larrukarak, gainaldetik berde kolore bizikoak eta nerbadura oso markatua dutenak ditu. Normalean 3-4 metrotako altuera nekez gainditzen duen zuhaiska; hala ere, inoiz 8 metrotara heldu da. Eite oso aldakorrekoa da, inguruneak edota habitatak baldintzatzen duena; adaburu dentsoa eta adarkatua du edo nanotua izan dezake. Zurtiona leuna eta gris kolorekoa du, urteak aurrera joan ahala zartatu egiten dena. Adaska gazteek azala leuna eta kolore gorriska dute. Hostoak berde ilunak, iraunkorrak, larrukarak eta disdiratsuak dira. Hauen parakera txandakatua da eta azpialdea gainaldea baino argiagoa dute. Loratzea negu eta udaberrian ematen da, lore berdeak, petalo gabeak eta ez oso ikuskorrak dira. Espezie dioikoa da; oin batzuk emeak eta beste oin batzuk arrak dira. Fruituak drupa globularrak dira, lehendabizi gorriskak eta gero beltzak. Uda-udazkenean heldu egiten dira. LORATZE: neguaren bukaeran eta udaberrian loratzen da, eta fruituak udaren azkenaldera edo udazkenean heltzen dira. ERABILERAK: oso desatsegina den usaina botatzen duen egur gogorra dauka. Hala ere, egokia da tornuan
eta ebanisteritzan lantzeko. Ornamentaziorako ere erabiltzen da, baserri giroa emanez. Azalean propietate purganteak dauzka eta hostoak eta adarrak astringenteak dira beren tanino-aberastasunagatik, eta horrela gargarismoetan erabili izan dira ahoko eta eztarriko gaixotasunak sendatzeko. HABITATA: itsasladetik eta honen ingurutik oso arrunta da espezie hau, eite handiko aleak ikusi daitezke. Sasitza eta heskaietan ere agertzen da zuhaiska moduan. Ondo moldatzen da horma eta eraikin zaharretan HEDAPENA: Mediterraneoaren inguru herrialdeetan zabalki hedatua, edozein tereno-motatan bizi da, hainbat basomotatako heskai, mendel eta sastrakadien osagai izanez. Euskal Herrian lurraldearen parte gehienetan azaltzen da sakabanatua, mendi garaienetan salbu; eitean eta hostoen forman aldakortasun handia erakusten du.
228
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
229
FAMILIA:KAPRIFOLIAZEOAK
INTSUSA BELTZA (Sambucus nigra)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: 5 metroko altuera nekez gainditzen duen zuhaiska edo zuhaitz txikia. Euritako itxura izaten du. Adaburu oso dentsoa, biribila, altuera txikikoa eta elkarren artean oso hurbil dauden zurtoinen gainean paratzen dena da. Zurtoinaren azala arre-horia, kortxoa eta urteak aurrera joan ahala gero eta zartatuagoa da. Hostoak erorkorrak, konposatu inparupinatuak dira; 5-7 folioloz osoturik daude. Lantzeolatuak, oinarrian zabalagoak (aobatu-lantzeolatuak), puntaldean zorrotzagoak eta ertz zerratudunak dira. Lore oso txiki eta usaintsuak, infloreszentzi apikaletan garatzen dira. Bost petalo zuri-hori dituzte loreek eta infloreszentziak korinbo motakoak dira. Fruitua baia beltz disdiratsua (batzutan gorria), globularra eta diametroz 6-8 cm-takoa da. Hosto konposatu inparipinatua du eta osotzen duten folioloak berdinak dira. Zuhaiska itxura du. Honez gainera lore korinboak edota fruituak ere identifikaziorako erizpide dira. Ezponda, heskai eta urbazterretan agertzen da. Badago beste espezie bat, Intsusa gorria (Sambucus racemosa) fruitu gorriak eta loreak panikuluetan dituenak. Loreak panikuluetan dituenean, zurtoinaren altuera desberdinetan garatzen direla eta zenbat eta apikaldeetik hurbilago txikiagoak direla esaten ari gara; hau da, itxura piramidala duela. Korinbotan aldiz, loreak zurtoi-
nean zehar garatzen dira baina altuera berdinera heltzen dira, kota laua osotuz. LORATZE: maiatza eta ekaina bitartean loratzen da eta fruituak abuztu iraila bitartean heldu egiten dira. ERABILERAK: ibaien bazter eta ezponden babesle ona da. Ornamental gisa eta lorategien probetxurik gabeko aldeen kolonizatzaile bezala ustiatuz hasi dira, bertan hazteko daukan abiaduragatik eta bere lore eta fruituen ikusgarritasunagatik. Sendabelar moduan ere erabilera asko ditu: izerdiarazteko, diuretiko, garbigarri, antiinflamatorio, antirreumatiko, etab. Adarrak zinginarri erabil dira, norberarentzat gainean eramanez eta etxe eta kortak gaitzetatik libratzeko ate eta leihoetan jarriz. Ez da komeni fresko jatea ezta toxikoak diren S racemosarekin ere nahastea. HABITATA: haltzadi Kantabriar Eutrofikoko, Harizti-Baso Mistoko parte da, eta sahasti, sastrakadi eta baso hauen garai erregresiboetan edo kolonizatzaileetan ere ager daiteke. Normalean alde eguzkitsuetan edo ibaien urbazterretan finkatzen da. Hala ere, artadietan ager daiteke baldin eta lurzoru sakonak eta hezeak aurkitzen baditu. HEDAPENA: Europa, Asia eta Afrikako iparraldean dago hedatuta, zoru fresko eta hezeetan biziz, bereziki erribera, bizkarrune, baso-soilune eta heskaietan biziz, bereziki erribera, bizkarrune,
230
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
baso-soilune eta haskaietan. Euskal Hererian arrunta da ia lurralde guztian, urrituz doa hegoaldeko mutu-
rrean baratza ureztatuetan babestuz, eta falta da mendigoietan, 1.200 m-ko altitudetik gora.
231
FAMILIA:KAESALPINIAZEOAK
ALGARROBOA (Ceratonia sililqua)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitza, altueran 10 m artekoa, adaburu trinkoduna; baina batzuetan zuhaiska-eitean geratzen da. Enborra lodia eta irregularra, eta adarrak lodiak eta luzeoak, oso behetik hasita; azala ia leuna, gris-arreska. Hostoak txandakatuak, edukiz 2-5 foliolo-pare, koriazeoak, 3,5 x 3-4 cm, eliptikoak edo suborbikularrak, ertzean osoak; berde ilunak eta lustredunak gainaldetik eta zurbilagoak azpialdetik. Loreak txikiak, ikusgaitzak, adar eta enborretan jaiotzen diren lukuetan elkartuta, ia beti sexu bakarrekoak oin berean; sepaloak berdeskak edo gorriskak, korolarik ez; lore arrek 5 estanbre aske, emeek karpelo bakarra eta estigma oso irtena. Leka zintzilikaria, luzea, 10-20 x 1,5-2 cm, arkatua, mamitsua, berdea hasieran, arre-iluna ia-beltza heldutakoan; hasieran zapore gozokoa da eta negu osoan zuhaitz gainean irauten du; bere barnean 10-16 hazi, zapalak, arreak, pulpazko trenkadaz bananduak. LORATZE: uztailetik urrira loratzen da eta fruituak urtebete geroago heltzen dira. ERABILERAK: egurra gogorra da, ebanisterian estimatua eta sutarako ona. Bere haziak, kilate deituak, joiak eta botikak pisatzeko erabiltzen ziren aspaldiko garaietan eta hortik etorri da gaurko neurri-unitatearen izena. Azala eta hostoak taninotan aberatsak dira eta larru-ontzeko erabili izan dira, eta
herri-mendikuntzan astringente gisa; fruituak, ordea, egosita laxanteak dira. Fruitua alimentu handiakoa da eta aziendak bazkatzeko erabiltzen da eta giza elikadurarako ere bai zenbait gosete-garaitan. HABITATA: Mediterraneoa inguratzen duten lurraldeetan bizi da, bereziki kostaldean, klima suabeko lekuetan, oso sentikorra bait da izozteetan. HEDAPENA: aspalditik kultibatua izan da eta ez dago argi bere jatorrizko banaketa-area; ez dirudi berez Penintsula iberiarrekoa izango zenik, baina gaur egun Mediterraneoko kostazirrinda guztian kultibatzen da. Euskal Herrian puntu bakar batzuetan azaltzen da, Bizkaiko kostaldeko zona lehorren eta termofiloenetan, hots, Luzero mendian; zuhaiska-eitea daukate eta naturalizatuak dirudite. Populazio murritz hau galzori larrian dago, suteak, larreko aziendak eta komunikabide berriak irekitzean ikusten den arretafalta direla medio.
232
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
233
FAMILIA: RHAMNAZEOAK
HESILAHARRA (Rhamnus cathartica)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: Zuhaitz txikia, altueran 6-8 m artekoa, eite aldakorra, irregularra eta gutxi trrinkoa duena. Enborreko azala beltziaka, zimurtsua edo zartatua adineko aleetan. Adarrak hurrunduak, angelu zuzenean jaioak, sarritan arantzan amaituak; arantza hauen oinean askotan bi puja oposatu ateratzen dira Adaska gazteen azala leuna, marroi argia eta lentizela handiz hornitua; zehartzean, ulundu egiten dira eta luzetarako aldaskaz markatu. Begi-ezkatak marroiak, ertzean ziliatuak. Hostoak erorkorrak, txandakakoak, mintzaireak hasieran, gogortuak gerora, 3-7 x 1,4 cm, obatu eta eliptiko bitartekoak, kamutsak edo kuspidatuak. Loreak 2-8nako faszikulu axilareetan, txikiak, berdeska-horiskak, usain atseginekoak; dioikoak edo poligamoak dira eta dute kaliza urtzeolatua eta haren 4 gingilak lantzeolatuak. LORATZE: maiatzean eta ekainean loratzen da; fruituak abuztuan eta irailean heltzen dira. HEDAPENA ETA HABITATA: ia Europa osoan, Afrikako iparraldean eta Asiako mendebaldean zabalki hedatuta dago eta bizi ohi da hostozabalen basoetan edo artadietan, heskai, mendel, ezponda,. Erribera eta erreka-ertzak okupatuz, batez ere zoru harritsu eta kalkareoetan. Euskal Herrian lurraldeko parte gehienetan azaltzen da, salbu mendi garaie-
nak eta hegoaldeko leku aridoenak; dena dela bere banaketak badauzka hutsune nabarmenak ere, oraindik ez baita da aurkitua izan zenbait lekutan. ERABILERAK: egurra astuna eta harritsua da, erreminta-girtenak eta, oro har, pieza txikiak egiteko egokia; gainera erregai paregabea da eta bere ikatza, errauts oso gutxikoa, oso estimatua zen polbora egiteko. Sustraiko zurak eta azalak koloratzaile hori bat daukate, eta azala mendikuntzan erabiltzen da laxante eta bermifugo gisa, baina urteetan eduki behar da gordeta erabili aurretik, bere substantzia kaltegarriak deskonposa daitezen.
234
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
235
FAMILIA: BITAZEOAK
MAHATZONDOA (Vitis vinifera)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: Zurezko landare igokaria, bere kasa hazten denean altueran 30 m gaindi ditzake, baina nola urtero inausten den, zenbait kultivo.motatan 1 m-raino iristen ez den zuhaiska bihurtuta geratzen da. Enborra bihurria eta andarkatua, eta azala lodia eta latza, arreska, luzetarako zirrindetan askatzen dena. Hostoak txamdakatuak, 5-15 cm, palmatuak eta 3-5 gingil sakonetan arrailatuak, izanik hauek beren aldetik ertzean horztunak eta oinean kordatuak; artiledunak azpialdean eta txorten luzekoak; kiribilak euskarri batekin tipo egitean haren jiran bildu eta loditu egiten dira. Loreak berdeskak, txikiak eta ugariak, hosto baten aurrean jaiotzen diren panikula estuetan; kaliza disko-formakoa, 5 gingil txikiz hornitua; 5 petalo, puntuan soldatuak eta lorea irekitzean erortzen direnak, bistan utziz 5 estanbreak. Fruitua baina biribildua edo eliptikoa, pruinaduna, kolorez aldakorra, horitik beltzera bitartekoa; barnean 3-4 hazi. LORATZE: Apiriletik abuztura loratzen da eta lehen mahatsak uztailaren hasieran heltzen dira. HEDAPENAETA HABITATA: duela 5.000 urtetik hona kultibatua izan da mahai-frutatarako eta, batez ere, ardoa egiteko, eta barietate kontaezinak lortu dira. Dirudienez, hego Europako erdialde eta ekialdekoa eta Asiako hego-mendebaldekoa da jatorriz, eta han hasi izango zen, itxura denez, bere landaketa.
Euskal Herrian batez ere isurialde mediterraneoan kiltibatzen da eta kostalde atlantikoan ere bai. Sarritan ikusten da basati bihurtuta trokarte eta erriberabasoetan. Joan den mendaren azkenaldera, intsektu batek, filoxerak, suntsitu zituen Europako mahastiak, honek mahatsen sustraiak erasotzen bait ditu. Hondamendi hain handiaren konpobidea barietate emankorrak txertaka jarkikor amerikarretan txertatzea izan, erabiliz horretarako Vitis rupestris, Vitis aestivalis eta beste zenbait espezie; gaur egun ere prozedura bera segitzen da eta txertaka hauetako batzuk basati bihurtzen dira mahasti abandonatuen inguruetan.
236
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
237
FAMILIA: SIMAROUBAZEOAK
ALIANTOA (Alianthus altissima)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitza, altueran 20 m eta gehiagora iristen da eta adar barreiatuak dauzka, oin adintsuetan adaburu aobatu edo goardasol-formakoa eratzen dutenak. Azala grisa, mehea eta finki pitzatua. Adaskak eta pezioloen oinak gorriskak,, tomentu ilunez estaliak. Begiak txikiak, arre-gorriskak. Hostoak konposatuak, inparipinatuak, luzean 45-60 cm, edukiz bakoitzak 13-25 foliolo, 7-12 cm-koak, obal-lantzeolatuak eta luzeki akuminatuak, ertzean ziliatuak eta oinean 2-4 gingil, bakoitza guruin banaz hornitua azpialdean; ilegabeak eta lustredunak gainaldean, eta zurbilagoak eta mateak azpialdean; igutztean kiratsa darie. Loreak sexubakarrak edo hermafroditak, usain txarrekoak bereziki arrak, txikiak eta berdeskak, luzean 10-20 cmko panikula handietan elkartuta; kalizak 5 gingil, 5 petalo aske eta 10 estanbre; pistiloa, aztarna-erakoa lore arretan, 25 karpelo-orriz eratua, eramanez bakoitzak obulu bana. Fruitua samara-multzoa da eta dauzka karpelo-orriak hainbat samarra, izanik bakoitza luzatua, 34 cm-koa, horiska edo gorriska; beren aldetik, panikula handietan daude elkartuta. LORATZE: udaberrian loratzen da eta fruituak udan heltzen dira. ERABILERAK: egurra horiska, arrina eta lantzeko erraza da b aina erresistentzia gutxikoa; eraikuntzarako eta paper-pasta egiteko balio du
HEDAPENA ETA HABITATA: jatorriz Txinakoa da eta sarri landatzen da kamino-bazterretan, kale eta pasealekuetan, batez ere ale emeak, usain motelagoa bait dute. Nahiko erraz bihurtzen da basati, eta hala azaltzen da Euskal Herriko puntu askotan, batzuetan herri-nukleo eta errepideetatik hurrun. Hazkunde bizkorreko zuhaitza da eta sarritan sustraietatik puka berriak botatzen ditu arbolatik distantzia handira; gainera ingurune-baldintza guztiz kontrakoakk ere ongi jasaten ditu. Horregatik, zona aridoak birpopulatzeklo eta terreno ezegonkorrak finkatzeko erabili izan da.
238
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
239
FAMILIA: ELAEAGNACEOAK ETA CANNABAZEOAK
OLIBO - ZUMEA (Elaeagnus angustifolia)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txikia altueran 7 m edo gehixeago arte haz daitekeena, arantzaduna. Enborreko azala arre-iluna, pixka bat zartatua; adaska gazteak oso ezkatatsuak, gris-zilarkarak. Hostoak erorkorrak, txandakatuak, 4-8 x 1-2,5 cm luzangak edo linear-lantzeolatuak, berde-griseskak gainaldetik, ezkata zilarkaraz estaliak azpialdetik. Loreak kandudunak, bakartiak edo 23naka, hostoen galtzarbean, hermafroditak edo arrak; kaliza 8-10 mm-koa, turburra, zilarkara, edukiz 4 gingil apikal hori bere barnean, 4 estanbre. Fruitua mamitsua, 10-20 mm-koa, elipsoidea, gorriskahoriska, ezkata zilarkaraz estaila.
LORATZE: maiatzetik uztailera loratzen da eta fruituak abuztutik irailera bitartean heltzen dira. ERABILERAK: fruituak jangarriak dira eta landarearen jatorrizko lekuan edari alkoholdun bat ere egiten da beraiekin. HEDAPENA: berez Asiako erdialde eta hego-mendebaldeko klima epeleko lurraldeetan aurkitzen da. Apaingarritarako landatua izan da, bere hosto zilarkara eta lore usaintsuengatik, eta sarritan bihurtu da basati eskualde mediterraneoan. Euskal Herrian bertakotua aurkitzen da, batez ere, Ebroko erriberaren beheko atalean eta kostaldeko zona termikoenean, non erabiltzen bait da kale eta jardinen apainketan
LUPULUA (Humulus lupulus)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: landare igokaria, 6 m-raino luzeko zurtoin birakagarriak dituena; latza da, ile deflexuak bait dauzka igotzen duen euskarriari itsasteko balio diotenak. Hostoak aurkakoak, txortendunak, obatu kordatuak eta, goialdekoak salbu, palmatilobatuak, 3-5 gingil obal-akuminaturekin, ertzean zerradun-horztunak. Espezie dioikoa; landare arrek luku adarkatuak dauzkate eta hauetan lore txiki ugariak, horiskak, bostn sepalo eta estanbre dituztenak. LORATZE: udaldian loratzen da eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.
240
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
241
FAMILIA: ULMAZEOAK
ALMEZA (Celtis australis)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: garaiera ertain edo txikiko zuhaitza, altueran 25 m artekoa, adaburu zabal eta oso adartsua duena. Enborra lodia eta zuzena; honen azala leuna eta gris hauskara. Adaska gazteak pubeszenteak. Hostoak txandakatuak, erorkorrak, 4-15 x 1,5-6 cm, lantzeolatu eta obatu-lantzeolatu bitartekoak, luzeki akuminatuak, oinean biribilduak edo kordatuak eta ertzean zerratuak; kolore berde ilunekoak eta eskabridoak gainaldean, argiagoak eta pubeszenteak azpialdean; txorten laburra. Lore txikiak, hermafroditak edo arrak, bakartiak hosto-galtzarbetik jaiotzen den pedizelo luze baten puntan; kaliza erorkorra eta 5-6 sepalo aske, aobatuak, bakoitzak oinean lotutako estanbre bana, bilduz; hermafroditek gainera pistilo bat dute, bi estigma luze dibergenterekin. Fruitua frupa esferikoa. 912 mm diametroan, ilegabea, berdea hasieran eta beltziska heldutasunean, hazibakarra; jangarria da,baina hezurrak betetzen du ia fruitu guztia. LORATZE: apiril-maiatzean da, fruituak irail-urrian heltzen dira eta zuhaitzean irauten dute neguan ongi sartu arte. ERABILERAK: egurra trinkoa eta elastikoa da, eta horregatik ezaugarri hauek behar dituzten zenbait gauzakietarako erabiltzen da: upelgintzan, sarda eta arraunak egiteko, etab- Honen hostoak ere erabiltzen dira aziendak neguan
bazkatzeko, gainera jardin-gintzarako zuhaitz paragabea da bere eite bikain eta bizi-luzetasunagatik, 500 urtetik gora bizi bait daiteke. HABITATA: arro mediterraneoan, klima leuneko eskualdeetan bizi da, edozein substratu onartzen du baina atsegin zaizkio zoru fresko, arinak eta harkaitzetako arrailetan ere aurki daiteke. HEDAPENA: Nafarroa eta Arabako hegoaldeko muturrean aurkitzen da eta isurialde mediterraneoan sarritan landatzen da apaingarri gisa, aldizka basati bihurtuz.
242
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
243
FAMILIA: ERROSAZEOAK
GURBEA
(Sorbus domestica)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitza, altueran 20 m artekoa, adaburu piramidal zabala eta adar patenteak dituena; enborra zuzena,. Eta haren azala zartatua; adaska gazteak arregorriskak, pixka bat iledunak puntan. Begiak lodiak, konikoak, glabroak, liskatsuak, ezkata berdeskaz estailak. Hostoak inparipinatuak, edukiz 6-9 foliolo-pare 3-8 cm luzekoak, luzangak, ertzean zerratuak, berde biziak eta glabroak gainaldean eta zurbilagoak eta pubeszenteak azpialdetik gaztetan, gerora glabroak. Loreak 16-18 mm diametroan; sepaloak triangeluar luzatuak, petaloak zuriak, 5 estilo. Fruitua oboboidea edo piriformea, 2 cm edo gehiagokoa, berde-griseska edo arreska, lentizela ikuskorrez hornitua, zapore gozokoa eta zelula petreo askoa. LORATZE. Apiriletik ekainera loratzen da eta fruituak urritik azarora bitartean heltzen dira. ERABILERAK: bere egurra oso gogorra da, gorri arreska, tailatzeko oso egokia eta tornerian eta erremintak egiteko preziatua. Fruituak gozoak, baina astringenteak, izaten dira oso helduta daudenean, eta gose garai batzuetan giza elikaduran erabili izan ziren; edari bat ere egiten zen haiekin, sagardoaren antzekoa, baina gaur egun ohitura hauek galduta daude. HABITATA ETA HEDAPENA:
eskualde mediterraneoaren inguruan bizi da eta aspalditik kultibatua izan da fruituengatik eta ornamentaziorako. Euskal Herrian han-hemenka azaltzen da erkamezti eta karraskaletan; bere kultiboa galdu den arren, sarritan ikus daiteke herri inguruetako ezponda eta heskaietan basati bihurtua.
244
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
245
FAMILIA ERROSAZEOAK
OTSALIZARRA (Sorbus aucuparia)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txikia edo tamaina ertainekoa, 15-20 m arte hazten dena, normalean 10 m-tik pasatzen ez bada ere, adaburu aobatu edo luzanga-biribildua eta azal leun griseska dituena. Adaskak ere griseskak eta begiak pubeszenteak, gutxi edo ia batere ez liskatsuak. Hostoak txandakatuak, konposatuak, inparipinatuak, edukiz, 5-8 foliolo-pare eta bat muturrean, denak luzangak, 2-7 cm, ertzean zerratuak, pixka bat pubeszenteak gaztetan, berde mateak gainaldean eta argiagoak azpialdean. Loreak korinbo terminaletan, diametroan 8-10 cm, oso usaintsuak, obulutegi inferoa 5 sepalo deltatuz koroatua, petaloak zuriak eta 3-4 estilo, tenteak. Fruitua pomoa da, baia baten itxurakoa, ia-biribildua, diametroan 710 mm. azal gori leunekoa. Neguaren parter handi batean zuhaitz gainean geratzen dira, mordoska oso ikusgarrietan, beren pisuarekin adarrak piska bat kurbatuz, eta oso garrantzikoak dira hegazti fruitujaleen negu-mantenurako. LORATZE: maiatzetik ekainera loratzen da fruituak irailetik urrira bitartean heltzen dira. ERABILERAK: egurra zuria edo zuri-
gorriska da, trinkoa eta erresistentea, eta bere gogortasunagatik marruskadura asko jasan behar duten piezetarako erabili izan da. Azalean eta hostoetan tanino ugari dauka eta larruak ontzeko erabili izan dira; fruituek ere tanino asko dute eta C bitamina, eta horregatik astringenteak dira eta antieskorbutikoak; Europako iparraldean mermelada eta vodkaren osagai den pattar bat egiten da haiekin. Bere lore eta, bereziki, fruituetan daukan balio ornamentalarengatik parkeetan eta kale-ertzetako arbola-ilaratan kultibatzen da.
HEDAPENA ETA HABITATA: Europako partetik gehienetan eta Asiako iparralde eta mendebaldean aurkitzen da banatuta, zenbait subespezietan dibertsifikaturik. Hostoerorkorren basoetan barreiatuta bizi ohi da, adibidez, pagadi eta hariztietan, ale banakatan edo zuhaitz-unada txikiak eratuz; baita ere ikus daiteke klima hezeko zonetan harkaiztegietara igota. Kare gabeko zoruak dira bere gustokoenak. Euskal Herriak eragin atrlantikoko zonan aurkitzen da, es oso ugari, eta urriagotuz doa hegoalderantz, klima mediterraneoaren eragin gogorreko lekuetan erabat desagertuz.
246
EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
247
AU R K I B I D E Larizio Pinua (Pinus nigra) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18 Itsas pinua (Pinus pinaster) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20 Intsini pinua (Pinus radiata) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22 Pinazi pinua (Pinus pinea) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .24 Pinu gorria (Pinus sylvestris) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .26 Aleppo pinua (Pinus halepensis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28 Izei gorria (Picea abies) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30 Izeia (Abies alba) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .32 Kaukasoko izeia (Abies normanniana) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34 Himalaiako zedroa (Cedrus deodara) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .36 Atlasko zedroa (Cedrus atlantica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .38 Laritza (Larix decidula) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .40 Nekosta (Cupressus sempervirens) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .42 Monterreyko nekosta (Cupressus macrocarpa . . . . . . . . . . . . . . . . . . 44 Lawson nekosta (Chamaecyparis lawsoniana) . . . . . . . . . . . . . . . . . . .46 Ipar-orrea (Juniperus comunis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .48 Tuia (Thuja occidentalis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..50 Haritz kanduduna (Quercus robur) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .52 Haritz kandugabea (Quercus petraea) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .56 Zingira haritza (Quercus palustris) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..58 Artea (Quercus ilex) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .60 Artelatza (Quercus suber . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..62 Ekametza (Quercus faginea) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .64 Ametza (Quercus pyrenaica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..68 Pagoa (Fagus sylvatica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .70 Gaztainondoa (Castanea sativa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .72 Intxaurrondoa (Juglans regia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .76 Lizar arrunta (Fraxinus excelsior) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..80 Olibondoa (Olea europaea) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .84 Gautxu hostoestua (Pyllirea latifolia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .86 Japoniako ligustroa (Ligustrum japonicum) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .88 Ligustrum ovalifolium . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .88 Zumar hostozabala (Ulmus glabra) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..90 Zumar hostotxikia (Ulmus minor) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .92 Hagina (Taxus baccata) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .94
249
Pikondoa (Ficus carica). . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .96 Urkia (Betula alba) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .98 Urritza (Corylus avellana) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .100 Haltza (Alnus glutinosa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .102 Xarma (Carpinus betulus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .104 Makala (Populus nigra) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .106 Italiako makala (Populus nigra italica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .108 Lertxuna (Populus tremula) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .110 Zurzuria (Populus alba) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .112 Zume negartia (Salix babylonica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .114 Ahuntz-sahatsa (Salix capea) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .116 Zume zuria (Salix alba) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .118 Txinako sahats bihurritua (Salix matsudana) . . . . . . . . . . . . . . . . . .120 Sahats iluna (Salix atrocinera) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .122 Zume hauskorra (Salix fragilis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .124 Ezki Hostozabala (Tilia platyphyllos) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .126 Ezki ilauntsua (Tilia tormentosa). . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .126 Ezki hostotxikia (Tilia cordata) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .128 Ezki zilarkara (Tilia tormentosa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 128 Astigar zorrotza (Acer platanoides) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .130 Astigar arrunta (Acer campestre) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .132 Eihar opalus (Acer opalus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .134 Negundo astigarraga (Acer negundo) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 136 Astigar gorria (Acer rubrum) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 136 Astigar zuria (Acer pseudoplatanus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .138 Indigaztainondoa (Aesculus hippocastanum) . . . . . . . . . . . . . . . . . .140 Erramua (Laurus nobilis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .142 Gurbitza (Arbutus unedo) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .144 Arkaitza (Acacia dealbata) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .146 Japoniako sasiakazia (Sophora japonica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 148 Judasen arbola (Cercis siliquastrum) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 150 Laranjondoa (Citrus sinensis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .152 Tamariza (Tamarix gallica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .154 Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) . . . . . . . . . . . . . . . .156 Zingira-Nekosta (Taxodium distichum) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .158 Platano arrunta (Platanus acerifolia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .160
250
Ginkgoa (Ginkgo bilboa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .162 Indimitrea (Legerstroemia indica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .164 Tutu/eskuila (Callistemon sp) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .164 Siriako arrosa (Hibiscus syriacus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .166 Irasagarrondoa (Cydonia oblonga) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .166 Kamelia (Camelia japonica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .168 Legeltxorra (Pistacea lentiscus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .168 Ameriketako katalpa arrunta (Catalpa bignioides) . . . . . . . . . . . . . .172 Tulipa-arbola (Lirodentron tulipifera) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .174 Magnolia (Magnolia grandiflora) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .176 Soulange magnolia (Magnolia soulangeana) . . . . . . . . . . . . . . . . . . .178 Intxaur beltza Juglans nigra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .179 Estorake arbola (Liquidambar styraciflua) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .180 Pertsiako parrotia (Parrotia parrotia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .182 Heriotzorria (Nerium oleander) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .184 Ahuntzadarra (Pistacea terebrinthus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .186 Eukalitu (Eucalyptus globosus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .188 Ezpela (Buxus sempervirens) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .190 Udareondoa (Pyrus communis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .192 Txinako udareondoa (Pyrus calleryana) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .194 Sagarmina (Malus sylvestris) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .196 Sagarrondo loreduna (Mallus everest) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .198 Almendrondoa (Prunus dulcis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .200 Gereziondoa (Prunus avium) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .202 Gerezi-aranondoa (Prunus cerasifera) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .204 Japoniako gereziondoa (Prunus serratula) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .206 Prunus amanogawa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .206 Japoniako mizpirondoa (Eriobotrya japonica) . . . . . . . . . . . . . . . . .208 Elorri zuria (Crataegus monogyna) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .210 Elorri-beltza (Prunus spinosa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .212 Kanarietako palmondoa (Phoenix canariensis) . . . . . . . . . . . . . . . . .214 Txusan palmondoa (Trachycarpus fortune) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .216 Gorostia (Ilex aquifolium) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .218 Gorosti (Ilex aquifolium aureomarginata) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .220 Aihena (Clematis fammula) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .220 Sasiakazia (Robinia pseudoacacia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .222
251
Zuhandorra (Cornus sanguinea) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .224 Basaerramua (Euonymus europaeus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .226 Karraskiloa (Rhamnus alaternus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .228 Intsua beltza (Sambucus nigra) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .230 Algarroboa (Ceratonia siliqua) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .232 Hesilaharra (Rhamnus cathartica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .234 Mahatsondoa (Vitis vinifera) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .236 Aliantoa (Alianthus altisima) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .238 Olibo zumea (Elaegnus angutifolia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .240 Lupulua (Humulus lupulus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .240 Almeza (Celtis australis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .242 Gurbea (Sorbus domestica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .244 Otsalizarra (Sorbus aucuparia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .246 Bibliografía . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .256
252
BIBLIOGRAFIA AUTORES VARIOS, A world geography of forest resources, The Ronald Press Company, New York, 1956. CAPPELLETTI C., Trattado di botanica, vol. I: Morfología, Fisiologia, Fitogeografia; vol. II: Sistematica, Torino, 1967. CLARASÓ N., Los árboles cultivados, Gili, Barcelona, 1958. CORE E., Plant taxonomy, Prentice-Hall, Inc., Englewood Cliffs, 1955. DALLIMORE W. Y BRUCE JACKSON A., A handbook of coniferae, Arnold, London, 1954. DARRAH W., Principles of paleobotany, The Ronald Press Company, New York, 1960. DEBAZAC E. F., Manuel des conifères, Louis-Jean, Gap, 1964. FONT QUER P., Diccionario de botánica, Labor, Barcelona, 1935; Historia Natural, t. III, Botánica, Galllach, Barcelona, 1936. FOWELLS H. A., Silvics of forest trees of the United States, Forest Service, Washington, 1965. FRISCH K. VON., Der farbensinn und Formensinn der Biene, Zoolog. Jahrb., vol. 35, 1914; Über den Geruchssinn der Biene, Zoolog. Jahrb., vol., 37, 1919; Zur Streifrage nach dem Farbensinn der Bienen, Biol. Zentralbl., vol. 39, 3; Über die Sprache der Bienen, Zoolog. Jahrb., vol. 40, 1923. GAUSSEN H., Les Gymnospermes actuelles et fossiles, fasc. VI, gen. Pinus, Faculté des Sciences, Tolosa, 1960. GIORDANO G., I legnami nel mondo, Ceschina, Milano, 1964. GÖKMEN H., Forest trees and shrubs in Turkey, Harita Genel Müdürlügü, 1962. GOLFARI L., Exigences climatiques des conifères tropicaux et subtropicaux, Unasylva, 68, Roma, 1963. HESS C. Exper. Unters. Über den angeblichen Farbensinn der
253
Bienen, Zoolog. Jahrb., vol. 34, 1913; Munch. med. Wochenschr., nº 27, 1914; Arch. f. l. ges. Physiol., vol. 163, 1916. HESS C., KÜHN A. Y POHL R., Dressurfahigkeit der Bienen auf Spektrallinien, Die Naturwissenschaften, IX, 1921. HILL B., OVERHOLTS L., POPP H. Y GROVE A. JR., Botany, Mac Graw-Hill, New York, 1960. KRÜSSMANN G., Die Nadelgehölze, parey, Berlin, 1955. LAWRENCE G., An introduction to plant taxonomy, Macmillan, New York, 1956. MESCLANS F., Guia per a conèxer els arbres, Cent. Excur. Cat., 1958. MONDINO G. P., Note sull’ecologia delle conifere messicane, N. Giorn. Bot. Ital., 68, Firenze, 1961. MORANDINI R., Note sui pini messicani, Publ., Stazione sper. Selv., Firenze, 1964. PARDÉ L., Les conifères, La Maison Rustique, Paris, 1955. PEATTIE CULROSS D., A natural history of western trees, Houghton Mifflin, Boston, 1953. PIGNATTI S., Fitogeografia (en Cappelletti C., Trattato di botanica, vol., I: Morfologia, Fisiologia, Fitogeografia), Torino, 1967. SÁNCHEZ MONGE E., Fitogenética, Salvat, Barcelona, 1955. SAPPA F. Y TOSCO U., Le piante e la loro vita, vols I y II, Novara, 1961 y 1963. SAPPA F., Contributo all’interpretazione della vegetazione dei Monegros, Allionia, Torino, 1954. SCOTT C. W., Le pin de Monterey (Pinus radiata D. Don), FAO, Roma, 1962. STRASBURGER E., Tratado de botánica, trad. O. de Bolós, Marín, Barcelona, 1960. Tonzig s., Elementi di botanica, Ambrosiana, Milano, 1956. TORTORELLI L., Maderas y bosques argentinos, ACME, Buenos Aires, 1956. ZANONI G., Problemi e metodi della botanica sistematica, Pubbl. Ist. Univ. di Magistero, Genova, 1965.
254
F
ernando Pedro Pérez naturalista eta argazkilari bilbotarra da; hamabost urtetik gora eman ditu Euskal Herriko fauna autoktonoa ikertzen. Galzorian dauden Espezieen Defentsarako Elkartearen sortzailea eta lehendakaria da; naturaren babeserako euskal elkarte hori 1990. urtean sortu zen eta 1996. urtean herri onurakoa zela adierazi zen. Haren buru dela, Fernandok, kazetariak, herpetologo eta naturalista taldea zuzentzen eta koordinatzen du landa-azterlanak egiten; horrez gainera elkarteak zoologia eta naturaren babesari buruzko euskal aldizkari bakarra argitaratzen du. Naturaren ahotsa: bi hilez behin plazaratzen da 1992az geroztik. Fernando Pérezek liburu batzuk argitaratuak ditu (“Euskal Herriko Marrazoak eta Arrainak”, “Euskadiko Anfibioak”, “Euskal Herriko Ugaztunak”, “Euskal Herriko Sugeak”, “Euskadiko Muskerrak, Sugandilak eta Apoarmatuak”, “Euskadiko Hondartzak”, “Urkiolako Parke Naturala, Fauna eta Flora”, “Urdaibaiko Itsaspeko Fauna eta Flora”, “Biotopo Babestuak” eta “Euskadiko Gaueko Harrapariak”, Egilea eguneroko lanera eta bizitzera bultzatzen duena Euskal Herriko fauna ezagutarazi nahia da, euskaldunek maite izan dezaten eta iraunarazten lagun dezaten.
255
1
-Euskal Herriko Kostaldeko Marrazoak eta Arrainak.
2
-Euskadiko Anfibioak.
3
-Euskadiko Gaueko Harrapariak.
4
-Euskal Herriko Sugeak.
5
-Euskadiko Muskerrak, Sungadilak eta Apoarmatuak.
6
-Euskadiko Hondartzak.
7
-Euskal Herriko Ugaztunak
8
-Euskal Herriko Biotopo Babestuak.
9
-Urdaibako Itsaspeko Fauna eta Flora.
10
-Gorbeiako Parke Naturala, Fauna eta Flora
11
-Euskal-Herriko Eguneko Harrapariak
12
-Urkiolako Parke Naturala, Fauna eta Flora 256
A.D.E.V.E. IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEAK DEFENDATZEKO ELKARGOA