Emaitzak eta ondorioak Lehendabizi egileak laburbildu behar ditu zeintzuk izan diren egindako lanaren emaitzak. Hasieran emaitza gordinak eman ditzake, hau da, zuzenean egindako inkestatik lortu direnak. Geroago, emaitza horiek beste tratamendu bat baldin badute, hortik lortutako emaitzak. Nolanahi ere, galdetegiaren ondorio zuzena emaitza asko izatea da. Hori dela eta, idazleak kontuan izan behar du zeini eman behar dion lehentasuna eta zeini ez. Lehen aipatu denez, aski da zeregin horretan erabilitako prozeduraren aipamen xumea egitea. Bildutako emaitzak modu irensgarrian eskaini behar dira, batez ere numerikoak direnean.
Bakoitzaren patrikan, 500 euroko bi billete
berria.info / 2012-01-18
Hego Euskal Herrian eta Espainian zirkulazioan dagoen diruaren %74 500 euroko eta 200 euroko billeteetan biltzen da. 500 eurokoekin egindako hamar eragiketatik zortzi iruzurrezkoak direla dio Gesthak. M. GARATE DONOSTIA Inoiz gutxitan ageri dira diru zorroetan, eta eguneroko erosketetarako ere erabilpen urria dute. Saltoki txiki batzuek ez dituzte onartu ere egiten, itzultzeko behar adina diru xehe ez dutelako izaten. Ez direla existitzen dirudi, baina datuek bestelako zerbait erakusten dute. Ezkutuko ekonomia azaleratu behar dela esaten duenean, Espainiako Gobernuak badaki nondik hasi behar den: 500 euroko billeteak agerian jartzetik. Hain zuzen, Europako Batasunean dauden 500 euroko billeteen %20 Hego Euskal Herrian eta Espainian daude; bostetik bat, alegia. Bada beste datu esanguratsu bat ere. Ogasuneko teknikariak biltzen dituen Gestha elkarteak egindako ikerketaren arabera, haiekin egiten diren eragiketen %80 iruzurrezkoak dira. Eraikuntza eta etxebizitza sektoreak orain urte batzuk izandako goraldiak nabarmen igoarazi zituen diru beltzarekin egindako ordainketak, hau da, Ogasunari aitortu gabekoak. «500 euroko eta 200 euroko billeteetan biltzen da Espainian zirkulazioan dagoen diruaren %74», adierazi du Jose Maria Mollinedo Gesthako idazkari nagusiak. 500 euroko billeteetan 53.000 milioi daudela zehaztu du, eta 200 euroko billeteetan 3.300 milioi. «Zifrek ihes egiten digute maiz, baina dirua biztanle guztien artean banatuta, argi ikusten da zein dimentsiori buruz ari garen: bakoitzak 500 euroko bi billete izan behar lituzke uneoro diru zorroan, eta bi ume dituen bikote batek 4.000 euro». Hainbeste diru patrikan izatea ez dela batere ohikoa gogoratu du, normalean finantza erakunderen bateko kontuan gordetzen dela. «Sekulako dirutza erabiltzen da Ogasunaren bizkar egindako eragiketak ordaintzeko».
Inkestaren emaitzak Hona hemen orain arte egindako inkestak: Gabonetako inkesta Zein da euskarari egin dakiokeen oparirik onena? Ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleek kalean ere euskaraz hitz egitea %66,66 Euskaratik urrun dauden hiritarrak euskarara erakartzen saiatzea %33,34
Ba al dago liburuak, DVD-ak, diskoak, CD-ROMak, jokoak eta abar euskaraz oparitzeko behar adina eskaintzarik? Urtetik urtera gero eta gehiago, hobekuntza nabaria da %33,34 Gaztelaniazkoen aldean urriegia da eskaintza %16,66 Erakunde publikoek neurriak hartu beharko lituzkete bideojokoen euskaratzea sustatzeko %50 Olentzerok, gaztelaniaz; Errege Magoek, euskaraz; Aita Noëlek, euskaraz edo gaztelaniaz… Horrek ez du ez hanka ez buru %16,66 Elkarbizitzarako lagungarri litzateke %16,66 Eleaniztasunaren seinale, baina artifizialegia agian %66,68 Gure inkestatuen iritziz, ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleek kalean ere euskaraz jardutea litzateke euskarari egin dakiokeen oparirik onena. Bestalde, euskarazko produktuak oparitzeko gero eta eskaintza handiagoa dagoela onartzen dute; haatik, produktu jakin batzuen euskaratzea sustatzea eskatzen dute, bideojokoak esate baterako.. EGA azterketa, bai ala ez? Zer iruditzen zaizu helduen euskara irakaskuntza-sistema EGA azterketa gainditzera bideratua izatea? Ondo, gizarteak eta administrazioak hala eskatzen dute %11,76 Gaizki, hobe beldurrik gabe hitz egitera bideratuko balitz %70,59 Tituluak curriculuma gizentzeko baino ez du balio %17,65 Urteen poderioz, dena arau bihurtu da, kortse estua jantzi zaio euskarari eta ia itoarazi. Zuzentasuna finkatu da ardatz euskararen irakaskuntzan… Egia biribila %58,83 Gezurra galanta %17,65 Zuzentasunak ito egiten du, baina hiztun kopurua igo da %23,52 Zer iruditzen zaizu batxilergoa D ereduan egin duten ikasleei EGA titulua batxilergoarekin batera ematea, azterketarik gabe? Ondo %58,83 Gaizki %17,65 Euskarazko eskolen negozioa pikutara joango litzateke %23,52 Administrazioaren arauek EGA lortzea eskatzen dute, haatik, gure inkestatuek nahiago lukete euren ahalegina hizkuntz arauei beldurrik gabe hitz egitera bideratzea; eta segurtzat jotzen dute batxilergoa D ereduan eginez gero, euskara gaitasuna EGA agirirako eskatzen denaren parekoa dela. Hizkuntza politikaren modu berriak Nola baloratzen duzu euskararen erabilera sustatzeko “Pixka bat es mucho” kanpaina? Kanpaina freskoa eta berritzailea izan da, baina soilik gazteen artean izan du arrakasta %8,4 Eragingarria izan da, mezu optimista eta posibilista zabaldu du %25 Propaganda hutsa izan da %66,6 Zein da Euskara 21 webgunearen gainean egiten duzun balorazio orokorra? Ona %77,27 Txarra %9 Erdipurdikoa %13,73 Zer iruditzen zaizu euskararen aldeko komunikazio kanpainak freskoak eta berriak izatea, itxura eta eragin instituzional orotik urrun? Ondo %68,18 Gaizki %0 Ez dit axola %31,82
Inkestatu gehienek propaganda deritzote ‘Pixka bat es mucho’ kanpainari, nahiz eta mezuak gizartean izandako oihartzun zabala onartzen den. Bestalde, hizkuntza politikaren modu berriak orokorrean eta Euskara 21 webguneak bereziki oso harrera ona izan dute. Ikasturte berriaren atarian Zer iruditzen zaizkizu dendetako langileak euskalduntzeko diru laguntzak? Dendak euskararen erabilerara egokitzeko eragingarri bat %47 600.000 euro alferrik xahutzea %20 Dendek euren merkatu-kuota gehitzeko aukera bikaina %33 PSEk euskal kulturaren alde ahalegin berezia egingo duela iragarri du, zer deritzozu horri? Euskara nazionalisten monopolio ez dela erakutsi nahi dutela %7 Euskal kultura modernizatzearen aldeko urrats bat eman nahi dutela %0 Euskal mundura gerturatzeko estrategia hutsa, hauteskunde autonomikoei begira %93 Zer iruditzen zaizu EAEan diharduten 208 epaileetatik 16 baino ez izatea gai epaiketa bat euskaraz zuzentzeko? Ondo, horretarako daude itzultzaileak %5 Gaizki, ez dio hizkuntza-normalkuntzari inolako mesederik egiten %47,5 Justiziaren euskalduntzeak zerbitzu publiko honen kalitatea hobetuko luke %47,5 Gehiengoak begi onez ikusten ditu dendetako langileak euskalduntzeko diru laguntzak, eta, era berean, denden merkatu-kuota gehitzeko aukera bikaintzat jotzen dute. Bestetik, PSEk euskarazko kulturaren alde ahalegin berezia egingo duelako iragarpena hauteskunde autonomikoei begira bultzatutako estrategia bezala ikusten du gehiengo nagusiak. Bukatzeko, inkestatuen portzentaia handi batek Justiziaren euskalduntzea eskatzen du, hizkuntza-normalkuntzaren mesederako. Hizkuntza gaurkotasuneko gaiak Zer suposatzen du zure ustez saltoki eta enpresa handietan zerbitzu elebiduna eskaintzera behartzen duen Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntz eskubideei buruzko dekretu onartu berriak? Eskubide baten bermea %15 Inposaketa bat %30 Beste urrats bat hizkuntza-normalkuntzaren alde %55 Manifiesto por la lengua común izeneko gaztelaniaren aldeko manifestua zera iruditzen zait… Eleaniztasunaren aurkako eraso bat %20 Erdaldunen defentsa bi hizkuntza ofizial dituzten autonomia-erkidegoetan %20 Polemika interesatu bat %60 Hizkuntza ereduen legea derrigorrezko hezkuntzan agintaldi honetan onartu beharko litzatekeela uste al duzu? Bai %50 Ez %20 Hobe berandu baino lehen, baina ez presaka %30 Inkestatu gehienen iritziz, aipatu Dekretua beste urrats bat gehiago da hizkuntzanormalkuntzaren alde; halere, heren batek inposaketa deritzo dekretua indarrean jartzeari. Gizartean piztu duen eztabaida horren lekuko. Polemika interesatutzat jotzen dute halaber parte hartzaile gehienek Manifiesto por la Lengua Común izeneko agiria. Hizkuntza ereduen Legeari dagokionez, gehiengoak agintaldi honetan onartu beharko litzatekeela dio, nahiz eta inkestatuetako askok ere ez zuketen erabakia presaka hartuko.
Euskara eta kultura Munduko literatura jatorrizkoan ezin denean, euskaraz edo gaztelaniaz nahiago duzu irakurri? Euskaraz %43 Gaztelaniaz %22 Batean zein bestean %35 Zer iruditzen zaizu zenbait euskal musika-talde berrik ingelesez abestea? Ondo %18 Gaizki %18 Onak badira, berdin zait %64 Zer iruditzen zaizu egokiagoa filmak euskarara bikoiztuta ematea edo jatorrizko bertsio azpititulatuan? Euskarara bikoiztuta %8 Jatorrizko bertsio azpititulatuan %72 Telebistan bikoiztuta, zineman azpititulatuta %20 Inkestatuek munduko literatura euskaraz nahiago dute irakurri; alabaina, euskarazko itzulpenik ezean ez diote gaztelaniazkoari muzin egiten. Musikari dagokionez, gehiengo zabalak taldeen kalitatea lehenesten du abestien hizkuntzaren gainetik. Filmak, berriz, nahiago jatorrizko bertsio azpititulatuan bikoiztuta baino. Euskara Administrazioan Egokia al da euskararen maila zure inguruko Administrazio publikoan? Bai %25 Ez %75 Euskarak berariazko Sailburuordetza bat behar luke? Bai %75 Ez %25 Herritarrekin harreman zuzena ez duten funtzionario publikoek ere EGA agiria izan beharko lukete? Bai %71 Ez %29 Hein handi batean, jendeari desegokia iruditzen zaio euskararen maila bere inguruko Administrazio publikoan eta era berean uste dute egokia litzatekeela euskarak berariazko Sailburuordetza bat izatea. Horrekin batera, parte hartzaile gehienen aburuz EGA agiria edukitzea beharrezkoa litzateke herritarrekin harreman zuzena ez duten funtzionario publikoen kasuan ere. Osasun zerbitzuak Zer iruditzen zaizu euskaraz dakien osagilea eskatu eta aukeran mediku erdaldunak baino ez badizkizute eskaintzen? Ondo %8 Gaizki %80 Ez ondo ez gaizki %12 Zer deritzozu besterik eskatu ezean ospitalean historia-klinikoa gaztelaniaz ematea? Ondo %20 Gaizki %64 Ez ondo ez gaizki %16
Hizkuntza eskakizuna betetzen ez duenez, promozioko traumatologorik onena ez dute Osakidetzan hartu eta osasun pribatuan jardutea erabaki du. Ondo al deritzozu hizkuntza kontuak direla-eta profesional onenei uko egitea? Ondo %24 Gaizki %64 Ez ondo ez gaizki %12 Oro har, jendeak begi txarrez ikusten du osasun zerbitzuetan arreta euskaraz jasotzeko bermea erdararen pare ez egotea. Era berean, ez zaie ondo iruditzen hizkuntza kontuak direla-eta profesional onenei uko egitea. Bezeroarentzako arreta Tabernako paretan ‘Salda badago’ kartela ipinita dago. Kamareroari salda bat eskatu diozu euskaraz eta hark mesedez gaztelaniaz errepikatzeko eskatzen dizu. Zer deritzozu horri? Ondo %11 Gaizki %63 Ez ondo ez gaizki %26 Etxea erostera joan zara higiezinen agentzia batera. Zer irudituko litzaizuke prezioaz hitz egiterakoan (tratuaren mamiaz, alegia) saltzaileak erdarara jotzeko eskatuko balizu? Ondo %26 Gaizki %69 Ez ondo ez gaizki %5 Erostetxe handi baten informazio-gunean ezin zaituzte euskaraz artatu. Ondo al deritzozu horri? Ondo %5 Gaizki %84 Ez ondo ez gaizki %11 Inkestaren parte hartzaileen gehiengo nagusia ez dago ados establezimendu komertzial batean euskara iragarri eta hartu-emana euskaraz egin ezin badaiteke; eta, bestetik, ez zaie ondo iruditzen erostetxe handi batek aukerarik ez ematea bezeroa euskaraz artatzeko. Bide seinaleak Zer iruditzen zaizu bide seinaleetan toki izenak euskara hutsez jartzea? Ondo %39 Gaizki %54 Ez ondo ez gaizki %7 Zer iruditzen zaizu euskal izena lehenestea (ageriago jartzea, alegia)? Ondo %54 Gaizki %25 Ez ondo ez gaizki %21 Zein iritzi duzu seinaleetako euskarazko testuei buruz? Ondo %41 Gaizki %31 Ez ondo ez gaizki %28 Orokorrean, inkestaren parte hartzaileak euskara bide seinaleetan lehenestearen aldeko agertu dira; nolanahi ere, ez dute begi onez ikusten seinaleak euskara hutsean jartzea.