NOLA ESAN ME GUSTARIA EUSKARAZ: Hona hemen gure hizkuntzan sartutako beste erabilpen berri bat, erdarazko “me gustaria”k bultzatutakoa: Jatea gustatuko litzaidake Joatea gustatuko litzaidake Egia esan, ezin uka daiteke hau gero eta zabalduago dugula gure artean, baina hurrengo adibideetan ikusiko dugun bezala, usadioaren kontrakoa da eta neurri berean aztertu beharrekoa. Euskarak esanahi hori adierazteko beste baliabide batzuk ditu: 1. (Aditza) + nahi izan (gura / gogo) + geroaldi hipotetikoa Ez nuke hil nahi Zurekin bizi nahi nuke Ez nuke Malagara joan nahi Zuk kantatzea nahi genuke
3. (Pozik, gustura...) + aditza bera + geroaldi hipotetikoa Gustura itzuliko ginateke Evorara Pozik egingo nuke hori Gustura edango nuke garagardo bat Pozik joango nintzateke zinemara
Nos gustaría volver a Evora
4. Baldintza hipotetikoa Aberatsa banintz... Bere sasoia banu... Ahal banu, esango nioke Bukatu baino lehen, bi ohar egin nahi nituzke: 1. Esandako guztiak ez du zer ikusirik erdarazko “me gusta” kasuarekin, hots modu erreal batez ondo erabilita dago: Irakurtzea gustatzen zait Telebista ikustea gustatzen zait 2. Beraz, noiz eta nola erabili behar da ditxosozko “gustatuko litzaidake” hori? Agi denez, jateko edo dastamenarekin zer ikusia duten kasuetan erabil daiteke, adibidez: Babarrunak probatuko bazenitu, gustatuko litzaizkizuke
1
ARIKETAK: 1. Jar itzazu beste era batez hurrengo esaldiak: Emakume izatea gustatuko litzaidake _________________________________________________________________________ Fraka gorriak erostea gustatuko litzaidake _________________________________________________________________________ Itsasoan bainatzea gustatuko litzaidake _________________________________________________________________________ Mikelekin hitz egitea gustatuko litzaioke _________________________________________________________________________ Euririk egitea gustatuko litzaizuke? _________________________________________________________________________ Botila bat garagardo edatea gustatuko litzaiguke _________________________________________________________________________
2. Itzul itzazu hurrengo esaldiak: Nos gustaría pasar el verano en Ibiza _________________________________________________________________________ No le gustaría llegar tarde _________________________________________________________________________ Me gustaría saber tocar la txalaparta _________________________________________________________________________ Me gustaría ser feliz _________________________________________________________________________ No nos gustaría que se fuese _________________________________________________________________________ No me gustaría beber solo _________________________________________________________________________