GORPUTZ HEZKUNTZAKO HEZKUNTZAKO PROGRAMAZIOA (LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA)
1
1. SARRERA Lehen-lehenik, aipatu behar da programazio-lan hau egiteko arrazoi nagusiak hauek izan direla: batetik, Lehen Hezkuntzan Gorputz Hezkuntzako euskarazko programaziorik ez egotea eta, bestetik, argitaratutako programazioak Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatera egokitu gabe egotea. Jakina denez, publikaziomailan oso urriak dira euskaraz egindako lanak eta ez dute inolaz ere osatzen arloko etapa osoko programazio osoa. Behin eta berriro sumatu da ikastetxeetan eta Gorputz Hezkuntzako mintegietan gabezia hori. Horretaz gain, nabari da konpetentzia motorra oinarritzat duen programazio baten beharra, hau da, begirada nagusia arloaren muinean (konpetentzia motorrean) jarriko duen programazio baten beharra, nahiz eta Gorputz Hezkuntzaren arloak beste konpetentzien lorpenean ere ekarpen oso onuragarriak egin. Gainera, Gorputz Hezkuntzaren arloko programazioetan, teoriaren eta praktiken arteko kontraesanak eta koherentziarik ezak antzeman dira. Beraz, nabaria da ildo pedagogiko baten beharra dagoela. Horregatik, curriculum berria (Heziberri) indarrean jarri den unea programazio bateratu bat egiteko aukera ezin hobea da, batez ere curriculum horretan konpetentzia motorra oinarrizko konpetentziatzat hartzen delako lehenengo aldiz. Programazio-eredua irakasleen esperientziatik eta ezagutzatik abiatutako Programazio-eredua proposamen bat da, irekia eta malgua. malgua. Irakasleon lanerako baliagarria izan daitekeen euskarria da, beharrezko egokitzapenak egin ondoren eskolako errealitate guztietara egokitu daitekeena.
2. PROGRAMAZIOAREN PROGRAMAZIOAREN PROZESUA Programazio-eredu honek 2007. urtean izan zuen abiapuntua, aurreko curriculuma indarrean jarri zen urtean. Lasarteko, Leioako eta Durangoko mintegietako irakasleak izan ziren hasiera eman ziotenak eta, hainbat urtetako prozesu luze baten ondoren, 2015eko ekainean 36 unitate (6 unitate maila bakoitzeko) diseinatuta izatea lortu zen. Egindako lan luzeari hizkuntzaren eta ildo pedagogikoaren aldetik batasuna eman nahian, azken zuzenketak irakasle talde txiki batek egin ditu Iraleko R400 ikastaroan, eta programazio hau da lorturiko emaitza. Sortze-lan honetan, Alfredo Larraz Urgelés-en laguntza izan dugu, eta, une jakin batzuetan, baita Euskal Herriko Unibertsitatearena ere.
2
3. CURRICULUMA Programazioa 236/2015 Dekretuan (Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena) oinarritzen da, Heziberrin hain zuzen. KONPETENTZIA MOTORRA: Autonomiaz, izaera kritikoz, sormenez eta adierazkortasunez lantzea norberaren, gainerako pertsonen eta ingurune fisiko eta kulturalaren jardun-eremu motorreko egoerak, eta jokabide motorra lantzen laguntzen duten jakintzak, prozedurak eta jarrerak barneratzea, jarduera fisikoa eta kirola egiteko ohiturak hartu eta, bizimodu osasungarri batean oinarrituta, ongizate osoa lortzen laguntzeko. (HEZIBERRI) KONPETENTZIA MOTORRA: Ezagutzak, prozedurak, jarrerak eta emozioak integratzea, jokabide motorrari eta azterketa kritikoari esker eremu motorreko egoerei arrakastaz aurre egiten jakiteko eta jarduera fisikoen praktika-ohitura eskolatik kanpo eta helduaroan garatzeko. (SOHAT)
3.1.
ETAPAKO HELBURUAK
Gorputz Hezkuntzaren arloko irakaskuntzak konpetentzia hauek lortzea du helburu etapa honetan: 1) Hautemate-gaitasunak eta gaitasun motorrak aztertzea, nork bere buruarengan konfiantza izatea eta norberaren ongizatea sustatuz, osasunerako onuragarria izan dadin. 2) Trebetasun eta gaitasun fisikoak garatzea, haurren eboluzio-prozesuarekin bat, jolasa erabiliz, oinarrizko baliabide baliabide den aldetik. 3) Problema motorrak ebazteko printzipioak eta arauak ezagutzea, hautatzea eta aplikatzea, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta arte- eta adierazpen-jarduerak praktikatzean eraginkortasunez eta autonomiaz aritzea, ahalegina erregulatuz, dosifikatuz eta balioetsiz, eta norberaren aukeren eta zereginaren nolakotasunaren arabera maila jakin batera iristea nork bere buruari ezartzen dion eskakizunean. 4) Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako jolas-tradizioak, jarduera fisikoen eta kirol-jardueren tradizioak nahiz adierazpen-tradizioak ezagutzea, haien balioak errespetatzeko eta balioesteko, jolas eta adierazpen tradizionalak eta herrikoiak praktikatuz. 5) Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-bitartekoen berri jakitea, modu estetikoan eta sortzailean landuz, haiek sentitzeko, bizitzeko eta onartzeko, eta mugimendu propio baten bidez pertsonalizatzeko. 6) Jarduera fisikoa neurriz eta maiz egitearen garrantzia balioestea, norberarekiko nahiz besteekiko erantzukizunezko jarrera erakusteko, eta ariketa fisikoak, higieneak, elikadurak eta jarrera-ohiturek osasunean dituzten eraginak aintzat hartzea. 3
7) Jarduera fisikoetan parte hartzea, besteekin batera talde-harremanak sustatzen dituzten proiektuak garatuz, eta aisia-kultura aberasgarri baten oinarriak eraikiz.
3.2. EDUKIAK Lehen Hezkuntzari dagozkion adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak eduki multzo hauetan sailkatu dira: 1. multzoa. Arlo guztietan komunak diren oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako edukiak 2. multzoa. Norberaren ezagutza eta kontrola 3. multzoa. Gorputz-adierazpena eta komunikazioa 4. multzoa. Jarduera fisikoa eta osasuna 5. multzoa. Kultura motorra: aisiarako eta denbora librerako hezkuntza 1. multzoan, diziplina-arlo guztietan komunak diren prozedurazko eta jarrerazko edukiak bildu dira. Oinarrizko zehar-konpetentziak gara daitezke, haiekin lotutako prozedurak eta jarrerak diziplina-arlo bakoitzeko irakaskuntza- eta ikaskuntzaegoeretan aplikatzen diren heinean soilik. 2. multzoan (Norberaren ezagutza eta kontrola), hautemate-gaitasuna eta ahalmen nahiz trebetasun motorrak garatzeko edukiak adierazi dira. Horiek landuz, norberaren gorputza ezagutzea lortu nahi da, hori funtsezkoa baita norberaren gorputz-irudia garatzeko zein aurrera begira ikaskuntza motorrak bereganatzeko. Gainera, trebetasun motorra garatuz, norberaren gorputzaren kontrola izatea lortu nahi da, aldi berean ikasleak eraginkortasunez mugitzeko edukiak landuz. Hortaz, mugimendua menderatzearekin eta kontrol motorrarekin lotutako gaitasunak landuko dira. Bereziki nabarmenduko dira mugimendua egoera berrietara egokitzeko erabakiak hartzearekin lotutako edukiak. 3. multzoan (Gorputz-adierazpena eta komunikazioa), zenbait teknika baliatuz, gorputzaren bidez emozioak, sentimenduak eta ideiak adierazten eta komunikatzen ikasteko edukiak jaso dira. 3. multzoko edukiak jolas moduan eta alderdi emozionala landuz bideratuko direnez, lagungarriak —eta aberasgarriak— aberasgarriak— izango dira norberak gozatzeko. 4. multzoan (Jarduera fisikoa eta osasuna), osasun fisikoari eta dohain fisikomotorrei buruzko edukiak landuko dira —betiere kirol-jarduerarekin lotuz— lotuz—, horiek eragina baitute banakoaren garapenean eta haren bizi-kalitatearen hobekuntzan. Osasuna hezkuntza fisikoaren barnean esparru garrantzitsua dela ulertuta, hainbat alderdi landuko dira. Alderdi horiek lotuta daude hautemate- eta koordinaziobaldintzatzaileekin eta baldintzatzaile fisikoekin, eta bide ematen dute, bai gorputza ezagutzeko nahiz oinarrizko trebetasunak eta trebetasun espezifikoak gauzatzeko, 4
bai norberaren ongizatea nahiz ongizate soziala lortze aldera jarduera fisikoarekin lotutako ohiturak hartzeko. Azkenik, 5. multzoan (Kultura motorra: aisiarako eta denbora librerako hezkuntza), jolasarekin eta kirol-jarduerekin lotutako edukiak landuko dira, giza motrizitatearen kultura-adierazpen gisa ulertuta. Jolasa, estrategia metodologiko oso baliagarria den arren, edukitzat hartu behar da, balio antropologiko eta kultural garrantzitsua duelako. Gorputz Hezkuntzan jolasak eta kirolak irakastea hezigarria da, eta konpetentzia motorra hobetzeko bitartekoa ere bai. Gainera, 5. multzoko jarduera horien bidez, lankidetza eta parte-hartzea bultzatzen dira, eta elkartasuna, elkarlana eta diskriminaziorik eza sustatzeko jarrerak garatzen dira.
3.3. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK 1) Ezezagunak eta zalantzagarriak diren ingurune askotarikoetan egokitzea lekualdatzeak eta jauziak. 2) Jolasetan eta jarduera motorretan pilotak edo beste higikari batzuk jaurtitzea, pasatzea eta jasotzea, kontrola galdu gabe eta behar bezala egokituz joko-zelaiko egoerari, distantziei eta ibilbideei. 3) Gorputza zenbait jarreratan jartzea eta orekatzea, tentsioa, erlaxazioa eta arnasketa kontrolatuz. 4) Jarrera aktiboak izatea, egoera fisikoa oro har hobetzeko, eta jarduerak egitean kontuan hartzea norberaren gorputzaren eta mugimendu-gaitasunaren aukerak eta mugak. 5) Modu koordinatuan eta lankidetzan jardutea, erronkak ebazteko edo taldeko jolasetan aurkari bati edo batzuei aurre egiteko, bai erasotzaile gisa, bai defendatzaile gisa. 6) Norberaren ahalegina eta taldearekin ezartzen diren harremanak identifikatzea jolasen eta kirol-jardueren oinarrizko oinarrizko balio diren aldetik, eta haiekin bat jokatzea. jokatzea. 7) Talde-konposizioak sortzea ikaskideekin lan eginez, gorputzaren adierazpenbitartekoak erabiliz, eta estimulu musikalak, plastikoak edo hitzezkoak abiapuntutzat hartuta. 8) Jokabide aktiboak izatea, ariketa fisikoak osasunerako duen balioa aintzat hartuta, gorputza eta jarrera- nahiz elikadura-ohiturak zaintzeko interesa izatea, eta drogen kontsumoa eta portaera-mendetasunak sor ditzaketen jokabideak saihestea.
5
4. METODOLOGIA
Programazioa, praxiologia motorraren ikuspegitik, ekintza-dominioetan ekintza-dominioetan oinarrituta dago, eta, horri esker, Gorputz Hezkuntzaren curriculuma ikuspegi koherente batetik egin da, Gorputz Hezkuntzaren arloari konpetentzia motorra garatzeko zehaztasuna eta funtzionatzeko logika eman baitzaio. Horrela programatzeak onura nabarmenak ditu; izan ere, maila bakoitzari zein etapa guztiari koherentzia eta batasuna ematen dio, konpetentzia motorraren garapenean ikasleari hainbat egoera motor eta testuinguru eskaintzen zaizkio, ekintza-dominioen bidez ikasleak menperatu behar dituen ekintzaprintzipioak zehazten dira (ikasleak barneratu behar dituen oinarrizko jakintzak), Gorputz Hezkuntzari ikuspegi zabalagoa ematen dio (eduki zehatzetatik haratago konpetentzia motorraren garapenean zentratuz) eta irakasleen hausnarketa sustatzen du curriculumetik haratago. Egoera motorren antolaketari dagokionez, bi eredu erabili ohi dira: batetik, Parlebasena, hau da, zortzi kategoria proposatzen dituena, eta, bestetik, Larrazena, sei kategoria proposatzen dituena. Pogramazio hau Larrazen ereduan oinarrituko da; proposamena hurbilagoa eta erabilgarriagoa irudituta horren alde egin da. Beraz, Gorputz Hezkuntzan eskolan lantzen diren gorputz-esperientziak sei ekintza-dominio hauetan bildu dira:
1. Bakarkako ekintzak. Ingurune egonkorrean egiten diren jarduera fisikoak, nagusiki egoera psikomotorrez edo bakarkako egoeraz osaturikoak (gorputzeskema garatzeko jarduerak, gorputzaren kontzientzia hartzeko jarduerak, egoera fisikoa hobetzeko jarduerak, gimnastika deportiboa, igeriketako bakarkako jarduerak, atletismoa, harri-jasotzea…) harri-jasotzea…).. 2. Bat baten aurkako ekintzak. ekintzak. Ingurune egonkorrean egiten diren jarduera fisikoak, nagusiki besteekiko aurkakotasun-elkarrekintza motorrez osaturikoak (borroka-jolasak, judoa, badmintona, esgrima, esku-pilota esku-pilota 1x1…). 1x1…). Jarduera horien helburua zehaztutako arau batzuk erabiliz aurkaria gainditzea da. 3. Elkarlaneko ekintzak. Ingurune egonkorrean egiten diren jarduera fisikoak, nagusiki elkarlaneko elkarrekintza motorrez osaturikoak (taldeko akrobaziak, malabarismoa taldeka, jolas kooperatiboak, ipuin motor kooperatiboak, erronka motor kooperatiboak…). kooperatiboak…). Ikasleek helburu komun bat lortzeko elkarlanean aritu behar dute, proposaturiko arazo motorrari erantzuna aurkitzeko elkarren artean komunikatuz eta koordinatuz 4. Elkarlaneko-aurkako Elkarlaneko-aurkakotasuneko tasuneko ekintzak. Ingurune egonkorrean egiten diren jarduera fisikoak, nagusiki elkarlaneko eta aurkakotasuneko elkarrekintza soziomotorrez osaturikoak (beisbola, futbola, saskibaloia, hockeya, boleibola, eskubaloia, zenbait jolas tradizional…). tradizional…). Helburua elkarlanean arituz aurkako taldea gainditzea da. 5. Ziurgabetasun-ingur Ziurgabetasun-inguruneko uneko ekintzak. Ingurune fisikora egokitzeko jarduera fisikoak dira; ingurunea bera ezegonkorra izanik ziurgabetasuna duten 6
jarduerak dira (mendizaletasuna, ibilaldiak mendiko bizikletan, elurretako jarduerak, eskalada, orientazio-jarduerak, orientazio-jarduerak, piraguismoa…) piraguismoa…).. 6. Adierazpen- eta arte-ekintzak. Izaera artistikoa, espresiboa edo komunikatiboa duten jarduera fisikoak dira. Ikasleek adierazpenezko erregistroak erabiliz irudimena eta sormena garatuko dituzte (gorputzadierazpena, dantzak, koreografiak, jolas dramatikoak, mimika, gimnastika erritmikoa, akrosporta…) akrosporta…)..
Etapako maila bakoitzean ekintza-dominio guztiak garatzen direla bermatu da programazioan, unitate didaktiko bakoitzean nagusiki ekintza-dominio bati garrantzia emanez. Hori dela eta, ikasleen taldekatzea nagusiki helburuen araberakoa izango da (bakarka, binaka, talde txikitan nahiz talde handian).
Gaur egungo hezkuntzaren ikuspegiaren arabera, konpetentzietan oinarritutako irakaskuntza-prozesua garatu behar dugu. Hori dela eta, egoera desberdinetan konpondu beharko dituzten hainbat arazo motor proposatuko dizkiegu ikasleei, eta, horiei irtenbideak aurkituz, konpetentziak garatzen joango dira. Konpetentziak lortzeko eta arazo motorren aurrean arrakasta izateko, komeni da ikasleek mota guztietako baliabideak eta estrategiak erabiltzea. Azken finean, helburua da eskuratu dituzten jarrera-, prozeduraeta kontzeptu-edukiak transferitzen eta bateratzen ikastea. Hori eginez gero, bestelako egoera konplexuetan ere arazoei irtenbidea ematen ikasiko dute. Irakasleen helburua da ikasleek beren ikaskuntza eraikitzea eta konpetentzien garapena ziurtatzea. Horretarako, ekintzatik eta hausnarketatik berriro ekintzara itzuli beharko du ikasleak, barneratutakoa praktikan jarriz. Izan ere, ikaskuntza esanguratsua ez da lortzen irakasleak aldez aurretik emandako ereduak edo erantzunak ikasleek besterik gabe errepikatuz. Horregatik, irakasleak ez dizkie ikasleei aldez aurretik erantzunak eta irtenbideak eman behar. Ikasleei ikaskuntza-prozesuan laguntzea da irakaslearen eginkizuna, ekintzetan eta hausnarketetan galdera zehatzak eginez. Beraz, konpetentziak lantzeko prozesuan irakaslearen egitekoa, ikasteko prozesuak diseinatzea, planifikatzea, antolatzea, ikasleak estimulatzea eta motibatzea, laguntzea, ebaluatzea eta bideratzea izango da.
● Saio bakoitzak helburu helburu zehatz bat izango izango du, eta, beharra ikusiz gero, jarduera gehiago proposatuko proposatuko dira helburu hori lortzeko. lortzeko.
● Eguneroko saioetan saioetan sortzen sortzen diren egoerei egoerei eta aniztasunari erantzun egokia egokia emateko, ikasle guztiei eman behar dizkiegu benetako aukerak, aldez aurretik ezarritako helburuak lor ditzaten. Horrez gain, saioetan gerta daitezkeen 7
gatazkei trataera egokia eman nahi badiegu, ikasle guztiei eskaini behar dizkiegu estrategiak eta baliabideak, beren gatazkak era autonomoan bideratu eta konpon ditzaten.
● Unitate didaktikoaren didaktikoaren hasieran hasieran egiten den ebaluazioaren ebaluazioaren bidez bidez ezagutzen ezagutzen dira ikasleen gaitasunak eta gabeziak. Hala, beharren arabera, proposatuko diren egoerak eta jarduerak egokitzeko unea izango da, eta ikasleek aurkituko dituzten zailtasunek ezarriko dute proposamenen eta jarduera berrien lanketaeta garapen-maila. Batzuetan, jarduerak zaildu beharko dira eta, beste batzuetan, erraztu. Halaber, hainbat jarduera behin baino gehiagotan errepikatuko dira, ikasleek ikaskuntzak ongi barnera ditzaten.
● Saioak garatzean, ekintza- eta hausnarketa-tarteak txandakatuko dira. Saioetan, batetik, jardueraren bidez ikasitakoak ikasleentzat esanguratsua izan behar duela aintzat hartuta, ekintza motorrei behar beste denbora eskainiko diegu beti; bestetik, ikasleek egiten dituzten kritikak eraikitzaileak izan daitezen ahaleginduko gara hausnarketa-uneetan — jardueretan aurkitutako estrategiak, irtenbideak eta ekintza-arau eraginkorrak adierazteko eta finkatzeko uneak baitira— baitira—. Horretarako, arbela erabiltzea lagungarria izango da.
● Saioen iraupena ordubetekoa ordubetekoa izango da, eta higiene-ohiturak bukaeran landuko dituzte ikasleek. Eginkizun horietarako denbora-tartea irakasle bakoitzak ezarriko du taldearen arabera.
● Azkenik, saioen hasieran hasieran eta bukaeran, eskaner emozionala izeneko dinamika egingo da. Dinamika horren bidez, ikasleek emozioekiko kontzientzia hartzea eta autoerregulazioa sustatu nahi dira, eta, horretarako, ikasle bakoitzak une horretan sentitzen duen emozioa kolore jakin batekin lotuko du: kolore horiaren bidez, poztasuna; urdinaren bidez, tristura; berdearen bidez, lasaitasuna; eta gorriaren bidez, haserrea. Informazio hori oso baliagarria da; izan ere, irakasleak hasieran eta bukaeran jasotako informazio horren arabera kudea dezake egoera bakoitza.
8
5. UNITATE DIDAKTIKOEN ANTOLAKETA Maila bakoitzean, 6 unitate didaktiko garatu dira. Programazioa guztira 18 unitate didatikoz osatuta dago (LMHko 4., 5. eta 6. mailetarako). Zer unitate didaktiko garatu erabakitzeko orduan, hausnarketa egin eta ekintza-dominioa lantzeko gai egokia hautatu da, betiere ikasleen adinak dituen ezaugarriak kontuan hartuz. Era berean, kontuan hartu dira dominioak mailaz maila progresioan gauzatzeko jarduerak, hainbat dominiotan jarduera bera aukeratuz eta beste batzuetan jarduera aldatuz. Era horretan, ekintza-dominioak hartzen dira eduki-bloketzat, eta aplikazio zuzena dute unitate didaktiko bakoitzean. Unitate didaktiko bakoitza dominio zehatz batean murgiltzen da. Unitate didaktiko bakoitza dominio zehatz batean murgiltzeak badu zentzua. Izan ere, dominio bakoitzean, ikasleak hainbat arau eta printzipio eskuratu behar ditu, eta eraginkortasunez ekin, dominio horretako arazo motorrak gainditzeko. Konpetentzia motorra lortzeko, praktika hutsa ez da nahikoa, ezta teknika hutsak ikastea ere. Jarduerak egin bitartean eta egin ondoren, ikasleak azterketa kritikoa egitera bultzatu nahi dira, ikaskuntza-prozesuan kide aktiboak izateko eta ez soilik hartzaile pasiboak. Unitate bakoitza 10 saioz osatuta dago eta saio bakoitzak 60 minutu irauten du.
9
LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA: GORPUTZ HEZKUNTZAKO PROGRAMAZIOA
LEHEN HEZKUNTZA (BIGARREN ZIKLOA) GORPUTZ HEZKUNTZA PROGRAMAZIOA
4. maila
5. maila
6. maila
1. unitatea
Irristaketa
Atletismoa eta egoera fisikoa I
Atletismoa eta egoera fisikoa II
2. unitatea
Azken dakotak dakotak ipuin motorra
“Antzara“Antzara- jolasa” jolasa”
Aronsonen puzzlea puzzlea elkarlaneko egitura
3. unitatea
Artzikirola eta Colpbola
Tag errugbia errugbia
Boleibola
4. unitatea
Gorputz-adierazpena I
Gorputzadierazpena II
Gorputz Hezkuntzako bizipenak antzerkia
5. unitatea
Euskal pilotaI
Euskal pilota II
Badmintona
6. unitatea
Mendiko bizikletaz jolasean
Orientaziolasterketak
Kirol-eskalada
Ekintza motorren DOMINIOAK
1
2
3
4
5
6
Bakarkako ekintzak
Bat baten aurkako ekintzak
Elkarlaneko ekintzak
Elkarlanekoaurkakotasuneko ekintzak
Ziurgabetasuninguruneko ekintzak
Adierazpen Adierazpeneta arte-ekintzak
10