Fisika eta Kimika 4 DBH
LANA ETA ENERGIA Zer lan egin beharko du igogailu batek 200 kg-ko pisu bat laugarren etxebizitzaraino igoteko, etxebizitza bakoitzak 3 m-ko altuera badu? Zer potentzia du, bestalde, lan hori 16 s-tan egiten badu?. Emaitzak: 23520 J ; 1470W
1.
5 dm3/s-ko uretorri bat 75 m-ko altuera batera igoteko, zenbateko potentzia behar da?. W-tan eta Z.P.-tan eman erantzuna. Emaitzak: 3675 W ; 5 Z.P.
2.
800 W-tako motore batek 2,5 ordutan lan egiten du. Zenbat balio du egindako lanak J-tan eta kWh-tan?. Emaitzak: 7,2.10 6 J ; 2 kWh
3.
Zein motorek egiten du lan gehiago, 50 W-tako batek 4 ordutan lanean arituz ala 8 Z.P.-takoak 3 minututan? Emaitzak: 7,2.10 5 J eta 1059120 J 4.
Garabi batek 400 kg-ko gorputz bat igoten du 2 m/s-ko abiaduraz. Zer potentzia mamitzen du?. kW-tan eta Z.P.-tan eman erantzuna. Emaitzak: 7840 W ; 10,66 Z.P. 5.
12 Z.P.-ko motore elektriko batek 10 ordutan lan egiten du. Zenbat balio du kontsumitutako energia elektrikoak baldin kWh batek 0,3 € balio badu?. Emaitza: 26,48 €
6.
Gasolindegi batean, 800 kg-ko kotxe bat koipitzeko 1,5 m-ko altuera batetara igoten da. Jasogailua motore elektriko batez eragin ohi da. Zenbat diru kostako da kotxea igotea kWh bakoitzeko 0,3 € kobratzen badute?. Emaitza: 0,001 € 7.
63 kg-ko pertsona bat 30 km/h-ko abiaduraz doa bizikleta batean. Zenbat balioko du bere energia zinetikoak?. Daraman abiadura bikoitza izango balitz, zenbat balioko luke? Emaitzak: 2187,5 J ; 8750 J 8.
750 kg-ko kotxe bat 20 m/s-ko abiaduraz higitzen da. Zer lan egin beharko luke bere frenoak abiadura 8 m/s-ra gutxitzeko?. Emaitza: 126000 J 9.
Fisika eta Kimika 4 DBH
Etxe bateko etxebizitza bokoitzak 4 m-ko altuera du. 50 kg-ko gorputz bat bigarrenetik boskarrenera igoten da. Zenbat handitu da energia potentziala?
10.
Emaitza: 5880 J 200 g-ko harri bat 30 m-ko putzu batean beheraino erortzen da. Hasierako abiadura 10 m/s-ko bada, zenbatekoa izango da beheraino heltzean?. Airearen erresistentzia hutsa dela suposatuko da. Emaitza: 26,2 m/s 11.
100 g-ko harri bat beherantz botatzen da 15 m/s-ko hasierako abiaduraz. Zenbateko altueratik bota behar da, lurrera iristean 40 m/s-ko abiaduraz hel dadin?. Emaitza: 70,15 m 12.
40 m-ko altuera duen etxe baten teilatutik 30 g-ko bonbila bat botatzen da eta 12 m/s-ko abiaduraz iristen da lurrera. Airearen marruskaduraz, zenbat energia galdu da? Emaitza: 9,6 J 13.
400 g-ko gorputz bat botatzen da gorantz 14 m/s-ko abiaduraz.Botatzeko momentuan zenbat da bere energia zinetikoa? Zenbat da bere energia potentziala eta zinetikoa 2 m, 6 m eta 10 m-ko altueretatik iragaten denean?. Zenbat balio du bere abiadurak posizio horietatik iragaterakoan?. Emaitza: 2m 6m 10 m Ep (J) 7,84 23,52 39,2 Ez (J) 31,36 15,68 0 v 12,5 8,85 0 (m/s)
14.