2. maila
Estresa Gaixotasunak Osasuna
HAU
ESTRESA! Ataza honetan estresa bera, eta estresari aurre egiteko alternatibak izango dituzu aztergai. Horretarako: a. Estresa zer den aztertu, test bat erantzun, eta gaiari buruzko irratsaio bat entzungo duzu. b. Ikaskide estresatu bati aholku batzuk idatzi, gaiari buruzko bideo pasarte bat ikusi, eta artikulu bat irakurriko duzu.
AUTOIKASKUNTZA
TUTOREAREN ATAZA: HAU
A
ESTRESA ZER
ESTRESA!
ORRIA (5:00)
DEN AZTERTU, TEST BAT ERANTZUN, ETA GAIARI BURUZKO IRRATSAIO BAT ENTZUNGO DU.
TUTORETZAN ”Klasekideen estresa” orrian zer idatzi duen azalduko dizu.
MINTZA SAIOAN EDO MINTZA-LAGUNAREKIN Testean zer atera zaion azalduko du. Bera estresatzen duten faktoreak zeintzuk diren, eta aurre egiteko zer egiten duen ere azalduko du. Irratsaioan (Atazen entzungaiak 1, 6. pista, edo DB 4.290 zk., 8. diskoa, 69. pista) entzundakoari buruzko azalpentxo bat eta bere iritzia emango ditu.
B
IKASKIDE ESTRESATU BATI AHOLKU BATZUK IDATZI, GAIARI BURUZKO BIDEO PASARTE BAT IKUSI, ETA ARTIKULU BAT IRAKURRIKO DU.
TUTORETZAN Idazlan bat erakutsiko dizu, zuzen dezazun. Bideo-pasartea gustuko izan duen komentatu (Ikus-entzunezkoak 1, 33. pista, edo DB 588 zk.): ea berak asmatutako amaiera antzekoa izan den,...
MINTZA SAIOAN EDO MINTZA-LAGUNAREKIN “Estresa: bizitza patxadaz hartu behar da” artikulua komentatuko du: atentzioa gehien eman diona, bere iritzia,...
Mintza saioan gaiaz aritzeko proposamena Bideo-pasarte bat ikusi, irratsaio bat entzun eta gaiari buruz hitz egin
HAU
ESTRESA!
”Estresa” bideo-pasartea ikusi (DB 588 zk.) eta komentatu egingo dugu. Gure ustez, estresa zer den eta nola definituko genukeen esango dugu. Estresari buruzko irratsaioa entzun (DB 4.290 zk., 8. diskoa, 69. pista), 5. orriko galderak banatu, eta talde txikietan komentatu egingo dugu: esan dena, iritzia,... 4. orria banatu, eta taldetxoetan hutsuneak bateko ditugu. Azaldu zer jartzen duen testean (ikus 13. or.), eta bakarka testa erantzungo dugu. Taldetxoetan, atera zaizkigun emaitzak komentatuko ditugu, eta 4. orriko galderak ere erantzungo ditugu ahoz. Talde handian, taldetxo bakoitzean esan dena laburbildu, eta estresari aurre egiteko aholkuak ematen saiatuko gara: zer egin beharko genukeen eta zer ez.
2
IKASLEAREN ATAZA: HAU
A
ESTRESA ZER
ORRIA
ESTRESA!
DEN AZTERTU, TEST BAT ERANTZUN, ETA GAIARI BURUZKO IRRATSAIO BAT ENTZUNGO DUZU.
ZUZENKETAK
EGINKIZUNAK Irakurri “Zer da estresa?” ariketako definizioak, eta hutsuneak bete (4. or.).
Erantzunak 13. orrian.
Bete “Klasekideen estresa” ariketako koadroak (4. or.).
Azaldu idatzi duzuna ikaskide, edota tutoreari.
Egin “Testa” orriko ariketak (5. or.).
Hutsuneen erantzunak 13. orrian. Azaldu ikaskide, mintza-lagun edota tutoreari testean atera zaizkizun emaitzak, eta koadroetan idatzi duzuna.
Entzun “Estresa” irratsaioa, eta erantzun itzazu “Estresari buruz” orriko galderak (6. or.). Aukeratu puntu bat eta gaia garatu (6. or.).
”Estresari buruz” orriko galderak lagun, azaldu ikaskide, mintza-lagun edota tutoreari irratsaioan entzundakoa, eta aukeratutako puntu horri buruz prestatu duzuna.
B
IKASKIDE ESTRESATU BATI AHOLKU BATZUK IDATZI, GAIARI BURUZKO BIDEO PASARTE BAT IKUSI, ETA ARTIKULU BAT IRAKURRIKO DUZU.
ZUZENKETAK
EGINKIZUNAK Irakurri “Lagun estresatu hori” orriko egoera, eta idatzi gutuna (7. or.).
Erakutsi tutoreari egindako lana.
Ikusi “Estresa” bideo pasartearen zati bat: “zenbat urte duzu?” galderara arte, eta asma ezazu bukaera posible bat (8. or.). Egin itzazu B eta C ariketak ere (8. or.).
Ikusi ”Estresa” bideo pasarte osoa eta alderatu zuk asmatutako amaierarekin. B ariketako erantzunak 14. orrian. Azaldu tutoreari C ariketan idatzi duzuna.
Irakurri “Estresa: bizitza patxadaz hartu behar da” artikulua (9. - 10. orr.).
Komentatu artikulua ikaskide, mintza-lagun edota tutorearekin.
3
ZER
DA ESTRESA?
Badakizu zer den estresa? Hemen duzu definizio bat. Baina hiru esaldi falta dira. Testuaren ondorengo aukerak arretaz irakurri, esaldien esanahia argitu, eta zure ustez egokiak direnak testuan idatzi.
Euskal Hiztegi Entziklopedikoak honela definitzen digu estresa: edozein motako agentek (hotzak, gaixotasunak, ebakuntza kirurgikoak edota txoke traumatikoak) organismoaren aurka burututako erasoa, beronen existentzia kinkan jar dezakeena; (1)........................ …………………………………………………………...…………………... …………………………………………………………...…………………... ………………………………………………………………………. Estresa, beraz, gorputzaren erreakzio arrunta da, hala eguneroko erronka txikiei nola aparteko gertakariei edo bizitzako oso abagune zailei ekiteko balio diguna. (2) .....………………………........................ ............................................................................................................... ............................................................................................................... .............…………………………………………………………...…….. (3) ………………………………………………………....................... ………….............................................................................................................................................................………. ……...................................................................................................... Gehiegizkoa izanez gero, berriz, kaltegarria izan daiteke oso osasunarentzat eta ongizatearentzat.
1
a. eraso horren aurrean organismoak emandako erantzun fisiologiko, metaboliko eta psikologikoen multzoa. b. eraso horren eraginez organismoak pairatzen dituen kalte fisiologiko, metaboliko eta psikologikoen multzoa.
2
a. Gorputza areagotu, azkartu egiten da une jakin batean behar duen energia eta indarra berehala eskuratzeko. b. Gorputzak erantzun ezegokiak ematen ditu, eta galdutako energia eta indarra berreskuratu ezinean geratzen da.
3
a. Erreakzio hau gizakiontzat batere egokia ez izan arren, neurri txikian ez du arazo larririk ekartzen. b. Erreakzio hau ezinbestekoa da bizitzeko, izan ere berarekin jaiotzen gara. Neurri batean ona da.
KLASEKIDEEN
ESTRESA
Eta, aurrekoa irakurri ondoren, zure inguruneari arretaz begiratu eta esaiguzu: NOR DA EUSKALTEGIKO LAGUNIK ESTRESATUENA?
ETA NOR
ZERGATIK
ZERGATIK
DA EUSKALTEGIKO LAGUNIK PATXADATSUENA?
USTE DUZU HORI?
4
USTE DUZU HORI?
TESTA Interneten aurkitu dugun zerrenda honetan gertaera estresagarriak garrantziaren arabera antolatuta daude. Baina hutsune batzuk daude zerrendan. Ondoko sei gertaera estresagarriak garrantziaren arabera antolatu (estresagarrienetik lasaigarrienera), eta zerrendan dagozkien lekuan idatzi. A. HIPOTEKA EDO MAILEGUA EPEMUGARA IRISTEA B. EZKONTZA C. NAGUSIEKIN ARAZOAK IZATEA
45. zbk. 2001eko ekaina
D. SEXU ZAILTASUNAK E. OPORRAK F. DIBORTZIOA
bienvenido benvingut benvido
web mapa
idatziguzu
consumer
Bilatzailea:
Estresa eragiten duten gertaerak Holmes eta Rahe ikertzaileen arabera, aparteko gertaera bakoitzak estres maila jakin bat eragiten du. Koadro honetan agertzen diren zifren batuketak urte batean 150 gainditzen badu, pertsonak estresa izateko % 50eko aukera du. 300etik gorakoa bada, % 90era iritsiko da.
GERTAERA
Balioa
- Ezkontidearen heriotza.................................................................... - ......................................................................................................... - Ezkontidearengandik banantzea ..................................................... - Kartzela ........................................................................................... - Familia hurbileko norbaiten heriotza ............................................... - Gaixotasun larria ............................................................................. - ......................................................................................................... - Lana galtzea .................................................................................... - Ezkontidearekin adiskidetzea .......................................................... - Erretiroa .......................................................................................... - Familiako norbaiten osasun aldaketak ............................................ - Haurdunaldia ................................................................................... - ......................................................................................................... - Familian kide berri bat izatea ........................................................... - Finantza egoeran aldaketak izatea ................................................. - Adiskide min baten heriotza ............................................................ - Lan mota aldatzea ........................................................................... - Familian liskarrak gehitzea ............................................................. - Diru-galera garrantzitsua izatea ...................................................... - ......................................................................................................... - Legearekin arazoak izatea .............................................................. - Aparteko arrakasta pertsonala izatea .............................................. - Ezkontideak lana utzi edo lanean hastea ........................................ - Ohitura pertsonalak aldatzea .......................................................... - ......................................................................................................... - Lanean aldaketak izatea ................................................................. - Lo egiteko ohiturak aldatzea ........................................................... - Elikadura-ohiturak aldatzea ............................................................. - .........................................................................................................
100 73 65 63 63 53 50 47 45 45 44 40 39 39 37 36 35 35 31 30 29 28 26 24 23 20 16 15 13
Bilaketa aurreratua
CONSUMER EROSKI zure posta elektronikoan
zure e-maila Harpidetu
Ezabatu
GAI HAUETAKO ARTIKULU GUZTIAK Azaleko gaia Produktuen azterketak Txostena Osasuna Psikologia Saski-naski Etxeko ekonomia Elkarrizketa Ingurugiroa Elikadura
”X” BAT JARRI AZKEN URTEAN GERTATU ZAIZKIZUNETAN, ETA PUNTUAK GEHITU... BESTE
ZERBAITEK ESTRESA SORTZEN DIZU?
ZERK?
ESTRESARI AURRE
5
EGITEKO ZERBAIT EGITEN DUZU?
ZER?
ESTRESARI
BURUZ
Irratsaioan estresari buruz hitz egin dute: arrazoiak, erantzunak,… Gogoratzen duzu zer esan duten?
A. Irratsaioan estresa zer den azaldu dute. Zer esan dute? ..................................................................................................... ..................................................................................................... ..................................................................................................... .....................................................................................................
B. Estresa eragiten duten faktoreak ere aipatu dituzte. Zeintzuk dira? ..................................................................................................... ..................................................................................................... ..................................................................................................... .....................................................................................................
C. Zeintzuk ondorio dakartza estresak? ..................................................................................................... ..................................................................................................... ..................................................................................................... .....................................................................................................
D. Kezka handiagoa dago gaur egun estresaren inguruan? Zergatik? ..................................................................................................... ..................................................................................................... ..................................................................................................... .....................................................................................................
E. Zer egin behar da estresari aurre egiteko? ..................................................................................................... ..................................................................................................... ..................................................................................................... ..................................................................................................... Orain aurreko puntuetako bat aukeratu, eta erantzun argia, garatua, eta zehatza presta ezazu:
..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ............................................................................................................................................... .......................................................................................................................................... ..................................................................................................................................... ................................................................................................................................... 6
LAGUN
ESTRESATU HORI
Imajinatu beheko gutuna zure ikaskide (edota lagun) batena dela. Idatziozu erantzuna zure diagnosia egiteko eta aholkuak emateko.
Estresak sortutako gaitzen alorrean mundu mailako adituak zareten heinean, zuengana jotzea erabaki dut aspaldi honetan kezkaturik naukan gai honen inguruan aholku eske. Horretarako, gutunarekin batera, estresari buruz bete dudan inkestaren emaitzak ere erantsi ditut. Eta, orain, hiru galdera egin nahi nizkizueke: 1. Inkesta irakurrita, eta klasean egunero ikusten duzuena kontuan hartuta: nola ikusten nauzue fisikoki eta psikikoki? Larritzat jotzen al duzue neurea? 2. Zuen ustez zergatik iritsi naiz egoera honetara? Zeintzuk izan dira arrazoiak? 3. Eta, azkenik: zer egin beharko nuke horren estresaturik ez jarraitzeko? Eta hauxe da dena. Aldez aurretik zuen laguntzagatik eskerrak emanez agurtzen zaituztet.
Lagun estresatu hori: ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................... 7
EXEKUTIBOEN BIZIMODU PETRALA A Bideoaren hasiera ikusi duzu. Baina, nola amaituko da? Elkarrizketaren jarraipena asma dezazun, pertsonaiek esan dituzten hitz batzuk eskaintzen dizkizugu. Horiek erabilita zure ustez esango dituzten esaldiak idatzi. HITZAK
HONAKO HAUEK DIRA : INFARTO , SINESTEZIN , ENPRESA , BIHOTZEKO , LARRIA , NAGUSI , BILERA
Zer duzu ba? Enpresa bateko exekutibo handi bat naiz. Bizimodu oso lanpetua daramat, egundoko tentsiopean, nire estresak kotizatuko balu, Bill Gates gizajo bat nire ondoan. Ulertzen dut. Lo gutxi egiten dut. Hiru urte oporrik hartu ez dudala eta emaztea apenas ikusten dut eztabaidatzeko ez bada. Jaki koipetsuak jaten ditut, squahsean zoro moduan ibiltzen naiz, eta larrutan jo eta su 100 kilotik gorako finlandiar batekin baina, ezer ere ez. Ezer ere ez?
Ezertxo ere doktore.
Zenbat urte duzu?
B
Exekutibo honen arazo bitxia ezagutu ondoren, hurrengo aholkuak irakurri, eta bere helburua lortzen lagun diezazkioketenak aukera itzazu.
a. Nik lan gutxiago eta lo gehiago egingo nuke ....................................................................................................... b. Hobe duzu kirola alde batera uztea, eta alkohola edateari ekitea ...................................................................... c. Dozena bat kilo gehiago hartu beharko zenuke .................................................................................................. d. Estresa gainditzeko yoga, erlaxazioa, edo horrelako zerbait egin dezakezu ...................................................... e. Gantz asko daukaten gauzak jateak asko lagunduko dizu ................................................................................ f. Zure helburua lortzeko komenigarria da legearekin arazoren bat izatea, esate baterako zerbait lapurtzea ...... g. Familian arazoak izateak ez dizu batere onik egingo ........................................................................................
C 1. 2. 3. 4.
Eta, amaitzeko, emango dizkiozu zuk bere helburua lortzeko beste aholku batzuk? ................................................................................................................................................................................. ................................................................................................................................................................................. ................................................................................................................................................................................. ................................................................................................................................................................................. 8
Estresa: bizitza patxadaz hartu behar da Irabazteko moduko eta irabazi beharreko eguneroko borroka Pertsona helduen erdiak baino gehiagok jasan du edo jasaten du estresa, Estresaren Ikerketarako Espainiako Elkartearen esanetan. Stress hitza fisikan erabili zen lehen aldiz eta hogeita hamarreko hamarkadan hartu zuen Hans Seyle-k, pertsonarengan eragina izaki, erreakzioak sortzen dituzten gorabehera eta gertaerak aipatzeko. Estresa fenomeno fisiologiko normala da, mehatxuzko hautematen dituen estimuluen aurrean organismoak ematen duen erantzuna. Horregatik, estres ona positiboa da: egoera zailak jasaten eta ingurunearen eskaeren aurrean erreakzionatzen laguntzen du. Estres negatiboa edo distresa agertzen da, berriz, organismoa egoera batera egokitzeko gauza ez denean, ingurunearen eskaerei erantzun egokirik emateko gai ez denean. Neurriz gaineko aktibazio eta antsietatea sortzen da, gauzetan eraginkortasunez zentratzeko gaitasunik ezarekin batera. Malabaristak ere hiru pilotarekin egiten ditu bere maniobrak, gero laurekin, ondoren bostekin; baina seigarrena sartzean, pilota guztiak erortzen zaizkio, ez seigarrena bakarrik. sintomak agertzen diren arren, ongi erantzuten du oraindik. Estresa eragiten duen egoera desagertzen denean, organismoa normaltasunera itzultzen da. Eta, azkenik, akidura fasean, aktibazioa, estimuluak eta eskaerak jaisten ez badira, erresistentzia maila agortu egiten da azkenean eta alarma pizten da berriro. Arazo fisiko eta psikikoak agertzen hasten dira. Hans Seyle-ren esanetan, "estresa arriskutsu bihurtzen da maiz agertzen denean, ezohiko eran luzatzen denean edo gorputzeko organo batean pilatzen denean".
Estresaren gorputzeko sintomak Ondorio psikologikoez gain, gorputzaren osasunari ere eragiten dio estresak.
Pertsonek gaitasun mugatua dute lanerako eta egoeren aurrean erantzuteko. Une horretan erantzun dezakeguna baino gehiago eskatzen badigute, erabat blokeatzeko arriskua dago eta ia zailtasunik ez duten lan errazak ere egin ezinda geratzekoa. Eguneroko beharrei eta ezohiko egoerei erantzuteko nolabaiteko aktibazio maila behar dugu, tentsio puntua. Behar adinakoa ez baldin bada, ez dugu ongi erantzungo, baina tentsioa larregikoa bada, erantzuteko ahalmenik gabe gera gaitezke.
Liseriketa aparatua: Urdailak azido gehiago jariatzen du. Egoerak iraun egiten badu, urdaileko hormak narritatu egiten dira azkenean. Odolak alde egiten du urdailetik eta liseriketa prozesuak gorabeherak izaten ditu. Urdail eta duodenoko ultzera eta ultzeradun kolitisa estres egoera luzeekin loturik egoten dira askotan. Gihar-aparatua: Tentsioa uzkurdura eran agertzen da, hainbat tokitan: masailezurrean, lepoan, bizkarrean, zangoetako minaren bidez,....
Estresaren faseak
Arnasa-aparatua: Arnasa bizkortu eta eten bihurtzen da. Biriketara airerik ez zaiola iristen sentitzen du pertsonak.
Estresa ez da bat-batean agertzen; hiru fase daudela esan ohi da.
Sistema kardiobaskularra: Adrenalina eta noradrenalina askatzen dira eta horren ondorioz bihotzaren erritmoa eta odolaren presioa areagotu egiten dira. Odol-basoak dilatatu egiten dira eta likido-erretentzioa gertatzen da.
Alarma fasea: Egoera zail edo berri bati aurre egiteko unean, gure burmuinak aztertu egiten ditu elementu berriak, antzeko koiunturen memoriarekin konparatzen ditu eta horien aurrean erantzuteko behar adina energia ez dugula irizten badio, organismoak adrenalina aska dezan agindua ematen du. Gorputza prestatu egiten da erantzuteko eta bihotzaren erritmoa eta arterietako tentsioa areagotu egiten dira, giharrak tentsioan jarri,... erantzuteko prestatzen gaituen erreakzio biologikoa da.
Larruazala: Izerditzea gehitu egiten da. Estresak luzaro irauten badu, antsietate egoerari lotutako larruazaleko patologiak ager daitezke. Sintoma "funtzional" horiek (itxuraz arrazoi organikorik ez dutenak) agertzen direnean, atzera-elikatze negatibo bat gertatzen da, eta alarmarako prozesu biologikoak berriro piztu eta sintomatologia bikoizten du horrek.
Erresistentzia fasean, pertsonak aktibo jarraitzen du estimulazioak irauten duen artean eta nekearen lehen
9
terapiak eta talasoterapia puri-purian jarri dira berriro. Musika-terapia: Musika erabiltzen du (normalean instrumentala eta goxoa) elementu lasaigarri gisa.
Estresaren prebentziorako aholkuak Behar adina lo egin. Normalena zortzi ordu izaten da, baina pertsona bakoitzaren arabera aldatzen da. Loak berritzailea izan behar du eta ohetik jaikitzean deskantsaturik sentitu behar dugu. Ariketa fisikoa egin. Pertsona bakoitzaren adinera eta egoerara egokitua baldin bada, lagungarri izaten da tentsioak askatzeko eta endorfinak gehitzen laguntzen du; substantzia horrek plazerezko sentsazioak sortzen ditu. Elikadura zaindu. Ez bakarrik dieta orekatua izatea, baita jateko behar adina denbora hartzea ere. Lasaitzeko teknikak. Egunean hamabost-hogei minutu hartzea komeni da teknika horiek praktikatzeko. Teknikak ezagutzen ez badituzu, eskatu informazioa. Egunero siesta labur bat egitea da beste aukera bat.
Estresari aurre egiteko tresnak Estresaren sintomak gure bizitza kalitateari kalte egiten hasten direnean eta sufrimendu psikologikoa eta suminkortasuna eragin, laneko etekin maila gutxitu, kontzentratzeko gaitasuna jaitsi, lorik egin ezina edo errealitatearen ikuspegi ezkorra agertzen direnean, espezialisten laguntza eskatu beharra dago. Ezin zaie estresa eragiten duten egoerei etengabe ihes egin. Noizbait aurre egin behar zaie, eta horretarako badira tresna baliagarriak, profesional kualifikatuengandik hartuz gero. Hona hemen tresna horietako batzuk.
Denbora ongi antolatu. Arineketan ibiltzeak, presak eta lanak antolaketa gabe pilatzeak estresa eragiten dute. Gauza bakoitzari bere denbora eskaini behar zaio, geure buruarentzat ere denbora hartzea ahaztu gabe. Bereiztu lana eta bizitza pertsonala. Ez eraman lanik etxera eta ikasi lanean ez zaudenean lanaz ahazten. Aukera bat: egun bakoitzerako beste "betebehar" batzuk aurkitzea. Norbere gauzak komunikatzen ikasi. Konfiantzazko pertsonekin gure arazoetaz hitz egiteak lasaitu egiten ditu barne-tentsioak.
Botikak: Lasaigarri edo depresio aurkakoak (beti medikuaren aginduz), antsietatea murrizteko egokiak dira. Oso baliagarriak dira sintomak bakarrik ez baina estresaren arrazoiak desagerrarazten laguntzen duten beste tratamendu batzuekin osatuz gero.
Hautsi monotonia. Tentsio emozionalarekin batera datorren faktorea izaten da errutina, eta insatisfakzioa eta asperdura sortzen ditu. Bila ditzagun egunero egiteko gauza desberdinak.
Erlaxatzea: Arnasketa sakona (oxigenatze egokia bermatzen duena), eta giharrak lasaitzea bateratzen dituzten teknikak. Ongi oxigenaturiko burmuina, eta giharrak erlaxatzearen ondoriozko ongizatea antzematen duena prestatuago izango da errealitate arazotsua era baikorrean ikusteko. Teknika asko dago, baina baztertu egin behar dira pazienteak ezagutzen ez duen pertsonalitatearen manipulazioa dakartenak eta paranormalak edo zientifikoki frogaezinak direnak. Teknika kognitiboak: Adituek artikulaturiko metodo psikologikoak. Sufritzen duenaren pentsamendua berregituratzen saiatzen dira, ondoeza sortzen dioten egoerak egoki interpretatzen ikas dezan. Masajea: Giharrak lasaitu eta odol-zirkulazioa estimulatzen du. Fisiologikotik hasi eta masaje sentsitiborainoko teknikak daude. Hidroterapia: Ura, presio eta tenperatura egokian, elementu lasaigarria da. Ur termalak dituzten bainuetxeetako
10
BIDEO 1.
PASARTEAK ETA ENTZUNGAIAK
ENTZUNGAIA: ESTRESA (IRRATSAIOA) Iraupena: 00:06:52
-Hiri estresantei eta, oro har, estresari buruz hitz egin dugu Karmele Benito Del Valle psikologoarekin. Lehenik eta behin Karmele Benitok uste du gure eta Ameriketako Estatu Batuetako bizimoduak ezberdinak direla, eta ez duela uste hiri estresaturik dagoenik gure artean, norberarengan dagoela batik bat auzia. -Gure herrian oraindik ez da hainbeste kanpoko faktorerik. Ez dut uste beraiek direla arrazoia. Nik uste dut oraindik ere nahiko burujabeak bagarela, bizimodua ere hor bai izan daitekeela, ez? Baina barneko baliabideak, guk erantzuteko modua, hori asko egin dezakegu, nolabait, nik uste dut giltza gehiago dagoela guregan kanpoko gauzetan baino. -Baina zer da estresa? Eta zerk eragiten du? Oro har jendeak kezkarekin, ezinegonarekin identifikatzen du estresa, baina estresa aldaketaren sinonimoa da. Gure bizitzan ematen diren aldaketa orok estresa eragiten dute, onerako edo txarrerako izan daiteke, alegia. Estres ona eta txarra dagoela kontua da. Txarra dena ahalik eta gehien murriztu behar dena. -Gorputzak, estimulu baten aurrean, ba, edozein aldaketa, edozein gauza berri, barruko zerbait ere izan daiteke, ez? Ba, gaixotasun batekin hasten garela, edo, nolabait erlazio berri batekin, edo, beno, ba, emozio batekin, ba, horren aurrean, guk gorputza berak ematen duen erantzuna. -Egungo gizartean ematen diren aurrerapen teknologikoek dakartzaten aldaketa eta berrikuntzetara ohitzeko ahalmena izan behar dugu, bai fisikoa zein psikologikoa, eta aldaketa horietara guztietara moldatzeko ahalmenik ez dugunean sortzen da estres kaltegarria. -Gauza berrien aurrean, gure baliabideak, ba, nolabait ez ditugunean guztiz landuta, ez? Eta berriak direnean, ba, sartzen gara korapilo batean bezala, ez? Ez dakigula nola erantzun, eta orduan erantzuten den moduan batzuetan guretzako kaltegarria izan daiteke, ez? Gehiegizko exijentzia jartzen diogu gure buruari, edo beno, bakoitzak erantzuten du era ezberdin batean, baina erantzun hori izan daiteke guretzat kaltegarria nolabait. - Estresa ezin da guztiz ezabatu, fisiologikoki estres ezak heriotza suposatzen duelako. Estresarekin jaio egiten gara. - Umea jaiotzen denean, jaiotzeko estresa handia pasatzen du, ez? Hor utero barrenean, beno, batez ere hor ateratzeko bide horretan, ba, estresa handia. Baina horri esker jaio egiten da, horri esker arnasa hartzen du, eta bueno, ba, nolabait gu bizi gara estresari esker. Kontua da, ba, bueno, batzuetan gehiegizkoa izaten dela, ez? Eta garbi dago jaio eta gero behar izaten dugula atentzio handi-handiak, ez? Eta batzutan atentzio horiek gero ez daude. -Estresak psikologia alorrean kaltea eragiteaz gain, gure gorputza hondatzen du ere. Esan ohi da zahartze prozesua azkartzen duela, eta gure bizitza laburtu egiten duela. -Psikologikoki, berez, erantzun bakarra dakigu ematen. Edo jartzen gara alerta handiarekin, edo jartzen gara suminkorragoak, edo ahulagoak, edo bakoitzak bere rola hartzen du. Eta fisikoki gauza bera, ez? Gainera hori ikusten da, horietan ere, magnesio galtzen dugu, eta azala zimurtu egiten da, ahoa sikua sentitzen dugu, bai, eta zahartu, zahartu egiten gara, nolabait, hori dudarik gabe. -Esan dugun moduan asko dira estresa eragiten duten faktoreak, norberak bere buruari asko exijitzetik hasita, ba, zerrenda luze oso bat osatu arte, baita kontu ñimiñoak ere, eguraldia esate baterako. Estresa gainera, gaitzen sorburua da. -Izan daiteke faktoreak bai sozialak, baina harreman haustura bat izan daiteke, edo izan daiteke ere gaixotasun bat baita ere. Gaur egun asko eta asko aipatzen ari da estresa dela nolabait gaixotasunen sortzailea, ez? Edo behintzat faktore eragile nagusi bat. -Ameriketako Estatu Batuetan estresa eragiten duten hirien zerrenda egin dutela aipatu dugu, eta adituek estresa eragiten dituen faktoreen zerrenda eginda daukate. Gehienetan aipatzen da estres gehien eragiten duena bikotekidearen heriotza dela, eta ondoren dibortzioa. Elkar bizitza eta bikote harremanen inguruko kontuak beraz. Aipatu izan ohi da kontsulta mediku gehienek estresarekin edo eta honek eragindako gaitzekin dutela zer ikusia. Estatistiken arabera Ameriketako Estatu Batuetan kontsulta medikuen %90ren jatorria horixe da. Karmele Benitoren aburuz jendeak lehen baino askoz gehiago jotzen du medikuarengana arazo horiek direla eta. -Gero eta gehiago ikusten da psikologikoki edo nolabait galduta gaudenean, ba, medikuarengana jotzen dugula, ez? Eta nolabait da, ba, laguntza eskatu egiten dugula kontsultan, ez? Eta izan daiteke bai gorputzak gaixotasun bat duelako, edo baita ere ba psikologikoki, ba, nolabait antsietatearekin gaudelako, edo lo problemak, edo gauza asko, nolabait estresa duela sorburua, ez? -Baina zer egin behar dugu estresari aurre egiteko? Ba, adituek diote prebentzioa bultzatu behar dela. Prebentzioa ildo askotan jorratu daiteke. Oro har bizimodu sano eta lasaia gomendatzen da. 11
BIDEO
PASARTEAK ETA ENTZUNGAIAK
-Dieta zaintzea. Frogatu da bai fruituek eta bazkariek ere badutela magnesio ugari, eta estresarekin magnesioa galdu egiten dugu. Bestetik kirola. Kirola egiten, nolabait ikusten da, ba, estresa gutxitu egiten dela. Gauza bera gertatzen da loarekin, ez? Loa nahikoarekin edo erlaxazio teknikarekin. Gero terapia alternatiboak ere, lan handia egiten dute, homeopatia, psikoterapia bera, akupuntura... Hainbat tratamendu daude horretan oso eraginkorrak ez? Nolabait adimena eta gorputza kontuan hartzen dutela elkarrekin. -Harremanak landu, jendearekin komunikatu, eta emozioei murrizpenik ez jartzeko ere gomendatzen da estresari aurre egiteko. Beraz laburbilduta: gaur egungo gizartea den modukoa izanda esan daiteke nahiz eta ez estresak eragiten duela guregan, faktore eragile asko dagoelako, eta estresari erantzun egokia ematen jakin behar dugu, besteak beste bizimodu sano hori landuz, dieta egokia segituz, eta kirola eginez, gure erresistentzia maila handitzeko, eta estresari eman beharreko erantzun ahalmena areagotzeko.
1.
BIDEO PASARTEA: ESTRESA Iraupena: 0’56”
Doktorea - Zer duzu ba? Exekutiboa - Enpresa bateko exekutibo handi bat naiz. Bizimodu oso lanpetua daramat, egundoko tentsiopean, nire estresak kotizatuko balu, Bill Gates gizajo bat nire ondoan. D.- Ulertzen dut. E.- Lo gutxi egiten dut. Hiru urte oporrik hartu ez dudala eta emaztea apenas ikusten dut, eztabaidatzeko ez bada. E.- Jaki koipetsuak jaten ditut, squahsean zoro moduan ibiltzen naiz, eta larrutan jo eta su 100 kilotik gorako finlandiar batekin baina ezer ere ez. D.- Ezer ere ez? E.- Ezertxo ere doktore. D.- Zenbat urte dituzu? E.- Hori bada kontua, 38 urte ja, eta infartu seinale ziztrin bat ere oraindik D.- Joño! E.- Uler ezazu doktore. Bihotzekorik izan ez duen exekutibo bakarra naiz enpresa osoan. D.- Sinestezina! E.- Honela jarraitzen badut ezer ere ez dut lortuko, ez igoerarik, ez nagusien errespeturi bileretan. Barre egiten didate denek. Mesedez egin zerbait dotore. D.- Uste nuena baino larriagoa da.
12
ZUZENKETA ORRIA
ZER
DA ESTRESA?
E
uskal Hiztegi Entziklopedikoak honela definitzen digu estresa: edozein motako agentek (hotzak, gaixotasunak, ebakuntza kirurgikoak edota txoke traumatikoak) organismoaren aurka burututako erasoa, beronen existentzia kinkan jar dezakeena; eraso horren aurrean organismoak emandako erantzun fisiologiko, metaboliko eta psikologikoen multzoa (b). Estresa, beraz, gorputzaren erreakzio arrunta da, hala eguneroko erronka txikiei nola aparteko gertakariei edo bizitzako oso abagune zailei ekiteko balio diguna. Gorputza areagotu, azkartu egiten da une jakin batean behar duen energia eta indarra berehala eskuratzeko (a). Erreakzio hau ezinbestekoa da bizitzeko, izan ere berarekin jaiotzen gara. Neurri batean ona da (b). Gehiegizkoa izanez gero, berriz, kaltegarria izan daiteke oso osasunarentzat eta ongizatearentzat.
13
ZUZENKETA ORRIA ESTRESA ERAGITEN
DUTEN GERTAERAK
GERTAERA
Balioa
- Ezkontidearen heriotza - Dibortzioa - Ezkontidearengandik banantzea - Kartzela - Familia hurbileko norbaiten heriotza - Gaixotasun larria - Ezkontza - Lana galtzea - Ezkontidearekin adiskidetzea - Erretiroa - Familiako norbaiten osasun aldaketak - Haurdunaldia - Sexu zailtasunak - Familian kide berri bat izatea - Finantza egoeran aldaketak izatea - Adiskide min baten heriotza - Lan mota aldatzea - Familian liskarrak gehitzea - Diru-galera garrantzitsua izatea - Hipoteka edo mailegua epemugara iristea - Legearekin arazoak izatea - Aparteko arrakasta pertsonala izatea - Ezkontideak lana utzi edo lanean hastea - Ohitura pertsonalak aldatzea - Nagusiekin arazoak izatea - Lanean aldaketak izatea - Lo egiteko ohiturak aldatzea - Elikadura-ohiturak aldatzea - Oporrak
100 73 65 63 63 53 50 47 45 45 44 40 39 39 37 36 35 35 31 30 29 28 26 24 23 20 16 15 13
EXEKUTIBOAREN
B
EXEKUTIBO
BIZIMODU PETRALA
HONEN ARAZO BITXIA KONPONTZEKO, HAUEXEK DIRA AHOLKU EGOKIAK:
b. Hobe duzu kirola alde batera uztea, eta alkohola edateari ekitea. D c. Dozena bat kilo gehiago hartu beharko zenuke. D e. Gantz asko daukaten gauzak jateak asko lagunduko dizu. D f. Zure helburua lortzeko komenigarria da legearekin arazoren bat izatea, esate baterako zerbait lapurtzea. D
14